Jardunaldiak :: Glotodidaktika, Soziolinguistika

Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktika VI. Topaketa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 13.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urriaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko azaroaren 6a

Gauza jakina da euskararen biziberritze prozesua bidegurutze garrantzitsuan dagoela. Prozesu horretan toki garrantzitsua izan behar du Helduen Euskalduntze Alfabetatzeak. Orain artekoan ekarpen oparoa egin dute euskaltegiek; izan ere, herritar askori eman diote euskara ikasteko eta erabiltzeko aukera, baina, gainera, eragin zuzena izan dute tokian tokiko giroa euskalduntzen eta euskara bera garatzen.

Baina prozesuari behar bezalako bultzada eman ahal izateko, egungo egoera aztertu, gabeziak antzeman, dauzkagun tresnak mahi gainean jarri eta aurrera begira jarri behar gara. Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu…

Hausnarketa partekatuak urrats egokiak ematen lagunduko digulakoan gaude.

Ikusi hemen Topaketaren koordinatzaileari egindako elkarrizketa, Arkaitz Zarraga, UEUko Glotodidaktika sailburua: Egituraketatik hasi eta klaseko azken ariketara arte hausnartu beharra dagoela uste dugu

Irakasleak

  • Estibaliz Amorrortu Gomez

    Euskal Ikasketen Saila, DU.

  • Paul Bilbao Sarria

    Kontseilua Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia

  • Abel Camacho Romero

    Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.

    @abel2es

  • Leire Diaz de Gereñu Lasaga

    Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila. UPV/EHU. UEUkidea

  • Miren Dobaran Urrutia

    Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

  • Maddi Etxebarria Bilbao

    Elhuyar

  • Luis Mari Gonzalez de Txabarri Miranda

    HABE.

  • Mikel Iruskieta Quintian

    UPV/EHUko irakaslea eta IXA taldeko ikerlaria

  • Ibon Manterola Garate

    Hizkuntzalaritzan doktorea, UPV/EHUko irakaslea.

  • Roberto Mielgo Merino

    Hizkuntza eta Literturaren Didaktika Saila, BAM

  • Ane Ortega Etcheverry

    BAM Irakasle eskolako irakaslea. Espainiar Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Soziolinguistika eta Espainiar Ikasketetan doktorea Londresko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea

  • Josu Perales Ugarte

    HABE.

  • Patxi Saez Beloki

    Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea

Helburuak

  • Biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta HEA horren baitan kokatzea.
  • Joera pedagogiko berriek dakartzaten ondorioak eta eskaintzen dituzten aukerak aztertzea.
  • Lan munduan eragiteko, testuinguruak interpretatu eta egokituta programatzeko aukerak aztertzea.
  • Ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu eta berau lantzeko irizpideak jasotzea.
  • IKTek ematen dizkiguten aukerak aztertzea.
  • Jarduera arrakastatsu batzuk aztertzea, ondorioak atera ahal izateko.

Nori zuzendua

  • Euskaltegiko irakasle eta profesionalei.
  • Ikertzaileei.
  • Hizkuntzalariei.
  • Irakasleei.
  • Hizkuntza politikaren kudeatzaileei.
  • Euskara biziberritzeko plangintzetan ari diren profesionalei.
  • Alderdi politikoetako euskara arduradunei.
  • Sindikatuei.
  • Orokorrean, gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2018-11-09

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:15

Hasiera eta ongi etorria.

  • Kepa Sarasola, UEUko Zuzendaria
  • Jokin Azkue, HABE
  • Arkaitz Zarraga, antolatzailea

Hasiera eta ongi etorria: bideoa

09:30-10:00

Euskara gurutzebidean, eta HEA non kokatu behar da?

  • Paul Bilbao (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia). --> Hitzaldian erabilitako  aurkezpena
  • Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea)
1. blokea: bideoa
  • Paul Bilbao Sarria
  • Miren Dobaran Urrutia
10:00-10:30

Euskalduntze alfabetatzearen argazkia datuen talaiatik.

2.blokea: bideoa
  • Josu Perales Ugarte
10:30-11:30

Mahai ingurua. Euskalduntze alfabetatzea: Eraginkorrak gara? Norantz goaz?

  • AEK: Mertxe Mugika
  • IKA: Josemi Reguero
  • Gabriel Aresti Euskaltegia: Isabel Isazelaia
  • Udal Euskaltegiak: Jesus Mari Asurabarrena (Lasarte-Oria)
3.blokea: bideoa
11:30-12:00

Atsedenaldia.

12:00-12:45

Euskara ikasi euskaldun bihurtu? Hiztun aktibo bihurtzeko gakoak.

4. blokea: bideoa
  • Estibaliz Amorrortu Gomez
12:45-14:00

Lan mundua: Elefantea. Plangintzak: Inurri-lana. Sareak euskalduntzen.

  • Patxi Saez (Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea) --> Hitzaldian erabilitako aurkezpena
  • Maddi Etxebarria (Elhuyar) --> Hitzaldian erabilitako aurkezpena
5. blokea: bideoa
  • Maddi Etxebarria Bilbao
  • Patxi Saez Beloki
14:00-15:30

Bazkaltzeko tartea.

15:30-16:30

HEOC. Zer eskatzen digu eta zer eskaini?

 

6. blokea: bideoa

  • Luis Mari Gonzalez de Txabarri Miranda
16:30-17:30

Zelan irakatsi ikuspegi berri batetik.

7. blokea: bideoa
  • Roberto Mielgo Merino

2018-11-10

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Berbetan, eleketan, mintzatzen irakatsi. Ahozkoaren garrantzia.

  • Leire Diaz de Gereñu (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, UPV/EHU)
  • Ibon Manterola (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, UPV/EHU)
--> Hitzaldian erabilitako aurkezpena
8. blokea: bideoa
  • Leire Diaz de Gereñu Lasaga
  • Ibon Manterola Garate
10:00-11:00

Zer dugu eta zer beharko genuke: Materialgintza.

 

9. blokea: bideoa

  • Ane Ortega Etcheverry
11:00-11:30

Atsedenaldia.

11:30-12:30

Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak.

  • Abel Camacho (Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria)
  • Mikel Iruskieta (UPV/EHUko irakaslea eta IXA taldeko ikerlaria)
--> Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
10. blokea: bideoa
  • Abel Camacho Romero
  • Mikel Iruskieta Quintian
12:30-13:30

Esperientzia eredugarriak.

  • COMBI proiektua:  lan eremu elebidunetan komunikatzen: (nagusien zaintzan dabiltzan etorkinekin). Hizlaria: Petra Elser. Hitzaldiaren bideoa.
  • Trebakuntza Basauriko Udalean. Hizlariak: Gotzone Agirre eta Iñigo Isuskiza. --> Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
  • Osakidetza, erronka berriak. Hizlariak: Jabier Gomez, Iratxe Sustatxa eta Agurtzane Sotch.
11. blokea: bideoa
13:30-14:00

Ondorioak eta amaiera.

  • Mahaian (ezk-esk): Leire Narbaiza, Xabier Alegria, Ainhoa Uriarte, Iker Legarra eta Arkaitz Zarraga, Topaketaren antolaketa taldeko kideak.

12. blokea: bideoa.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako jardunaldia.

  • Ebazpenaren data: 2018-10-15
  • Kodea: 1868348037

Babesleak

Etiketak

jardunaldiak, bilbo, hiztunak, euskara, euskalduntzea, irakaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.