Jardunaldiak :: Ekonomia, Hezkuntza
“Publikoa, hots, herria, estatuarena da. Halakoa ez dena, pribatua”. Edu Apodakak ederki azaldu du Euskal Herriko "zenbait anomalien" inguruan dagoen eztabaida. Anomalia horietako bat Ikastolak dira.
Euskal Herrian ikastolek duten garrantzia hezkuntza-munduan zein euskara eta euskal kulturaren sustapenean duten eraginarekin lotuta dago. Zenbait sektore kritikok, “publikoa, hots, herria, estatuarena” paradigma horretan oinarriturik, zentro pribatu “kontzertatu” gisa definitzen dituzte soilik. Beste batzuk, kritika muturrera eramanez, erakunde publikoen finantzaziotik “elikatzen” diren ikastetxe “elitista” gisa. Baina ikastolek badute bereizgarri bat. Beraien izaera kooperatiboa: kooperatibak dira. Eta dimentsio horrekin lotuta, badute beste bereizgarri bat: izaera komunitarioa. Herri-mugimendua ere badira. Esan genezake, kritika, kontraesan eta argi-ilunetatik haratago, ikastolen esperientzia “publikotasun berri baten bila” doan eredua dela: “komunitatean eta demokrazoa parte-hartzailean” oinarritutako eredua. Hau da, kooperatibismoan eta ekonomia sozialean oinarritutako eredua. Edo agian ez?
UEUko Ekonomia Sailak eta UPV/EHUko GEZKI Institutuak, Ikastolen Elkartea-rekin elkarlanean antolatutako topaketa hauen bitartez, Ikastolen mugimenduaren esperientzia aztertu nahi dugu Kooperatibismoaren eta Ekonomia Sozialaren ikuspegitik. I. topaketa gisa irudikatu nahi dugu ikastolekiko lehen “hurbilpen kooperatibo” hau, datozen urteetan lan ildo horretan sakontzeko asmoarekin.
09:00-09:30 - Topaketen aurkezpena.
>>> Ikusi atal honen bideoa
09:30-10:00 - Ikastoletatik, publikotasun herritar bati begira, autogestio demokratikoaren ikuspegi eta koordenadetatik abiaturik, parte-hartzea erronka.
>>> Ikusi hitzaldiaren bideoa
10:00-10:30 - Publikotasunaren gorabeherak: euskal anomalia zenbait.
>>> Ikusi hitzaldiaren bideoa
10:30-11:00 - Ikastolak lurraldeen eraldaketarako eragile, ikuspegi ekonomiko eta sozial bat.
>>> Ikusi hitzaldiaren bideoa
11:00-11:30 - Atsedenaldia
11:30-15:00 - Printzipio kooperatiboak ikastoletan:
Moderatzailea: Unai del Burgo.
15:00 - Ondorioak eta itxiera.
Hitzaldi laburrak, eztabaidarako eta galdera-erantzunetarako tarteak irekiz. Asmoa, topaketa hauek dinamikoak izatea da, parte-hartzaileei zalantzak plazaratu eta ekarpenak jasotzeko aukera emanez. Saioa trinkoa izango da. Laburra eta intentsoa. Lehen zatian, hitzaldi orokorrak izango dira, kontzeptualak, gaiaren inguruko ikuspegi orokor eta kritikoa izateko aproposak. Bigarren zatian, ordea, esperientzia eta ikuspegi zehatzetan zentratuko gara.
Jardunaldiaren matrikula doan da, baina ezinbestekoa da izena ematea.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.
2021/01/08