Jardunaldiak :: Ekonomia, Hezkuntza

Ikastolak eta Kooperatibismoa (I.Topaketa): publikotasun berri baten bila: komunitatea eta demokrazia parte-hartzailea.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko uztailaren 5a

Publikoa, hots, herria, estatuarena da. Halakoa ez dena, pribatua”. Edu Apodakak ederki azaldu du Euskal Herriko "zenbait anomalien" inguruan dagoen eztabaida. Anomalia horietako bat Ikastolak dira.

Euskal Herrian ikastolek duten garrantzia hezkuntza-munduan zein euskara eta euskal kulturaren sustapenean duten eraginarekin lotuta dago. Zenbait sektore kritikok, “publikoa, hots, herria, estatuarena” paradigma horretan oinarriturik, zentro pribatu “kontzertatu” gisa definitzen dituzte soilik. Beste batzuk, kritika muturrera eramanez, erakunde publikoen finantzaziotik “elikatzen” diren ikastetxe “elitista” gisa. Baina ikastolek badute bereizgarri bat. Beraien izaera kooperatiboa: kooperatibak dira. Eta dimentsio horrekin lotuta, badute beste bereizgarri bat: izaera komunitarioa. Herri-mugimendua ere badira. Esan genezake, kritika, kontraesan eta argi-ilunetatik haratago, ikastolen esperientzia “publikotasun berri baten bila” doan eredua dela: “komunitatean eta demokrazoa parte-hartzailean” oinarritutako eredua. Hau da, kooperatibismoan eta ekonomia sozialean oinarritutako eredua. Edo agian ez?

UEUko Ekonomia Sailak eta UPV/EHUko GEZKI Institutuak, Ikastolen Elkartea-rekin elkarlanean antolatutako topaketa hauen bitartez, Ikastolen mugimenduaren esperientzia aztertu nahi dugu Kooperatibismoaren eta Ekonomia Sozialaren ikuspegitik. I. topaketa gisa irudikatu nahi dugu ikastolekiko lehen “hurbilpen kooperatibo” hau, datozen urteetan lan ildo horretan sakontzeko asmoarekin.

 

Helburuak

  • Ikastolen mugimendua Kooperatibismoaren eta Ekonomia Sozialaren ikuspegitik aztertzea.
  • Ikastolen inguruan “publiko/pribatu/komunitario eztabaida”-ri heltzea.
  • Ikastoletako kideei komunitarismoan eta demokrazia parte-hartzailean sakontzeko irizpideak eskaintzea.

Edukiak

9:00-09:30 - Topaketen aurkezpena.

  • Kepa Sarasola, UEUko Zuzendaria
  • Unai del Burgo, UEUko ekonomia saileko kidea eta GEZKI Institutuko ikertzailea
  • Aitor Bengoetxea, UPV/EHUko GEZKI Institutuko zuzendaria eta UEUko zuzenbide saileko kidea.

09:30-10:00 - Ikastoletatik, publikotasun herritar bati begira, autogestio demokratikoaren ikuspegi eta koordenadetatik abiaturik, parte-hartzea erronka.

10:00-10:30 - Publikotasunaren gorabeherak: euskal anomalia zenbait.

  • Edu Apodaka, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko soziologia saileko kidea.

10:30-11:00 - Ikastolak lurraldeen eraldaketarako eragile, ikuspegi ekonomiko eta sozial bat.

11:00-11:30 - Atsedenaldia

11:30-15:00 - Printzipio kooperatiboak ikastoletan:

  1. Atxikipen librea: segregazioaren auzia, elitizazioa. Nekane Artola, Ikastolen Elkarteko lehendakariordea.
  2. Demokrazia: gurasoen eta langileen parte hartzea. Patxi Olabarria Erkide-Irakaskuntza erakundeko koordinatzailea.
  3. Parte hartze ekonomikoa: ekarpen ekonomikoen auzia. Gotzon Gondra, kooperatibetan espezializatutako abokatua.
  4. Independentzia botere publikoekiko: publiko/pribatu/komunitario eztabaida. “Escola de Ensino Galego Semente: Um projecto de educacom popular. Nem pública, nem privada, a escola do povo”. Semente mugimenduko ordezkari bat
  5. Hezkuntza kooperatiboa : ikastoletan kooperatibismoa nola irakasten den, material didaktikoa. Manu Aurrekoetxea, Ikastolen Elkarteko Bigarren Hezkuntzako Arduraduna.
  6. Interkooperazioa: ikastolen arteko elkarlaguntzaz. Jose Luis Sukia, Ikastolen Elkarteko Zuzendari Nagusia.
  7. Komunitearekiko interesa: ikastolen ekarpena garapen komunitarioari. Andoni Mujika, zuzendari ohia Durangoko bi ikastolatan eta Arizmendi ikastolako presidente ohia.

Moderatzailea: Unai del Burgo.

15:00 - Ondorioak eta itxiera.

  • Unai del Burgo eta Aitor Bengoetxea.
--> Topaketaren ondoren talde bazkaria egingo da (luntx formatuan).

Metodologia

Hitzaldi laburrak, eztabaidarako eta galdera-erantzunetarako tarteak irekiz. Asmoa, topaketa hauek dinamikoak izatea da, parte-hartzaileei zalantzak plazaratu eta ekarpenak jasotzeko aukera emanez. Saioa trinkoa izango da. Laburra eta intentsoa. Lehen zatian, hitzaldi orokorrak izango dira, kontzeptualak, gaiaren inguruko ikuspegi orokor eta kritikoa izateko aproposak. Bigarren zatian, ordea, esperientzia eta ikuspegi zehatzetan zentratuko gara.

Nori zuzendua

  • Ikastoletako kideei (gurasoak, irakasleak, langileak, zuzendaritzako kideak zein organu sozialetako kideak).
  • Hezkuntza politikaren kudeatzaileei.
  • Alderdi politikoetako hezkuntza arduradunei.
  • Sindikatuei.
  • Ikertzaileei.
  • Ekonomia sozialean eta solidarioan interesa duenari.
  • Orokorrean, gaian interesa duen edonori (ikastolak, hezkuntza, euskalgintza, kooperatibismoa).

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldiaren matrikula doan da, baina ezinbestekoa da izena ematea.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

Eibar, kooperatibak, kooperatibismoa, ikastolak, ekonomia soziala, herrigintza, euskalgintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.