Jardunaldiak :: Teknologia

Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 20a

Era ezberdinetako datu digitalen kudeaketak paradigma aldaketa ekarri du diziplina ezberdinetan, baina baita ere eragile sozial eta kulturaletan. Egun, gero eta aukera gehiago dago kudeatzeko jendartean sortzen diren datuak errealitateko esparru anitzetan (giza-jarduerak, klikak, testuak, irudiak eta soinuak, besteak beste) eta kantitate handiagoetan (big data), Konputazio Zientziei esker.

Horrek eta diziplinartekotasunak ikuspegi enpirizista ekarri du Humanitateetako eta baita Gizarte-zientzietako komunitate askotan. Gero eta garrantzia handiago du ikerketa egiteko erabili diren datuak elkarbanatzea, ikerketak erreproduzitzeko edo, baita ikerketa hobetzeko eta zergatik ez ikerketa zalantzan jartzeko.

Arlo honetan, hasierako galdera digitalizazioak eta Konputazio Zientziek zertan lagun dezaketen aztertzea izan zen, baina egun galdera horren mugak ikusi ondoren, Humanitate Digitaletan bestelakoak dira egiten den galdera: Zentzua al du digitalki orain arte egiten ibili garena egiteak? Zer da digitalki soilik egin daitekeena? Esparru digitalean sorturiko giza-interakzioak nolakoak dira? Nola eragiten du digitalizazioak ikerketan bertan?

Euskal Herrian eta euskaraz, ordea, Konputazio zientzietan eta Humanitateetan nahiz Gizarte-zientzietan ez da diziplinarteko elkarlan handirik egon. Azken urteetan ordea, euskarazko dokumentuen digitalizazio masiboarekin, sare sozialen eztandarekin eta hizkuntz teknologien hedapenarekin arloen arteko lankidetza abiadura biziz garatzen ari da. Esparru bien artean eremu berriak ere ireki dira; eta historian, hezkuntzan, hizkuntzalaritzan, soziologian, kazetaritzan, zuzenbidean eta beste arlo askotan datuetan oinarritutako tresna eta ikerketa asko garatzen ari dira.

Gure ustez Humanitate digitalak edo eHumanitateak izena eman zaion eremu dakartzan aukerak baliatzeko garaian gaude eta Euskal Herrian aukera handiak ditugu lan interesgarriak aurrera eramateko. Lan hori bultzatzeko nazioartean Humanitate Digitalak sustatzeko elkarteak sortu dira. Euskal Herrian ez dago horrelakorik eta horregatik hain zuzen ere antolatu dugu jardunaldi hau: elkarte hori nola sor daitekeen hausnartzeko eta jakintza-arloen arteko elkarlana nola bultzatu daitekeen eztabaidatzeko.

Edukiak

9:00-9:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.

9.30-9:45 Ongi etorria eta aurkezpena.

  • Andres Urrutia, Euskaltzainburua
  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria
  • Iñaki Alegria, jardunaldiaren antolatzailea

09:45-10:15 HITZALDIA: Humanitate Digitalak (HD). Sarrera, digitalizazioaren aukerak eta erronkak.

  • Rodrigo Agerri (UPV/EHU, IXA taldea)

10.15-11.00: MAHAI-INGURUA: Digitalizazioa eta Hezkuntza.

  • Montse Maritxalar (UPV/EHU, IXA, UEU)
  • Joseba Abaitua (DU)
  • Xabier Mujika (Berritzegune Nagusia)

Moderattzailea: Mikel Iruskieta (UPV/EHU)

11:00-11:30 - Atsedenaldia

11.30-12.15: MAHAI-INGURUA: Hizkuntza eta e-Humanitateak.

  • Dorota Krajewska (Aziti Bihia taldea, UPV/EHU)
  • Asier Sarasua (Ahotsak.eus, CodeSyntax)

Moderatzailea: Iñaki Alegria (UPV/EHU, UEU)

12.15-13.00 MAHAI-INGURUA: Zientzia sozialak eta komunikazioa.

  • Joxean Apeztegia (Berria)
  • Julen Orbegozo Terradillos (UPV/EHU)

Moderatzailea: Xabier Landabidea (DU, UEU)

13.00-13.30 HITZALDIA: CLARIN Europako sarea: eHumanitateak eta zientzia sozialak lankidetzarako behar duten hizkuntza azpiegiturak sortzen.

  • Mikel Iruskieta (UPV/EHU)

13.30: Ondorioak.

  • Antolatzaileak: Mikel Iruskieta, Xabier Landabidea eta Iñaki Alegria.

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldia doakoa da baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

Bilbo

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.