Jardunaldiak :: Argazkigintza, Artea , Bideoa, Diseinua, Eskultura, Ikuskizunak, Kirolak, Marrazkigintza, Moda, Musika, Pintura, Zinema, Literatura, Antropologia, Bertsolaritza, Komunikabideak, Pedagogia, Dantza

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi. Jardunaldia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko irailaren 16a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 15a

Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak eraldatu dira: sorkuntza-testuinguru berriak sortu dira, kultur industrian eraldaketak gertatu dira, kazetaritzaren parametroak aldatu dira, hezkuntza arautuan pedagogiak berritu dira, kultur sorkuntzaren berariazko irakaskuntza murriztu da, kultur kritikaren ekarpenak sakabanatu dira, eta abar. Testuinguru berri horrek modu berezi batean eragin du euskal kultur sorkuntzaren transmisioan, are ahulagoak direlako kultur egiturak eta kultur esparruak.

Jardunaldi hauetan egungo kultur bitartekaritza izango dugu hizpide, betiere euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea xede izanik. Norabide horretan, kultur bitartekaritzaren hainbat eremutara hurbilduko gara jardunaldiz jardunaldi, bitartekaritzan esku-hartzen duten eragileen egoera ikusgarri egiteko, baina, batez ere eragile horiekin batera esparruz esparru kultur bitartekaritzaren erronkak zehazteko (hezkuntza arautua, hezitzaileen formazioa, aisialdia, ekoizpena eta argitalpengintza, komunikabideak, kultur instituzioak, eta abar).

Lehen jardunaldi hauetan hezkuntza arautuan jarriko dugu arreta, eskola-bitartekaritzaren egoeraz gogoeta egiteko, eta kulturaren irakaskuntzaren erronkak xehatzeko asmoz. Nolanahi ere, hezkuntza arautuaren eta hezkuntza ez-aratuaren arteko zubi zenbait izango ditugu aipagai, bi eremuen arteko elkarlana eta osagarritasuna ardazten joateko.

Jardunaldi hauek elkargune bat izan nahi dute, aurrera begira kultur sorkuntzaren transmisioaren inguruan hausnarketa eta eragin gunea bilakatzeko asmoz.

Lehen jardunaldi hauetan antolatzaile lanetan ondoko elkarteak ibili gara:

Azpeitia jalgi hik hasi elkar ikaselkar ueu

Irakasleak

  • Oier Araolaza Arrieta
  • Andrea Arrizabalaga Lasa

    Arte Ederretan lizentziaduna, Artaziak, arte bitartekaritza ekimenak bideratzen dituen taldearen sortzaile eta parte da.

  • Mikel Artola Izagirre
  • Alberto Barandiaran Amillano

    Hekimen. Kazetaria eta idazlea. Berriako kidea.

  • Haizea Barcenilla Garcia

    Artearen Historian doktorea, UPV/EHUko Letren Fakultatean Artearen Historian irakaslea da. Honekin batera arte komisariotza, kritika eta ikerkuntza uztartzen ditu.

  • Ximun Fuchs -
  • Ainara Gorostitzu Mujika
  • Arantxa Hirigoyen Iriarte
  • Amaia Irazusta Zarra
  • Inma Muñoa Barredo
  • Olatz Osa Zubia
  • Mirentxu Oteiza Piera
  • Nerea Permach Martin
  • Iratxe Retolaza Gutierrez

    UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.

  • Amaia Serrano Mariezkurrena

    UEUko Literatura saileko sailburua. Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea.

  • Pantxika Telleria Bideondo

Helburuak

  • Kultur transmisioaren diagnosia egitea: indarguneak eta ahulguneak zehaztea.
  • Euskal kultur sorkuntzaren bitartekaritzan hezkuntzaren funtzioak definitzea.
  • Hezkuntza arautuan euskal kultur sorkuntza transmititzeko bideak aztertzea.
  • Hezkuntzan euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzeko beharrezkoak diren baliabideez gogoeta egitea.
  • Hezkuntzaren eta beste bitartekaritza-esparruen arteko estrategia bateratua garatzeko lehen gogoetak egitea.

Edukiak

EGITARAUA

8:30-9:00 Dokumentazioaren banaketa

9:00-9:15 Ongi etorri mahaia

9:15-11:00 Hitzaldiak. Dinamizatzailea: Amaia Serrano (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)

  • "Kultur transmisioa, katebegi bat kulturaren unibertsoan". Olatz Osa (Elkar Taldeko argitaletxeen zuzendaria)
  •  “(Euskal) Kulturak hezkuntza zeharkatzeko manerak”. Iratxe Retolaza (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)

11:00-11:30 Atsedenaldia eta Kafe etena

11:30-13:30 Kulturgintzaren transmisioa egunerokoan. Esperientziak. Dinamizatzailea: Gotzon Barandiaran (idazlea, JALGI ekimeneko kidea, UEUkidea)

  • Arte eszenikoak: Pantxika Telleria ( Koreografoa. ELIRALE dantza konpainia)
  • Musika: Musikariak Ikastetxeetan programa ( Alberto Barandiaran. Kazetaria, idazlea. Nafarroako Hezkuntza Departamentuko teknikaria)
  • Literatura: Eskolako Literatur Kanona egitasmoa. ( Amaia Irazusta. Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa )
  • Arte plastikoak: Artaziak. Hezkuntza eta mediazio kulturala.

13:30-15:00 Bazkaria

15:00-16:30 Mahai ingurua: Kultur transmisioa hezkuntza arautuan.

  • Arantxa Hirigoien, Ximun Fuchs
  • Inma Muñoa (kastolen Elkartea)
  • Mirentxu Oteiza (EIBZ eta bigarren hezkuntzako irakaslea Nafarroan)
  • Lidia Alcorta (Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea Nafarroan).
  • Moderatzailea: Ainara Gorostitzu (Hik Hasiko kidea)

16:30-18:00 Mahai ingurua: Kultur hezkuntza eskolan gogoetagai.

  • Mikel Artola (Bertsozale elkartea)
  • Oier Araolaza (Dantzan)
  • Nerea Permach (Irakaslea eta UPV/EHUko ikertzailea)
  • Haizea Barcenilla (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea)
  • Moderatzailea: Amaia Serrano (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)

18:00-19:00 Itxierako saioa: Dinamoa sormen gunea ezagutzeko bisita gidatua (Kulturaz kooperatiba)

 

Nori zuzendua

  • Euskal kultur sorkuntzaren transmisioaren inguruan interesa edo kezka dutenei
  • Hezkuntza arloko profesionalei: irakasleak, kudeatzaileak, teknikariak...
  • Hezkuntza zein kultur arloko ikertzaileei
  • Kultur arloko sortzaileei
  • Kulturaren transmisioan lan egiten duten profesionalei
  • Arloan interesa duen edonori

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak:

  • Azpetiarrek matrikula-prezio berezia izango dute (20€)
  • Bazkaria eta kafea matrikula prezioaren barne daude.

Oharrak

Homologazioa

Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzuaren zan.

UPV/EHUko kreditu-baliokidetza

Ikasleek hautazo kreditu gisa baliokidetzeko eskaera bideratuta.

Etiketak

azpeitia, jalgi, jardunaldia, kultura, sormena, eskola, hezkuntza, transmisioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.