Jardunaldiak :: Glotodidaktika, Soziolinguistika
Gauza jakina da euskararen biziberritze prozesua bidegurutze garrantzitsuan dagoela. Prozesu horretan toki garrantzitsua izan behar du Helduen Euskalduntze Alfabetatzeak. Orain artekoan ekarpen oparoa egin dute euskaltegiek; izan ere, herritar askori eman diote euskara ikasteko eta erabiltzeko aukera, baina, gainera, eragin zuzena izan dute tokian tokiko giroa euskalduntzen eta euskara bera garatzen.
Baina prozesuari behar bezalako bultzada eman ahal izateko, egungo egoera aztertu, gabeziak antzeman, dauzkagun tresnak mahi gainean jarri eta aurrera begira jarri behar gara. Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu…
Hausnarketa partekatuak urrats egokiak ematen lagunduko digulakoan gaude.
Ikusi hemen Topaketaren koordinatzaileari egindako elkarrizketa, Arkaitz Zarraga, UEUko Glotodidaktika sailburua: Egituraketatik hasi eta klaseko azken ariketara arte hausnartu beharra dagoela uste dugu
Eskuratu hemen hitzaldien laburpenekin osatutako liburuxka.
Euskal Ikasketen Saila, DU.
Kontseilua Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia
Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.
UPV/EHUko doktore eta Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea da. Ahozko hizkuntzaren azterketan eta euskararen didaktikan ikerlari dihardu ELEBILAB ikertaldean. Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kide da.UEUkidea
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Elhuyar
HABE.
www.hezikt.eus Berezko Tituluko (UPV/EHU) zuzendaria da. Euskal Filologian (2001) eta Filosofian (2007) lizentziatua eta doktorea 2014an Euskal Filologian. Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea 2008tik eta Hizkuntzaren Analisia eta prozesamendua (UPV/EHU) master ofizialeko irakaslea. Halaber, IXA Taldeko ikertzailea eta CLARIN-ERICeko kide. UEUko kidea.
Hizkuntzalaritzan doktorea, UPV/EHUko irakaslea.
Hizkuntza eta Literturaren Didaktika Saila, BAM
BAM Irakasle eskolako irakaslea. Espainiar Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Soziolinguistika eta Espainiar Ikasketetan doktorea Londresko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea
HABE.
Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa.
|
|
09:00-09:15 |
Hasiera eta ongi etorria.
Hasiera eta ongi etorria: bideoa |
|
09:30-10:00 |
Euskara gurutzebidean, eta HEA non kokatu behar da?
1. blokea: bideoa
|
|
10:00-10:30 |
Euskalduntze alfabetatzearen argazkia datuen talaiatik.
2.blokea: bideoa |
|
10:30-11:30 |
Mahai ingurua. Euskalduntze alfabetatzea: Eraginkorrak gara? Norantz goaz?
3.blokea: bideoa
|
|
11:30-12:00 |
Atsedenaldia. |
|
12:00-12:45 |
Euskara ikasi euskaldun bihurtu? Hiztun aktibo bihurtzeko gakoak.
4. blokea: bideoa |
|
12:45-14:00 |
Lan mundua: Elefantea. Plangintzak: Inurri-lana. Sareak euskalduntzen.
5. blokea: bideoa
|
|
14:00-15:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:30-16:30 |
HEOC. Zer eskatzen digu eta zer eskaini?
6. blokea: bideoa |
|
16:30-17:30 |
Zelan irakatsi ikuspegi berri batetik.
7. blokea: bideoa |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Berbetan, eleketan, mintzatzen irakatsi. Ahozkoaren garrantzia.
--> Hitzaldian erabilitako aurkezpena
8. blokea: bideoa
|
|
10:00-11:00 |
Zer dugu eta zer beharko genuke: Materialgintza.
9. blokea: bideoa |
|
11:00-11:30 |
Atsedenaldia. |
|
11:30-12:30 |
Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak.
--> Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
10. blokea: bideoa |
|
12:30-13:30 |
Esperientzia eredugarriak.
11. blokea: bideoa
|
|
13:30-14:00 |
Ondorioak eta amaiera.
12. blokea: bideoa. |
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako jardunaldia.