Jardunaldiak :: Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia
ADI! Tokia aldatu da, jardunaldia Donostian izango da, Eureka! Zientzia Museoan.
.
TALDEA BETE EGIN DA (21-03-09, 16:00). Itxaron zerrenda ireki da.
.
UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatuta, NZ4T Natur Zientzien IV. Topaketa izango da 2020ko azaroaren 7an eta 8an. Topaketa hauek jaio ziren Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko. Bere aurreko edizioak 2013 (NZTOPA!), 2015 (NZ2TOPA!) eta 2018an (NZ3T) burutu ziren, eta alorreko kide asko erakarri zituzten.
Azken urteotan, jasangarritasuna bezalako hamaika hitzekin bete zaigu ahoa. Egunero entzuten ditugu modan jarri diren hitz potolo hauek, aldaketa klimatikoa, ekologikoa, organikoa… eta dagoeneko esanahia galtzen hasi direla dirudi. Hori horrela, berezkoa duten garrantzia berreskuratzeko asmoz, aurtengo topaketak aldaketa globala izango du ardatz. Alde batera utziko ditugu Antartidako izotz-urtzeak eta Amazonaseko suteak, eta inguruko gatazkak izango ditugu jomuga.
Ikusi topaketaren web gunea: www.nztopaketa.eus
Izen-emateaurretik aipatutako publikoari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei ere zuzenduta dago.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:45 |
Partaideen harrera. |
|
09:45-10:00 |
Aurkezpena eta ongi etorria.
|
|
10:00-11:30 |
1. Hitzaldi-saioa: Ondare genetikoa, uher eta urri.
> ikusi saio honen informazioa |
|
11:30-12:30 |
Atsedena |
|
12:30-14:00 |
2. Hitzaldi-saioa: Basogintza: iragana eta geroa.
> Ikusi saio honen informazioa
|
|
14:00-16:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
16:00-18:00 |
Mahai ingurua: Orokorretik tokikora: ingurumen arazoak komunikabideetan.
> Ikusi saio honen informazioa
|
|
18:00-19:00 |
Poster saioa. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:15-10:00 |
Partaideei harrera. |
|
10:00-11:30 |
3. Hitzaldi-saioa: Aldaketa globala ingurumen hezkuntzarako akuilu.
> Ikusi saio honen informazioa
|
|
11:30-12:30 |
Atsedena |
|
12:30-14:00 |
Gogoeta-saioa: Elikadura burujabetzaren analisia topagune.
> Ikusi saio honen informazioa
|
|
14:00-14:30 |
Agurra. |
TALDEA BETE EGIN DA (21-03-09, 16:00). Itxaron zerrenda ireki da.
.
Matrikula DOAN da eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.
.
HOMOLOGAZIOAK
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP/UPNA)