Jardunaldiak :: Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia, Geologia, Kimika

Klima-aldaketa: Euskal Herritik Pirinioetaraino leihoak zabalduz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 11a

Jardunaldi hau UPV/EHU eta UEUren elkarlanari esker antolatu da, Pirinioetako eremu geografikoan klima-aldaketak dituen eraginari eta ondorioei buruzko eztabaida jendartera zabaltzeko asmoz. REPLIM eta PIRAGUA proiektuek POCTEFA 2013-2020 programaren lehen deialdian lortu zuten finantzazioa eta haien helburu nagusiena Pirinioetako aintzira/zohikaztegietan zein ur-baliabideetan klima-aldaketak izan ditzaken eraginak aztertzea da. REPLIM eta PIRAGUA proiektuekin batera beste 3 proiektu gehiago daude OPCC-ren (KAPB- Klima Aldaketaren Priniotako Behatokia) babespean elkarlanean: CANOPEE (basoak), FLORAPYR (landareak) eta CLIMPY (klimatologia), antzeko finantzazio-baldintzetan. Proiektu bakoitzean, CLIMPY-n izan ezik, euskal ordezkari bat dago, gutxienez.

Pirinioen testuinguruan klima-aldaketari lotutako ondorioei eta egokitze bideei buruzko eztabaidarako bideak zabaltzea da REPLIM eta PIRAGUA proiektuen zeregin garrantzitzuetako bat. Testuinguru honetan, egun erdiko jardunaldia antolatu dugu, Euskal Herritik Piriniotara begira klima-aldaketaren inguruan jendarteko aktore desberdinek egin (eta egiteko asmoa) duten lana zabaltzeko, eztabaidarako foro bat bultzatuz.

ehu ueu
replim piragua
poctefa  

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal Herriko agenteen (akademia, administrazioa, kudeatzaileak, jendartea) arteko ideien trukea faboratu klima-aldaketaren eraginei eta egokitze neurrien norabideari buruz
  • Klima-aldaketarekiko sentsibilizazioa bultzatu Euskal Herriko jendartean
  • Klima-aldaketaren arloan administrazioek egindako lana ezagutarazi
  • Ezagutza zientifikoan oinarritzen diren REPLIM, CANOPEE, FLORAPYR, CLIMPY eta PIRAGUA proiektuen helburuak, emaitzak eta ondorio garrantzitsuenak zabaldu jendartean.

Edukiak

  • Administrazioak klima-aldaketaren inguruan egindako lana eta etorkizunerako plana
  • Klima-aldaketaren ondorioak aztertzeko eta egokitze bideak bilatzeko Euskal Herrian eta Euskal Herritik egiten ari diren ahaleginak
  • Klima-aldaketak Pirinioetan ekar ditzakeen ondorioen azterketa zientifikoa arlo desberdinetan (basoak, biodibertsitatea, hidrologia, aintzirak eta zohikaztegiak)

Egitaraua

2019-06-11

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Dokumentazioaren banaketa

09:00-09:15

Ongi etorri mahaia

  • Kepa Sarasola (UEU)
  • Ane Zabaleta (UPV/EHU, UEU)
  • Alberto de Diego (UPV/EHU, UEU)
  • Idoia Arauzo  (OPCC)
09:15-10:45

OPCC-k koordinatutako proiektuen aurkezpena

10:45-11:15

Atsedenaldia eta kafe etena

11:15-12:30

Klima-aldaketaren eragina Pirinioetako hainbat ekosistematan

Aurkezlea: Iñaki Antiguedad (UPV/EHU-UEU))

(12:00-12:30 Galdera erantzunak)

12:30-14:15

Mahai ingurua: kudeaketa eta ikerketa uztartu beharra klima-aldaketaren auzian

14:15-14:30

Agurra eta ondorioak

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldia doakoa da baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

Bilbo

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.