Jardunaldiak :: Matematika

Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa (Matetop IV).

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko uztailaren 10a

2013an antolatu genuen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen I. Topaketa. Horren ostean, bigarrena etorri zen, gero hirugarrena eta aurtengoa IV.a izango da. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Hala ere, sarritan, ez dugu jakiten alboko matematikariak zertan diharduen. Hain zuzen, horretarako antolatzen dugu topaketa hau: elkarren berri izateko, matematikari berriak ezagutzeko eta posible bada elkarlanari bide emateko.

Parte hartzera animatzen den orok bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du, hau da, besteei zertan dabilen azaltzeko aukera.

Helburuak

  • Matematika arloan lanean dihardutenen topagune izatea.
  • Bakoitzaren ikerketa parte hartzaileekin konpartitzea.
  • Arlo honetan diharduten besteengandik ikastea.

Metodologia

Hitzaldi nagusi batek eta komunikazioen aurkezpenek osatuko dute topaketa.

Nori zuzendua

  • Matematika ikasketetako azken ikasturteetako ikasleei, matematikekin lotutako masterretako ikasleei, matematika irakasleei, matematikan ikerlariei.
  • Matematika irakasleei (edozein mailatan: lehen eta bigarren hezkuntza, DBH, Batxilergoa, unibertsitatea, e.a.)
  • Beste arlo batzuetan matematika erabiltzen dutenei (matematikaren aplikazioak).

Egitaraua

2020-07-10
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Ongi etorria.

09:15-10:15

Hitzaldi nagusia: Prozesu matematikoen garrantzia matematikaren irakaskuntzan.

  • Ainhoa Berciano. Matematikan doktorea. Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV/EHU)
10:15-11:15

Komunikazio saioak (1)

  • 10:15-10:30 - Fluido-estruktura sistemak: existentzia eta bakartasun problema. Jon Asier Barcena-Petisco. Matematikan graduatua eta doktorego ikaslea (LJLL- Sorbonne Universite)
  • 10:30-10:45 - Helburuetara orientatutako egokitzapena denboran aurrera doazen problema presudo-dualak erabilita. Judit Muñoz-Matute. Matematikan doktorea, Doktorego ondorengoa egiten Texas Unibertsitatean (Austin, EEBB)
  • 10:45-11:00 - Galera-funtzioen diseinua alderantzizko problemak ikasketa sakonaren bidez ebazteko. Jon Ander Rivera. Matematikan graduatua eta doktorego ikaslea (UPV/EHU)
  • 11:00-11:15 - Adimen artifizialaren aplikazioak eta ondorioak medikuntzan. Oihane Mayo Ijurra. Ingeniaritza Biomedikuan graduatua eta doktorego ikaslea (UPV/EHU). Aldakin Taldea (Biomedical imaging).
11:15-11:45

Atsedenaldia.

11:45-13:45

Komunikazio saioak (2)

  • 11:45-12:00 - Aire-kutsatzaileen azterketa Euskal Autonomi Erkidegoan espazio-eredu bat erabilita. Irantzu Alvarez Gonzalez. Topografoa, Geografian lizentziatua eta doktorea. Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea (UPV/EHU).
  • 12:00-12:15 - Trafiko dentsitatearen azterketa Euskal Autonomi Erkidegoan eredu geoestatistikoak erabilita. Kevin Fernandez Martinez. Ingeniaritza Zibilean graduatua (UPV/EHU).
  • 12:15-12:30 - Lanen planifikazio programa baten garapena meatzeen ingeniaritzako eraikuntza eta ustiaketa lanei egokituta. Gorka Berriozabalgoitia. Ingeniaritza Zibilean eta Meatze Ingeniaritzan graduatua (UPV/EHU).
  • 12:30-12:45 - Egoeraren Monitorizazioan Oinarrituriko Mantenuaren optimizazioa Algoritmo Genetiko Helburu-Anitzen bitartez. Aitor Goti Elordi. Ingeniaritzan doktorea. Deustuko Unibertsitateko Industria Digitaleko katedrako zuzendaria.
  • 12:45-13:00 - Sopelako hiri hondakinen bilketarako ibilbide optimoaren azterketa. Leire Urrutia. Ingeniaritza Zibilean graduatua (UPV/EHU).
  • 13:00-13:15 - Modu normalen deskonposizioa eta hauen indargabetzea: horma finen mekanizatuaren kasua. Santiago Gonzalez. Fisikan lizentziatua eta doktorego ikaslea (UPV/EHU). Aldakin Taldea.
  • 13:15-13:30 - Gainazaletan mugatutako ibilbideen kalkulua industriarako robot baten koordenatuen arabera. David Merida. Fisikan doktorea. Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea (UPV/EHU).
  • 13:30-13:45 - Mekanizatzeko robot baten ibilbidearen programazio optimoa. Ibai Inciarte. Ingeniari Elektronikoa eta doktorego ikaslea (UPV/EHU). Aldakin Taldea.
13:45-14:00

Galdera-erantzunak.

14:00-14:15

Itxiera eta agurra.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.