Jardunaldiak :: Soziologia

Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko otsailaren 24a

TALDEA BETE EGIN DA (2021-02-03, 11:50) - Itxaron zerrenda sortu da, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.

.

Egun bizi dugun krisi eta aldaketa sozialaren testuinguruan ekimen eta aliantza berriak sortzen ari direlakoan gaude. Azken urteetan garatutako ikerketetan, feminismo, antirrazismoa, sozioekologia, kulturartekotasuna zein euskara lantzen dituzten kolektibo eta taldeen artean elkar aritzeko, harremantzeko eta eragiteko modu berriak gauzatzen ari direla baieztatu dugu, eta ikastaro honetan ere horiei erreparatu nahi diegu.

Hiru mahai-ingururen bueltan antolatu dugun jardunaldian zaintza, sozioekologia eta autogestioa jarri ditugu erdigunean, eremu horietan gorpuzten ari diren elkarrekintzak aztertzeko asmoz. Gure ustez, jarduera horien ondorioz elkartasun eta hiritartasun berriak jaiotzen ari dira eta elkartze eta egiteko modu berri horien alderdi material zein sinbolikoak arakatzeari ekin nahi diogu.

 

Jardunaldi hau UEUk eta ondoko ikerketa taldeek elkarlanean antolatu dute:

 

Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos de participación política y redefinición de la ciudadanía. (Mineco, CSO2017-82903-R)

Nori zuzendua

Gizarte mugimenduetako kideei, gaia ikertzen dihardutenei eta gaian interesa duen orori.

Egitaraua

2021-02-26
Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:15

Agurra eta ongi etorria.

  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria.
  • Mari Luz Esteban, Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn.
  • Iñaki Lazkano, Oihaneder Euskararen Etxea.
09:15-09:45

Ikerketa proiektuaren aurkezpena.

  • Mari Luz Esteban, Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn.
  • Marta Luxan, UPV/EHUko irakaslea, Soziologia II saileko kidea.
09:45-11:45

I. Mahai ingurua: Komunitateak ehuntzen ZAINTZATIK.

Moderatzailea: Marta Luxan, UPV/EHUko irakaslea, Soziologia II saileko kidea.
11:45-12:15

Atsedenaldia

12:15-14:15

II. Mahai-ingurua: Komunitateak ehuntzen SOZIOEKOLOGIATIK.

Moderatzailea: Andere Ormazabal, UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzia saileko kidea.

14:15-15:30

Bazkaltzeko tartea

15:30-17:30

III. Mahai-ingurua: Komunitateak ehuntzen AUTOGESTIOTIK

  • Errekaleor Bizirik! (Hirune Tobajas eta Elia Gonzalez)
  • Karmela (Irati Gutierrez Maese eta Ibai Atutxa Ordeñana)
  • Infernu (Sarah-Arnaldo de Castro Batista eta Nerea Beloqui Yerro)
Moderatzailea: Ainara Santamaria, UPV/EHUko ikerlaria, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko kidea.
17:30-18:30

Ikerketa taldearen lana eta ikastaroaren itxiera.

  • Ainara Santamaria, UPV/EHUko ikerlaria, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko kidea.
  • Andere Ormazabal, UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzia saileko kidea.

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (2021-02-03, 11:50) - Itxaron zerrenda sortu da, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.
.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
OTORDUAK
  • Atsedeneko kafea matrikularen barne dago.
  • BAZKARIA: elkarrekin bazkaltzeko aukera eskaintzen dugu. Menu itxia izango da eta Falerina tabernan bertan eskainiko dugu. Aurretik izena ematea ezinbestekoa da (matrikula egiterakoan). Prezioa: 18,00€ (plaza mugatuak)

Oharrak

COVID-19 OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.