Jardunaldiak :: Internet

ZientziaK eta Euskara. Esperientzietatik etorkizunera. (UI48 hasiera jardunaldia).

  • Hasiera-data: 2020(e)ko ekainaren 18a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko uztailaren 17a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: .. .
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 0.00 ordu

Garai bereziak bizi ditugu eta 2020ko Udako Ikastaroen irekieran ikerketaz hitz egiteko aukera hau, modu berezian baliatu nahi dugu. Horretarako, lehen hitzaldi batekin abiatuko gara, Koldo Garciak egoera zertan den aztertzeko oinarriak jarriko ditu: diagnostikoa, abagunea, aukerak... hainbat gako mahai gainean jarriko ditugu. Ekainaren 18an egitekotan ginen Udako Ikastaroen irekiera eta, sinbolikoki, egun horretan abiatuko dugu prozesu hau, zuzeneko batekin.

Horri helduta talde hausnarketa egingo dugu, sare sozialen bitartez (Twitter, Mastodon, Instagram, Blogak, Youtube, Jitsi grabatu bat... bakoitza gustora sentitzen den komunikazio moduan), eta horretarako #ZientziakEuskara #ElkarEkin traolak erabiliko ditugu. Formekin jolastu nahi dugu, eztabaida eta solasaldia modu naturalean egiteko. Galdera irekiak planteatuko ditugu, norberak bere esperientziatik, bere bizipenetatik, bere espektatibetatik erantzuteko. Guzti-guztiak beharko ditugu, ikerketaren prisma irudikatu ahal izateko. Hiru ardatz izango dituzte galderak: euskaldunak zientzietan, ikertzaileak euskaran eta bizipenak. Zure ekarpena modu anonimoan egin nahi baduzu ere aukera izango duzu esteka honen bidez. Uztailaren 11 arte jasoko ditugu ekarpenak, mahai-ingurua baino aste bat lehenago.

 Eta horri helduta, zuen ekarpen guztiak jasota, mahai ingurua izango dugu, aipatutako erronkak, aukerak, eta baita ere gabeziak, zein zailtasunak josiko ditugu, ZientziaK eta Euskararen bikoteari ikuspegi berritzailea emateko asmoz.

Edukiak

EKAINAK 18, osteguna.

10:00 Agurra. Kepa Sarasola (UEUko zuzendaria).

10:15 Jardunaldiaren aurkezpena. Jardunaldiaren antolatzaileak: Koldo Garcia, Xabier Landabidea eta Ainhoa Latatu.

10:30 Hitzaldia: ''ZientziaK eta Euskara: zenbakien atzean dauden istorioak''. Koldo Garcia (genetikan doktorea, UEUkidea).

11:00 Agurra.

>>> Ikusi hasiera honen bideoa: ZientziaK eta Euskara. 1. saioa.

 

EKAINAK22 - UZTAILAK 17: jardunaldi birtuala.

  • ekainak 22-29: ''Zein ekarpen egiten diegu zientziei euskaldun bezala?''
  • ekainak 29-uztailak 6: ''Zein ekarpen egiten diogu euskarari ikertzaile bezala?''
  • uztailak 6-13: ''Zein ekarpen egiten dizute ZientzieK eta euskarak zuri?''
  • uztailak 13-17: ''Zer egin behar dugu hobetzeko?''

>>> Galdetegia

 

UZTAILAK 17, ostirala.

>>> Zientziak eta Euskara. Amaierako saioa

11:00 Mahai-ingurua: "Euskara eta zientziak: ibilbideak eta esperientziak"

          Moderatzailea: Xabier Landabidea.

>>> ikusi mahai ingurua: Euskara eta ZientziaK

12:30 Ondorioak. Jardunaldiaren antolatzailea: Koldo Garcia.

>>> Ikusi hemen ondorioen bideoa: ZientzaK eta Euskara. Ondorioak.

>>> ikusi hemen jardunaldiaren txio-bilduma: #ZientziaKeuskara