Jardunaldiak :: Ekonomia, Herri-administrazioa, Hiri-antolaketa, Soziolinguistika, Soziologia

Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 35,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 25,00 €. Bazkideak: 25,00 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urriaren 28a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko azaroaren 15a

Azken urteetan udalerri euskaldunetan jasotzen ari garen bisitari kopuruak gure udalerrietako egoera soziolinguistikoan duen eraginak kezkatuta batetik, eta euskararen arnasguneetan udalerri horien garapenari lotuta joka dezakeen paperaregatik bestetik, UEMA turismoaren gaia lantzen hasi zen duela bizpahiru urte.

Hainbat lanketa egin izan da ordutik, eta gaia gizarteratzeko asmoarekin, euskara eta turismoaren inguruan jardunaldi bat antolatzeko beharra ikusi zuen UEMAk.

Jardunaldiaren egitaraua euskara eta turismoa elkarren balio erantsi gisa bihurtzeko aukeren gainean hausnartzeko  prestatu da.

Oharrak:

  • UEMAko kide diren udaletako teknikari eta zinegotziek matrikula-prezio berezia izango dute (25€)
  • Bazkaria eta kafea matrikula prezioaren barne daude.

Helburuak

  • Turismoak euskararen erabialeran duen eragina, bereziki udalerri euskaldunetan, gizarteratzea.
  • Euskara turismoarentzat positiboa izan daitekeela erakustea eta turismoa ere euskararentzat positiboa izan daitekeela erakustea.
  • Turista jasangarriaren ideia gizarteratzea:
    • Euskaragatik datorren bisitaria
    • Bere errealitate soziolinguistiko eta soziokulturalak gurearekiko duen antzekotasunagatik gure hizkuntza erabilera eta kulturarekiko enpatikoagoa dena.

Edukiak

EGITARAUA

8:45-9:15 Dokumentazioaren banaketa

9:15-9:30 Ongi etorri mahaia (UEMA, UEU, Orioko Udala)

9:30-11:00 Irekiera hitzaldia

  • Euskararen  eta Turismoaren arteko uztarketa. Jon Elzo (Gura proiektua)

11:00-11:30 Atsedenaldia eta Kafe etena

11:30-12:30 Hizlari gonbidatua:

  • « Reconciling economy, tourism, identity and culture: urgent strategic choices for the development and attractiveness of the territory! (the case of the Perigòrd) » . Jean Yves Agard (Bordeleko KEDGE enpresaritza eskola)

12:30-13:30 "Hizkuntza-ekologia: turismoa eta hizkuntza garapena", Itsaso Olaizola (Kutxa Ekoguneko teknikaria, UEUkidea)

13:30-15:00 Bazkaria

15:00-16:00 Turismo jasangarriaz, Inhar Agirrezabal (Arkitektoa, UEUkidea)

16:00- 17:30 Mahai ingurua: Euskararen presentzia eta sustapena turismoan; ikuspegi ezberdinetatik aztertuta.

  • Idurre Lukas (Bizibiziki enpresa, Ikerketa eta iraunkortasun arduraduna)
  • Iker Goiria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendaria)
  • Esther Facchin (Zarauzko turismo teknikaria)
  • Gotzon Barandiaran (Idazlea, Dijitalidadeako kidea, JALGI ekimeneko kidea-Ahotsenearen izenean, UEUkidea)
  • Dinamizatzailea: Jon Elzo.

17:30-17:45 Ondorioak

Nori zuzendua

Aurreikusten den hartzaile profila:

  • Euskara eta turismo teknikariak
  • Zinegotziak
  • Udalez gaindiko beste erakundeetako teknikari eta arduradunak: Mankomunitateak, Kuadrillak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza.

Interesaturik egon daitezkeen beste profilak:

  • Turismoari loturiko ikertzaileak, unibertsitateko irakasleak
  • Turismoari loturiko enpresak
  • Soziolinguistikari loturiko ikertzaileak, unibertsitateko irakasleak
  • Arkitektoak, lurralde antolaketari loturiko profesionalak
  • Lurraldea eta hizkuntzari loturiko adituak
  • Euskalgintzako langile eta teknikariak
  • Gaiarekin interesatua dagoen edonor

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak:

  • UEMAko kide diren udaletako teknikari eta zinegotziek matrikula-prezio berezia izango dute (25€)
  • Bazkaria eta kafea matrikula prezioaren barne daude.

Etiketak

orio, uema, jardunaldia, kultura, aisia, arnasguneak, turismoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.