Jardunaldiak :: Psikologia
Asko dira psikologiaren eremuan lanean diharduten profesional euskaldunak. Besteak beste, hezkuntzan, arlo klinikoan, zerbitzu sozialetan eta, ikerkuntzan zein irakaskuntzan, unibertsitatean. Hainbat erronkari egin behar izaten diete aurre profesional horiek. Besteak beste, euskaraz prestatutako dokumentu eta tresnarik ezari eta euskararekin zerikusia duten hutsune eta oztopoei. Esperientziez gainera, gabezia, hutsune eta oztopo horiek partekatu eta guztion artean horiei erantzuteko sarea osatzea izango lirateke topaketa antolatzera bultzatu gaituzten arrazoi nagusiak.
Jardunaldiaren laguntzailea: Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.
Lauaxeta Ikastolako aholkularia.
Lagungo Fundazioaren zuzendaria
Psikologian doktorea. UPV-EHUko irakaslea.
Psikologian doktorea. UPV-EHUko irakaslea.
Psikologian doktorea, EHUko irakaslea, UEUkidea.
Psikoterapeuta eta Psikoterapia Humanistan aditua.
Psikologian doktorea. Familia eta Bikote Psikoterapeuta.
Psikologian lizentziatua (EHU), familia eta bikote psikoterapeuta (FEATF eta FEAP) eta EVNTFeko irakaslea. PNL masterra, OMIE talde analisian, psikopatologian, arreta komunitarioan eta psikosomatika klinikoan formatua.
UPV/EHUko Ikertzaile eta irakaslea Psikologia fakultatean. UEUko Psikologia Sailburua eta Psikologo Euskaldunen III. Topaketaren antolatzailea.
Psikologian lizentziatua. Deustuko Unibertsitateko ikertzailea.
Psikologian doktorea, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta ikertzailea. UEUko kidea.
Psikologian doktorea. UPV-EHUko irakaslea.
Hiru izango lirateke topaketaren helburu nagusiak:
Azaroak 16, larunbata
9:15-9:30: Harrera eta ongi etorria.
UEU eta Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.
9:30-10:00: Sarrera hitzaldia: Euskara eta psikologoen lana.
Xabier Isasi Balanzategi. UPV-EHUko irakaslea. UEUko kidea. (Xabierri egindako elkarrizketa eta laburpena).
10:00-10:20: Euskararen erabilera hezkidetzailea.
Luixa Reizabal Arruabarrena. UPV-EHUko irakaslea. UEUko kidea. (Luixari egindako elkarrizketa eta laburpena).
10:20-10:40: Familia, eskola eta komunitatearen arteko baterako hezkuntza: Koedukazioa.
Alaitz Etxaniz Aranzeta. Psikologoa eta ikertzailea. (Alaitzi egindako elkarrizketa eta aurkezpena).
10:40-11:00: Bigarren prisionizazioa eta euskal presoen adineko gurasoen osasun mentala.
Eneko Sansinenea Mendez eta Iñaki Garcia Fernandez. UPV-EHUko irakasleak. (Eneko eta Iñakiri egindako elkarrizketa eta laburpena).
11:00-11:30: Atsedena. Kafea.
11:30-11:50: Ebaluazio tresnak euskarara egokitzea.
Jaione Onaindia Rodriguez. Deustuko Unibertsitatea. Aurkezpena.
11:50-12:10: Familia terapia.
Eneko Mendiluze Plaza. Familia Terapeuta. Laburpena.
12:10-12:30: Portaera nahasteak nerabezaroan: seme-alaben gurasoenganako abusua.
Daniel Marañon Balbuena. Osakidetza. (Danieli egindako elkarrizketa eta aurkezpena).
12:30-13:30: Psikologo euskaldunen sarea sortzeko bilera. Akta.
13:30-13:50: Psikologo euskaldunak hezkuntza munduan.
Jon Agirre Zaldunbide. Lauaxeta Ikastola. Aurkezpena.
13:50-14:10: Gizarte zerbitzuetako psikologoak.
Jon Elordui Ortuondo. Lagungo. Aurkezpena.
14:10-14:30: Psikologia klinikoa euskaraz
Maritxu Jimenez. UEUko kidea. Laburpena.
14:30-14:45: Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialean euskararen erabilera sustatzeko plana. Aurkezpena.
Iker Atxa Zaitegi.
14:45-15:00: Amaiera: etorkizunerako proposamenak eta erronkak.
15:00: Bazkaria.
Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.
Kongresuetan erabili ohi den metodologian oinarritutako topaketa izango da, hitzaldietan oinarritutakoa. Hain zuzen ere, harrera eta ongi-etorri ekitaldi xume baten ondoren, sarrera hitzaldia izango da eta, horren ostean, euskal jendartean egun interesa handia pizten duten zenbait gai euskaraz jorratzeko 20na minutuko 10 hitzaldi labur izango dira. Bost goizean eta beste hainbeste arratsaldean.
Bestalde, psikologo euskaldunen sarea antolatzeko bilera egingo da eguerdian.
Amaitzeko, etorkizunerako planteatzen diren proposamenak eta erronkak aztertzea helburu izango duen itxiera hitzaldi xumea.
Formazio prozesuan daudenei zein profesionalei zuzenduta dago.
Bizkaiko Psikologoen Elkargoko Ofizialeko kideek UEUko bazkideen matrikula prezioa izango dute. Hori egiaztatzeko, Psikolgoen Elkargoko kide izanez gero, zehaztu matrikularen oharretan kide zenbakia.