Jardunaldiak :: Hezkuntza

IkerGazte: Nazioarteko ikerkuntza euskaraz (2019)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 185,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 185,00 €. Bazkideak: 140,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko martxoaren 18a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko maiatzaren 23a

 

IkerGazte2019 badator.

Lehen IkerGazte kongresua antolatzeko erronkari 2015ean heldu genion, baita egin ere. 2017an bigarrena egin genuen eta lehena hobetu genuela sinisten dugu. Oraingoan 2019ko 3. edizioari ekiteko gogotsu gaude. IkerGaztek Durangon hasitako ibilbidea, Iruñean jorratzen jarraitu genuen eta aurten Baionan egingo dugu geldialdia.

IkerGazte2019 kongresuan Euskal Herriko ikertzaile euskaldunok bilduko gara, aurreko ediziotan egon ginenok eta, espero, aurrekoetan egon ez zirenak ere. Ikertzaile euskaldunok bagabiltzalako Euskal Herriko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan ikertzen; badaukagulako ikertzen duguna ezagutarazteko ahalmena eta gogoa; nazioartean egiten duguna bertokoari azaldu nahi diogulako; Euskal Herrian zer ikertzen den jakin nahi dugulako; lankide izan daitekeen hori ezagutu nahi dugulako; eta edozein alorretakoak izanik ere, edozertaz euskaraz jarduteko gai garelako.

IkerGazte ikertzaile euskaldunontzako erreferente izateko bidean dagoela sentitzen dugulako. Horregatik guztiagatik, UEUren eta Kongresuaren Batzorde Zientifikoaren izenean 2019ko maiatzaren 27-28-29an Baionan egingo dugun IkerGazte2019ra gonbidatzen zaitugu. Edozein delarik ere zure ikerketa-eremua, hurbil zaitez Baionara: giza zientzietan, gizarte zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologian, arkitekturan edota osasunean diharduten nazioarteko ikertzaileen komunitate euskalduna bada eta. Egizu bat ikertzaile euskaldunen bilgune honekin, ezagutu itzazu ikerketan diharduten ehundaka ikertzaile gazte, deskubritu itzazu zure ikerketa-alorretik gertuko eta ez hain gertuko ikerketa-lanak.

 

IkerGazte kongresuaren aurreko edizioen inguruan gehago jakiteko:

 

Informazio guztia eta eguneratua IkerGazte webgunean topatuko duzu.

Ikergazte2019 edizioa Baionako CNRS-IKER Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroarekin elkarlanean antolatzen dugu.

 

iker

Helburuak

Aurreko kongresuetan bezala, ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea izango da hirugarren kongresuaren xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; ikerketa lan baten egile zaren horri, tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua.

Horrez gain, beste bi helburu ere baditugu:

  • Ikertzaileen arteko SAREA egituratzea.
    • Ikertzaileen arteko harremanak sendotuz gero, elkarlana bultzatzea dugu helburu.
  • Euskarazko zientzia produkzioa AREAGOTZEA.

Metodologia

Programa akademikoa 4 saio motak osatuko dute: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta tailerrak.

Hitzaldi orokorrak:

  • Ikerketari edo euskarazko ikerketari edo baliabide orokorrei (dokumentazioa, inbertsioak...) lotutako hitzaldiak
  • Omenaldi eta errekonozimenduak
  • Lan erreferentzialen inguruko hitzaldiak
  • ...

Ahozko aurkezpenak eta posterrak:

  • Tesiak eta tesinak (bukatuak zein bidean)
  • Bukatutako proiektuak (emaitza zehatzak dituztenak). Postdok moduan egindako proiektuak edo zentro teknologikoetan egiten direnak ere sartzen dira atal honetan.

5 jakintza arloetan banatutako aurkezpenak izango dira, paraleloan programatuko direnak, baina 2/3 poster-saio batera programatuko dira, arloen arteko komunikazioa bultzatzeko.Ahozko eta posterretako programa arlokako batzordeek erabakiko dute.

Tailerrak:

Tailerrak trasnbertsalak izango dira eta jakintza-arloen arteko harremanak bultzatzeko tresna.

