Jardunaldiak :: Hezkuntza, Pedagogia
TALDEA BETE EGIN DA (2020-01-20, 15:00). ITXARON ZERRENDA IREKI DUGU (eman izena baina ez egin ordainketarik).
.
Hezkuntza Sistema Propioa iruten ari gara. Ez dira gutxi, herri gisa Euskal Herriko ikastetxeetan garatzen ari garen proiektuak: hezkidetza, euskara eta euskal kulturaren transmisioa, inklusioa, kulturartekotasuna, pedagogia aktiboak,...Baina maiz koxka batekin topo egiten dugu, ebaluazioa. Nola gainditu eskema zaharrak? Nola apurtu azterketa-nota binomioa? Zer egin selektibitatea, baxoa eta sistemak inposatzen dizkiguten oztopoekin? Ez da erraza Ebaluazio Hezitzailea egitasmotik errealitatera eramatea. Orain hiru ikasturte Ebaluazio Hezitzailea Iruten topaketak egin genituen Oronan. Adituen laguntzaz Ebaluazio eraldatzeko marko teorikoa osatu genuen (Ebaluazio Hezitzailea liburuxka), orain praktikan Ebaluazio Hezitzailerantz hainbat ikastetxe egiten ari den eraldaketa ezagutzeko aukera izango dugu. Haur Hezkuntzatik Unibertsitatera Ebaluazio Hezitzailea posible dela erakusteko jardunaldiak izango dira. Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko adibideak ezagutuko ditugu. Eraldaketa orokor baten haziak landatuta daude.
Prestatu dugun menuarekin gozatu eta ikastea espero dugu, aldi berean gehiago ikasteko gosea eta praktikara urratsa emateko irrika sortuko dugulakoan gaude.
Jardunaldi hau UEU eta LABen artean elkarlanean antolatu da.
Eskuratu hemen jardunaldiaren kartela.
.
Antolatzaile eta hizlarien elkarrizketak:
Kattuka haur eskolako hezitzailea
Haur Hezkuntzako maistra. Psikopedagogoa. Edukomunikazioan eta Landa Eremuko Hezkuntzan aditua. Baztango Herri Hezitzailea ekimeneko kidea. NUPeko irakasle elkartua.
Ebaluazio Hezitzailera aldaketa egin nahi duten norbanakoak trebatu nahi ditugu, ondoren bakoitzak bere ikastetxean norabide honetan eraldaketa egin dezan. Gure asmoa da,UEUko saioak osagarritzeko EAEko berritzegune eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean ikastetxeetan Prest Gara, Irale eta antzeko ikastaroak eskaintzea.
Horregatik, oinarri teoriko bat jasotzeaz gain, jardurnaldian Ebaluazio Hezitzailea egitea posible dela erakutsiko dugu, are eta gehiago, ebaluazio hezitzailea haur eskolan bezala, lehen hezkuntzan, bigarren hezkuntzan, unibertsitatean zein Lanbide Heziketan egin daitekeela praktikan ikusiko dugu. Horretarako, praktika onak ezagutu eta zenbait tresna pedagogiko jarriko ditugu eskuragarri. Dena den, badakigu horrelako eraldaketa baterako, formazio sakonagoa behar dela, horregatik, “nolako formazioa behar dugu” galderari erantzungo diogu elkarlanean: adituak, arituak eta interesa duen ororen artean, ditugun beharrak identifikatuz ebaluazio hezitzailea egiteko formazio osatuagoa eskaintzeko.
09:00-09:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:15-09:30 Antolatzaileen agurra.
09:30-10:15 Kokapena: Ebaluazio Hezitzailea. Marko teorikoaren aurkezpena; oinarri pedagogikoen garapena; dekalogoa. Ruben Iglesias (Zumaiako institutuko irakaslea, Curriculumean eta Ebaluazio Hezitzailean aditua.) eta Nora Salbotx (Amaiurgo Eskolako zuzendaria, NUPeko irakaslea, Hik Hasiko kidea. UEUko kolaboratzailea).
Osoko bilkuran, jardunaldiaren aurkezpena eta Ebaluazio Hezitzaile Iruten proposamenaren aurkezpena egingo da. Galdera-erantzun eta iritziak jasotzeko tarte bat irekiko da.
10:15-13:30 Praktika onak.
13:30-14:00 Ondorio orokorrak eta hausnarketa. Ruben Iglesias eta Nora Salbotxek gidatuta
14:00-14:15 Balorazioa.
.
Ikusi Ibai Redondo antolatzaileari egindako elkarrizketa: “Ikasleen ahalduntzea, autonomia eta ikuspegi kritikoa sustatu behar du ebaluazio hezitzaileak”
Gaian adituak diren hizlariek egingo dute kokapen teorikoa, Ebaluazio Hezitzailea Iruten I.Jardunaldiak emandakoa laburbiltzen duen oinarri teorikoa azalduko dute. Ondoren Haur Eskolatik Unibertsitatera ebaluazio hezitzailearen bidean asko egin daitekeela ikusi eta ikasteko aukera izango da. Horretarako, hainbat ikastetxetan lantzen ari direna ezagutuko dugu, esperientzia praktikoak azalduko dituzte egunero haur, gazte eta helduen heziketan ari diren irakasle eta hezitzaileek. Azalpenez gain, galdera-erantzunen bidez saioa osatzen joango gara, baina, bereziki bakoitzaren esperientziak ezagutu, zalantzak argitu eta erabilgarri ditugun ebaluazio tresnak ezagutuko ditugu.
Bukatzeko, denok batera, jardunaldi trinko baina labur hau osatzeko zein formazio sakonago behar dugun aztertuko dugu. Antolatzaileon asmoa baita, oinarrizko formakuntza honetatik abiatuta, formazio sakonago bat eskaintzea, dauden nahi eta beharrak aztertu ondoren.
Irakasle, hezitzaile eta hezkuntza eragileei. Oro har, gaian interesa daukan edonori.
TALDEA BETE EGIN DA (2020-01-20, 15:00). ITXARON ZERRENDA IREKI DUGU (eman izena baina ez egin ordainketarik).