Jardunaldiak :: Hezkuntza, Pedagogia

Egungo Eredua Irauliz. Ebaluazio Hezitzailea Iruten II. jardunaldiak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.50 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 15,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 15,00 €. Bazkideak: 15,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko otsailaren 6a

TALDEA BETE EGIN DA (2020-01-20, 15:00). ITXARON ZERRENDA IREKI DUGU (eman izena baina ez egin ordainketarik).

.

Hezkuntza Sistema Propioa iruten ari gara. Ez dira gutxi, herri gisa Euskal Herriko ikastetxeetan garatzen ari garen proiektuak: hezkidetza, euskara eta euskal kulturaren transmisioa, inklusioa, kulturartekotasuna, pedagogia aktiboak,...Baina maiz koxka batekin topo egiten dugu, ebaluazioa. Nola gainditu eskema zaharrak? Nola apurtu azterketa-nota binomioa? Zer egin selektibitatea, baxoa eta sistemak inposatzen dizkiguten oztopoekin? Ez da erraza Ebaluazio Hezitzailea egitasmotik errealitatera eramatea. Orain hiru ikasturte Ebaluazio Hezitzailea Iruten topaketak egin genituen Oronan. Adituen laguntzaz Ebaluazio eraldatzeko marko teorikoa osatu genuen (Ebaluazio Hezitzailea liburuxka), orain praktikan Ebaluazio Hezitzailerantz hainbat ikastetxe egiten ari den eraldaketa ezagutzeko aukera izango dugu. Haur Hezkuntzatik Unibertsitatera Ebaluazio Hezitzailea posible dela erakusteko jardunaldiak izango dira. Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko adibideak ezagutuko ditugu. Eraldaketa orokor baten haziak landatuta daude.

Prestatu dugun menuarekin gozatu eta ikastea espero dugu, aldi berean gehiago ikasteko gosea eta praktikara urratsa emateko irrika sortuko dugulakoan gaude.

Jardunaldi hau UEU eta LABen artean elkarlanean antolatu da.

Eskuratu hemen jardunaldiaren kartela.

.

Ikusi Ibai Redondo antolatzaileari egindako elkarrizketa: Ikasleen ahalduntzea, autonomia eta ikuspegi kritikoa sustatu behar du ebaluazio hezitzaileak

Helburuak

Ebaluazio Hezitzailera aldaketa egin nahi duten norbanakoak trebatu nahi ditugu, ondoren bakoitzak bere ikastetxean norabide honetan eraldaketa egin dezan. Gure asmoa da,UEUko saioak osagarritzeko EAEko berritzegune eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean ikastetxeetan Prest Gara, Irale eta antzeko ikastaroak eskaintzea.

Horregatik, oinarri teoriko bat jasotzeaz gain, jardurnaldian Ebaluazio Hezitzailea egitea posible dela erakutsiko dugu, are eta gehiago, ebaluazio hezitzailea haur eskolan bezala, lehen hezkuntzan, bigarren hezkuntzan, unibertsitatean zein Lanbide Heziketan egin daitekeela praktikan ikusiko dugu. Horretarako, praktika onak ezagutu eta zenbait tresna pedagogiko jarriko ditugu eskuragarri. Dena den, badakigu horrelako eraldaketa baterako, formazio sakonagoa behar dela, horregatik, “nolako formazioa behar dugu” galderari erantzungo diogu elkarlanean: adituak, arituak eta interesa duen ororen artean, ditugun beharrak identifikatuz ebaluazio hezitzailea egiteko formazio osatuagoa eskaintzeko.

Edukiak

09:00-09:30  Harrera eta dokumentazio banaketa

09:30-10:15  Kokapena: Ebaluazio Hezitzailea. Marko teorikoaren aurkezpena; oinarri pedagogikoen garapena; dekalogoa. Ruben Iglesias (Zumaiako institutuko irakaslea, Curriculumean eta Ebaluazio Hezitzailean aditua.) eta Nora Salbotx (Amaiurgo Eskolako zuzendaria, NUPeko irakaslea, Hik Hasiko kidea. UEUko kolaboratzailea).

Osoko bilkuran, jardunaldiaren aurkezpena eta Ebaluazio Hezitzaile Iruten proposamenaren aurkezpena egingo da. Galdera-erantzun eta iritziak jasotzeko tarte bat irekiko da.

10:15-13:30  Praktika onak.

  • 10:15-11:30. Haur eta lehen hezkuntzako, proiektuak eta adibideak ezagutuko ditugu. Bizilore Azkoitiko Eskola Aktiboa eta Kattuka Arbizuko haur eskolako kideek emango digute beraien esperientziaren berri. Bertaratuek galdetu, iritzia eman eta esperientziak konpartitzeko aukera ere izango dute.
  • 11:30-12:00 Atsedena eta mokautxoa.
  • 12:00-13:30 Bigarren Hezkuntza: Gasteizko Armentia Ikastola; Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxea eta HUHEZI unibertsitatea ebaluazio hezitzailerantz egiten duten lana ezagutuko dugu hezigune bakoitzeko adituekin.

13:30-14:00  Ondorio orokorrak eta hausnarketa. Ruben Iglesias eta Nora Salbotxek gidatuta

14:00-14:15  Balorazioa.

.

Ikusi Ibai Redondo antolatzaileari egindako elkarrizketa: Ikasleen ahalduntzea, autonomia eta ikuspegi kritikoa sustatu behar du ebaluazio hezitzaileak

Metodologia

Gaian adituak diren hizlariek egingo dute kokapen teorikoa, Ebaluazio Hezitzailea Iruten I.Jardunaldiak emandakoa laburbiltzen duen oinarri teorikoa azalduko dute. Ondoren Haur Eskolatik Unibertsitatera ebaluazio hezitzailearen bidean asko egin daitekeela ikusi eta ikasteko aukera izango da. Horretarako, hainbat ikastetxetan lantzen ari direna ezagutuko dugu, esperientzia praktikoak azalduko dituzte egunero haur, gazte eta helduen heziketan ari diren irakasle eta hezitzaileek. Azalpenez gain, galdera-erantzunen bidez saioa osatzen joango gara, baina, bereziki bakoitzaren esperientziak ezagutu, zalantzak argitu eta erabilgarri ditugun ebaluazio tresnak ezagutuko ditugu.

Bukatzeko, denok batera, jardunaldi trinko baina labur hau osatzeko zein formazio sakonago behar dugun aztertuko dugu. Antolatzaileon asmoa baita, oinarrizko formakuntza honetatik abiatuta, formazio sakonago bat eskaintzea, dauden nahi eta beharrak aztertu ondoren.

Nori zuzendua

Irakasle, hezitzaile eta hezkuntza eragileei. Oro har, gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (2020-01-20, 15:00). ITXARON ZERRENDA IREKI DUGU (eman izena baina ez egin ordainketarik).

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
.
.- Atsedeneko mokautxoa
Matrikula prezioaren barne atsedeneko mokautxoa dago, alergia edo intolerantziaren bat badaukazu, adierazi matrikula egiterakoan, mesedez.

Etiketak

jardunaldia, metodologia, hezkuntza, pedagogia

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.