Nori zuzendua

  • Tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri
  • ikerkuntzako azken joerak eta lanak ezagutu nahi duzun horri
  • ikerkuntzako ibilbidea hasi nahi duzun horri
  • ikerketa-taldeko ardura duzun horri
  • edozein ikertzaileri

Egitaraua

2019-05-27

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera mahaia irekiko da

09:00-09:30

Harrera ekitaldia

09:30-10:30

Hitzaldi orokorra:

“What does archeology tell us about the origin of modern cognition?“

Francesco d’Errico (Ikerketa burua CNRS- Bordeleko Unibertsitatean eta irakaslea Bergeneko Unibertsitatean)

10:30-11:00

Hitzaldi orokorra:

“Done bare. Barearen 10 dohaiak ikergai gisa“

Jesus Mari Txurruka (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, UEU)

11:00-11:30

Atsedenaldia, kafe-etena

11:30-13:00

Ahozko aurkezpenak eta posterrak

13:00-14:30

Bazkaria

14:30-17:30

Tailerrak eta hitzaldiak

  • Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu LaTeXekin.
    •  Igor Ruiz Agundez (BilbaoTIK – Bilboko Udalaren Informatika Zentroa.)
  • Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza. 
    • Miren Aranguren (Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista Elkarteko kidea eta ikerketa proiektuen arduraduna.)
  • Argitalpen zientifikoetarako mapen sorkuntza. 
    • Pili Martinez eta Aitor Bastarrika (Geomatika Aplikatua Ikerketa Taldeko partaideak eta UPV/EHUko Geoinformatikako Berezko Tituluko irakasleak.)
  • Hitzaldia: 1757ko lapurterazko gutunak: jarraipena (Xarles Bidegain. Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean Euskal Literatura eta Euskal Mintzairako katedraduna, euskaltzain eta ikertzailea.)
18:00-20:00

Saio osagarriak

2019-05-28

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Hitzaldi orokorra:

“The role of multi-disciplinary research in enhancing health services for minority language speakers: a Welsh perspective

Gwerfyl Win Roberts (Barngor Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, gaur egun erretiratua)

10:00-11:00

Ahozko aurkezpenak eta posterrak

11:00-11:30

Atsedenaldia, kafe-etena

11:30-13:00

Ahozko aurkezpenak eta posterrak

13:00-14:30

Bazkaria

14:30-17:30

Tailerrak eta irteerak

  • Datuak ikusarazteko, Infografia.
    • Joxan Apeztegia (BERRIAko infografista.)
  • Ikerkuntzan kontuan hartu behar diren gako juridikoak.
    • Ion Turrillas (IKT abokatua, UPV/EHU.)
  • Zelan aletu zure ikerketa akademiatik harago.
    • Uxune Martinez (Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko Zabalkunde Zientifikorako arduraduna.)
  • Irteerak:
    • (15:00-19:00) Euskal Herriko Laborantza Ganbara
    • (15:00-17:00). ESTIA Ingeniaritza Eskola.
20:30-11:00

Afari berezia eta saio osagarria (Kalostrape, Baiona)

2019-05-29

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Hitzaldi orokorra:

“Egile izengabeen irudi ikusezinak esistitu ere egiten ez den herri batendako“.

Josu Martinez (UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlari eta irakaslea da, zinema arloan)

10:00-11:00

Ahozko aurkezpenak eta posterrak

11:00-11:30

Atsedenaldia, kafe-etena

11:30-12:00

Sari banaketa

12:00-12:30

Bukaerako saioa

Matrikulaziorako argibideak

Kongresuan ekarpena aurkezteko derrigorrezkoa izango da matrikulatzea.

  • Matrikula prezioa 185 €koa izango da.
  • UEUko bazkideek 140 € ordainduko dute.
    • UEUko bazkide egin nahi duzu? Egin klik hemen.

 

Matrikulatzeko oharrak (martxoaren 1etik aurrera):

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).

 

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra

Oharrak

Zuen arteko elkarlana sustatzeko asmoarekin, partaideen posta elektroniko helbideen zerrenda bat osatuko da, eta jardunaldian banatuko da. Ez baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzea, jakinarazi iezaguzu mesedez.

Babesleak

Etiketak

kongresua, ikerkuntza, sarea, dibulgazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.