Jardunaldiak :: Hizkuntzalaritza
Hizkuntzalaritzako arlo askotan, euskarari buruzko ikerketa lan ugari argitaratu baldin badira ere, hizkuntzalaritza klinikoa ez da garatua izan. Orain arte, oso datu gutxi bildu dira “hizkuntza nahasmenduez” edo “hizkuntza patologien sintometaz” euskaraz. Hizkuntza garapeneko arazoak edo burmuineko istripu baten ondoriozkoak edo dementziei loturikoak euskaraz aztertzeko tresnen eskasa ere bada. Euskal Herriko egoera soziolinguistiko konplexuak agian traba egin dio tresna estandarizatuak izateari, eta horren ondorioz, ikerketen garapena murriztu zitekeen.
Hala ere, azken urteotan lan batzuk azaleratu eta azaleratzen ari dira eta eraikitze prozesu horretan diharduten aktoreen topaketa antolatzea ezinbestekoa agertzen da, hamarkada berri honetan euskaraz hizkuntza patologien ikerketa eta esku hartzea nola garatu nahi dugun eta dezakegun gogoetatzeko. Hizkuntza nahasmenduak aztertzeko ikuspegi teorikoa (psiko-hizkuntzalaritza, neurozientzia kognitiboak) eta klinikoa (esku-hartze ortofonikoa/logopedikoa, neurologikoa, psikiatrikoa) elgarrekin doazelako, bi ikuspegi hauei lekua egingo zaie, hizkuntzalaritza klinikoko lehen topaketa honetan.
Jardunaldi hau UEUk eta IKER Euskara eta Euskal Testuen Ikerketa Zentroak elkarlanean antolatu dute.
UPV/EHU, mediku eta irakasle ohia.
UPV/EHU, Hezkuntza Filosofia eta Antropologia (HEFA) Fakultatea. UEUkidea.
UPV/EHU, Elebilab, Hizkuntzalaritzan, irakasle-ikerlaria.
BCBL, neuropsikologoa eta logopeda.
Haute École Louvain en Hainaut, ergoterapeuta.
Euskal Ortofonisten Elkartea, ortofonista.
UPV/EHU, Elebilab, Hizkuntzalaritzan, irakasle-ikerlaria.
UPV/EHU, Psikologia, irakasle-ikerlaria.
Baionako IKER-UMR5478ko ikertzailea. Hizkuntza patologiak dituzten gaixoen prozesamenduan eta hauen ebaluaketan aditua. Doktorego tesia Université Toulouse Le Mirail-en burutu zuen.
UPV/EHU, medikua.
Ordu erdiko hitzaldiak/aurkezpenak+ solasaldi/eztabaida/topaketa orokorra.
Unibertsitateko ikerlari, irakasle eta ikasleei : hizkuntzalaritzan, psikologian, neurozientzetan, medikuntzan, etab…
Arlo klinikoko profesional, irakasle eta ikasleei : ortofonista-logopeda, ergoterapeuta, psikologo, neuropsikologo, erizain, mediku (pediatra, neurologo, psikiatra), etab…
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:10 |
Sarrera.
|
|
09:10-09:30 |
Elebidunentzako Afasia Testaren motibapenaz, erabileraz eta bilakaeraz.
|
|
09:40-10:00 |
Afasiaren ebaluazioa eta tratamendua euskal elebidunetan: inkesta baten emaitzak.
>>> Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
|
|
10:10-10:30 |
Afasiaren ikerketa eta esku-hartzea ingurune eleaniztunetan: CAT testaren euskal egokitzapenaren aurkezpena.
>>> Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
|
|
10:40-11:00 |
Atsedena |
|
11:00-11:20 |
Neureclinicaren aurkezpena eta bertan aztertzen diren sindromeak.
>>> Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
|
|
11:30-11:50 |
Ortofonista euskaldunak eta eleaniztasuna : gaurko egoera eta proiektuak.
>>> Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
|
|
12:00-12:20 |
Ama hizkuntzaren erabileraren eragina Alzheimer dementziaz hunkitua den pertsonaren akonpainamenduan.
>>> Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
|
|
12:30-14:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
14:30-14:40 |
Arratsaldeko saioaren aurkezpena.
|
|
14:40-15:00 |
KGNZ: Haur euskaldun txikien (balizko) hizkuntza-atzerapena antzemateko tresna.
>>> Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
|
|
15:10-15:30 |
Mensaiaren definizioa/ Hizkuntzaren garapena.
|
|
15:30-15:40 |
Mini Atsedena |
|
15:40-16:00 |
Osasun Mentala eta Hizkuntza: Paziente elebidunen sintomatologia psikologikoaren ebaluaziori buruzko metaanalisia eta euskarazko tresna psikologikoen balidazioa.
>>> Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
|
|
16:10-16:30 |
Euskaraz hizkuntza arazoak aztertzearen ezinbestekotasunaz ikerketa eta arlo klinikoaren ikuspegitik.
>>> Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
|
|
16:40-17:00 |
Amaiera.
|
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.
2021/01/08