banner -- Euskaraldia

Jardunaldiak :: Glotodidaktika, Soziolinguistika

Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI. Topaketa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 13.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urriaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko azaroaren 6a

Gauza jakina da euskararen biziberritze prozesua bidegurutze garrantzitsuan dagoela. Prozesu horretan toki garrantzitsua izan behar du Helduen Euskalduntze Alfabetatzeak. Orain artekoan ekarpen oparoa egin dute euskaltegiek; izan ere, herritar askori eman diote euskara ikasteko eta erabiltzeko aukera, baina, gainera, eragin zuzena izan dute tokian tokiko giroa euskalduntzen eta euskara bera garatzen.

Baina prozesuari behar bezalako bultzada eman ahal izateko, egungo egoera aztertu, gabeziak antzeman, dauzkagun tresnak mahi gainean jarri eta aurrera begira jarri behar gara. Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu…

Hausnarketa partekatuak urrats egokiak ematen lagunduko digulakoan gaude.

Ikusi hemen Topaketaren koordinatzaileari egindako elkarrizketa, Arkaitz Zarraga, UEUko Glotodidaktika sailburua: Egituraketatik hasi eta klaseko azken ariketara arte hausnartu beharra dagoela uste dugu

Helburuak

  • Biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta HEA horren baitan kokatzea.
  • Joera pedagogiko berriek dakartzaten ondorioak eta eskaintzen dituzten aukerak aztertzea.
  • Lan munduan eragiteko, testuinguruak interpretatu eta egokituta programatzeko aukerak aztertzea.
  • Ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu eta berau lantzeko irizpideak jasotzea.
  • IKTek ematen dizkiguten aukerak aztertzea.
  • Jarduera arrakastatsu batzuk aztertzea, ondorioak atera ahal izateko.

Edukiak

EGITARAUA

AZAROAK 9, ostirala

08:30-9:00 - Dokumentazioaren banaketa.

09:00-9:15 - Aurkezpena eta ongi etorria.

9:15-10:00 - Euskara gurutzebidean, eta HEA non kokatu behar da?

  • Paul Bilbao (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia)
  • Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)

10:00-10:30 - Euskalduntze alfabetatzearen argazkia datuen talaiatik.

  • Josu Perales (HABE)

10:30-11:30 - Mahai ingurua. Euskalduntze alfabetatzea: Eraginkorrak gara? Norantz goaz?

  • AEK
  • IKA
  • Gabriel Aresti Euskaltegia
  • Udal Euskaltegiak

11:30-12:00 - Atsedenaldia

12:00-12:45 - Euskara ikasi euskaldun bihurtu? Hiztun aktibo bihurtzeko gakoak.

  • Esti Amorrortu (Euskal Ikasketen Saila, DU)

12:45-14:00 - Lan mundua: Elefantea. Plangintzak: Inurri-lana. Sareak euskalduntzen.

  • Patxi Saez (Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea)
  • Maddi Etxebarria (Elhuyar)

14:00-15:30 - Bazkaria

15:30-16:30 - HEOC. Zer eskatzen digu eta zer eskaini?

  • Luis Maria Gonzalez de Txabarri (HABE)

16:30-17:30 - Zelan irakatsi ikuspegi berri batetik.

  • Roberto Mielgo (Hizkuntza eta Literturaren Didaktika Saila, BAM)

 

AZAROAK 10, larunbata

09:00-10:00 - Berbetan, eleketan, mintzatzen irakatsi. Ahozkoaren garrantzia.

  • Leire Diaz de Gereñu (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, UPV/EHU)
  • Ibon Manterola (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, UPV/EHU)

10:00-11:00 - Zer dugu eta zer beharko genuke: Materialgintza.

  • Ane Ortega (Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila, BAM)

11:00-11:30 - Atsedenaldia

11:30-12:30 - Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak.

  • Abel Camacho (Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria)
  • Mikel Iruskieta (UPV/EHUko irakaslea eta IXA taldeko ikerlaria)

12:30-13:30 - Esperientzia eredugarriak.

  • COMBI proiektua:  lan eremu elebidunetan komunikatzen: (nagusien zaintzan dabiltzan etorkinekin). Hizlaria: Petra Elser
  • Basauriko trebakuntza. Euskaltegiaren ekarpena Udaleko plangintzan. Hizlariak: Gotzone Agirre eta Iñigo Isuskiza.
  • Osakidetza, erronka berriak. Hizlariak: Jabier Gomez, Iratxe Sustatxa eta Agurtzane Sotch.

13:30-14:00 - Ondorioak eta amaiera.

.

Nori zuzendua

  • Euskaltegiko irakasle eta profesionalei.
  • Ikertzaileei.
  • Hizkuntzalariei.
  • Irakasleei.
  • Hizkuntza politikaren kudeatzaileei.
  • Euskara biziberritzeko plangintzetan ari diren profesionalei.
  • Alderdi politikoetako euskara arduradunei.
  • Sindikatuei.
  • Orokorrean, gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran sartutako ikastaroa. Erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

jardunaldiak, bilbo, hiztunak, euskara, euskalduntzea, irakaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.