Jardunaldiak :: Abeltzaintza, Arrantza, Basogintza, Nekazaritza, Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia, Zoologia

Natur Zientzien IV. topaketa jardunaldia

  • Hasiera-data: 2020(e)ko azaroaren 7a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko azaroaren 8a
  • Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueuren-iruneko-bulegoa/
  • Ordutegia: Larunbata eta igandea. larunbatean: 09:00-19:00/ Igandean: 09:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urriaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko urriaren 30a

Azken urteotan, jasangarritasuna bezalako hamaika hitzekin bete zaigu ahoa. Egunero entzuten ditugu modan jarri diren hitz potolo hauek, aldaketa klimatikoa, ekologikoa, organikoa… eta dagoeneko esanahia galtzen hasi direla dirudi. Hori horrela, berezkoa duten garrantzia berreskuratzeko asmoz, aurtengo topaketak aldaketa globala izango du ardatz. Alde batera utziko ditugu Antartidako izotz-urtzeak eta Amazonaseko suteak, eta inguruko gatazkak izango ditugu jomuga. Horretarako,

• gure lurraldeko ingurumenean eragina duten gaiak landuko ditugu;

• lur-erabileren aldaketak biodibertsitatean duten eragina aztertuko dugu;

• trantsizio energetikoa eta genetika bezalako gaiak izango ditugu hizketa-gai;

• beste behin, komunikabideek herritarren iritziengan duten eragina plazaratuko dugu; eta azkenik, elkar hobeto ezagutzeko eta landutako gaiei buruz aritzeko talde-bazkari eder batekin amaituko dugu topaketa.

Helburuak

• Ingurumenari eragile mota bakoitzak egindako ekarpenak partekatzea.

• Ingurumenaren inguruko eragileen arteko elkarlana sustatzea.

• Zientziaren alorreko ondorioak gizarteratzea.

• Euskal naturzaleen arteko saretzea bultzatzea.

• Ingurumen gaiak euskaraz jorratzea.

• Herrietako tokiko proiektu eta ekintzak ezagutzera ematea.

• Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako ikasleei lan irteeren aniztasuna erakustea.

Edukiak

• Hitzaldi gonbidatuak gai zehatzen inguruan. Naturan eta zientzian eragin zuzena duten gaiak landuko dira, ahalik eta ikuspuntu gehien plazaratuz.

• Eztabaidaguneak. Gai zehatzen inguruko lanketa talde txikietan.

• Posterrak. Norbere taldeko ikerketa, azterketa edo lan-eremua azaltzeko.

• Mahai ingurua. Komunikabideek klima aldaketa lantzeko modua izango dugu hizpide, eta horretarako komunikabide orokorrak eta espezifikoak elkartuko ditugu.

EGITARAUA

Hitzaldi-saioak:

1. Lur erabileraren aldaketa

2. Genetika eta aldaketa globala

3. Trantsizio energetikoa

Tailerra: ingurumen-hezkuntza

Mahai-ingurua: komunikabideak eta aldaketa globala

Poster-saioa

Irteera

Azaroak 17, larunbata

08:30-09:00 Akreditazioa eta dokumentazioaren banaketa.

09:00-09:30 Aurkezpena eta ongi etorria

09:30-11:30 Hitzaldi-saioa (1)

11:30 -12:00 Atsedena

12:00-14:00 Hitzaldi-saioa (2)

14:00-15:30 Bazkaria

15:30-17:30 Eztabaida saioak

17:30-19:00 Posterren saioa

Azaroak 18, igandea

09:30-11:30 Hitzaldi-saioa (3)

11:30-12:00 Atsedena

12:00-13:30 Mahai ingurua

13:30-14:00 Amaiera eta agurra

 

Metodologia

Jardunaldia parte hartzailea izanen da eta horrela egituratua egongo da:

• Hitzaldi-saioak:

◦ Lur erabileraren aldaketa

◦ Genetika eta aldaketa globala

◦ Trantsizio energetikoa

• Tailerra: ingurumen-hezkuntza

• Mahai-ingurua: komunikabideak eta aldaketa globala

• Poster-saioa

Nori zuzendua

• Natur zientziak eta Ingurumen arloko ikerketa taldeetako kideei.

• Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleei.

• Naturaren kudeatzaileei.

• Ingurumen arlorrean eskumenak dituzten erakundeei.

• Natur Elkarteetako kideei.

• Naturzaleei.

• Natur hezitzaile eta irakasleei.

• Euskal Herrian naturarekin interesatuta dagoen edonori.

Izen-emateaurretik aipatutako publikoari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan Nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 163/2020, maiatzaren 27koa. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Jardunaldiko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Jardunaldian, gutxieneko % 85eko parte hartzea izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan)