Jardunaldiak :: Albaitaritza, Dietetika, Erizaintza, Farmazia, Fisioterapia, Osasuna, Psikiatria, Biokimika, Biologia eta Natur Zientziak

Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko urriaren 24a

UEUren Osasun sailak antolatuta, Osasun zientzietako ikertzaileen III. Topaketak izango dira 2018ko urriaren 25ean, Eibarren, Markeskoan.

Duela zortzi urte (2010), bizi-zientzietan ikertzen genuen euskaldun asko batu ginen UEUko egoitza akademikoan (Eibarko Markeskoan), ikerketa-taldeen ikerketa-lerroak aurkezteko. 2010eko topaketa horien helburu nagusiak hauek izan ziren: ikerkuntza euskaraz egiten zela azalaraztea eta ikerlari euskaldunak elkar ezagutzea.

Lau urtera (2014) Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak burutu genituen orduko helburu horiek berriz ere oinarri hartuta.

Osasun ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleratzea eta euskal ikerlarien arteko harremanak sendotzea izan zen jatorrizko helburuak jarraitzen du xede izaten gaur egun ere.

Osasun-zientzietako ikertzaileen III. topaketa honetan aurreko topaketetan parte hartu zutenen ikerketen jarraipenaren berri izatea eta talde berrien parte hartzea sustatzea nahiko genuke. Era berean, osasun-zientzietan diharduten ikerlari euskaldunen sarea ehuntzen jarraituko dugu.

Edizio honetan oinarrizko ikerketaz gain ikerketa klinikoari ere tokia egin nahi diogu, alor horretan egiten den lana zabaldu eta trinkotzeko asmoarekin. Helburu horrekin sortu zen Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria ere eta bere zuzendaria den Joxerra Furundarena gonbidatu dugu aldizkariaz hitz egiteko.

Batzorde antolatzailea:  Oier Ateka, Izaskun Elezgarai, Nora Fernandez, Koldo Callado eta Angel Bidaurrazaga, UEUko Osasun Saileko kideak.

Topaketen laguntzailea da OEE elkartea.

 

KOMUNIKAZIO-DEIALDIA

Jardunaldirako ikerketa-lanak aurkezteko epea irailaren 10ean irekiko da eta urriaren 6ra arte dago irekita.

Komunikazio-deialdiaren inguruko betekizunak ueu365 blogean aurkituko dituzu, hemen.

Irakasleak

Helburuak

  • Osasun-zientzietako ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztea.
  • Ikerlari euskaldunen harreman-sarea sendotzea.
  • Ikerketa euskaraz egitea bultzatzea.
  • Osasun-zientzietan euskarazko produkzioa sustatzea.

Metodologia

Hasierako hitzaldi gonbidatua egongo da eta ondoren ikerketa lerro eta proiektuak azalduko dira.

Ikerketa lerro eta proiektuak azaltzeko deialdia irailaren 10eran irekiko da eta urriaren 6ra arte zabalik egongo da. Urriaren 10ean onartutako lanak zeintzuk diren eta ze hurrenkeran aurkeztuko diren argitaratuko da webgune honetan.

Topaketetan, ikertzaileen arteko harremanak bultzatzea bilatuko da eta, horretarako, garrantzi berezia emango zaio metodologiari: 

  • Ahozko aurkezpenetan, hizlari eta entzuleen arteko elkarrizketa posible izatea bilatuko da.
  • Bazkaria (lunch), espazio bakarrean eta zutik egingo da, harremanak bultzatzeko.

Nori zuzendua

  • Osasun-zientzien arloko ikertzaile orori.
  • Laborategietako barne-ikasle, doktoregai edo teknikariei.
  • Ikertzaile profesionalei eta unibertsitateko irakasleei.

Egitaraua

2018-10-25

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazioaren banaketa

09:00-09:30

Harrera mahaia

09:30-10:00

SARRERA HITZALDIA

OSAGAIZ Osasun zientzietako aldizkaria.

  • Jose Ramon Furundarena, OSAGAIZ aldizkariaren zuzendaria.
10:00-11:30

1go BLOKEA: BIOMEDIKUNTZA.

Moderatzaileak: Nora Fernandez-Jimenez eta Koldo Callado.

10:00 – 10:10 (1.1). Fosfolipasa D2 entzimaren garrantzia Melanomaren sorreran eta garapenean

  • A. Perez-Valle, M.D. Boyano, A. Asumendi .

10:10 – 10:20 (1.2). Melanoma: non gaude eta norantz goaz

  • A. Apraiz, C. Penas, A. Pérez-Valle, A. Agüera, C. Morales, S. Lage, P. Ezkurra, G. Pérez-Yarza, A. Asumendi, M.D. Boyano.

10:20 – 10:30 (1.3). XPO1-en 5’UTR-an dagoen eritasun zeliakoari asoziaturiko SNP batek mRNA-ren m6A maila aldatzen du, eta hala, proteina kopurua erregulatu

  • A. Olazagoitia-Garmendia, J.A. Rodriguez, M. Legarda, C. Tutau, I. Irastorza, J.R. Bilbao, A. Castellanos-Rubio.

10:30 – 10:40 (1.4). Buru eta lepoko minbizien Screening programa OSI-Bilbao Basurtuko Ospitalean.

  • M. Mendizabal Pocero, F.J. Martín Arregi, J.Cueva Diaz, M. Roche Matheus, J. Sagazola Odriozola, A.J. Zabala López de Maturana.

10:40 – 10:50 (1.5). Analisi fosfoproteomiko eta funtzionalak, giza espermatozoideen GPCR hartzaileek induzitutako seinaliztapen bidezidor intrazelularren azterketarako

  • I. Urizar-Arenaza, N. Osinalde, I. Muñoa-Hoyos, M. Gianzo, N. Subiran, I. Kratchmarova.

10:50 – 11:00 (1.6). THC fitokannabinoidearen inplikazioa sagu oozitoen heltze-prozesuan eta ernalketan

  • L. Totorikaguena, E. Olabarrieta, E. Agirregoitia, N. Agirregoitia, F. Lolicato.

11:00 – 11:10 (1.7). Morfinak saguen zelula ametan sortzen duen memoria epigenetikoaren azterketa, RNA-seq teknikaren bidez

  • I. Muñoa-Hoyos, M. Araolaza, I. Urizar-Arenaza, M. Gianzo, N. Subirán.

11:10 – 11:20 (1.8). NAA25ak eta tropomiosinak gibelaren zonazio metabolikoa, hepatozitoaren polaritatea eta ploidia erregulatzen dute

  • L. Neri, V. Dominguez, J. Elurbide, M. Lasa, M. Ariz, A. Perez-Iturralde, B. Carte, L. Nicolas, E. Vicente, C.O. de Solorzano, A. Muñoz-Barrutia, B. Pintado, R. Aldabe

11:20 – 11:30 (1.9). 1 motako diabetesarekin asoziatutako lnc13-ren eragina pankreako β-zelulen inflamazioan

  • I. González-Moro, A. Olazagoitia-Garmendia, A. Castellanos-Rubio, I. Santin.
11:30-15:00

POSTERRAK

1- α2A- eta α2C-adrenohartzaileen adierazpen diferentziala mintz presinaptiko eta postsinaptikoetan giza garun postmortem-eko kortex prefrontalean.

  • Ane M. Gabilondo, Amaia M. Erdozain, Iria Brocos-Mosquera, J. Javier Meana, Luis F. Callado.

2- Eskizofreniaren sintoma kognitiboak aztertzen: “Double hit” animalia-eredua.

  • Natalia Cordero, Carolina Muguruza, J. Javier  Meana, Jorge E. Ortega.

3- Ingurune aberastuak nerabezaroko gehiegizko alkohol kontsumoak sortutako kalteak berreskuratzen ditu C57BL/6 sagu helduetan.

  • Leire Lekunberri, Ianire Buceta, Ane Olea, Itziar Terradillos, Svein Achicallende, Jon Egaña-Huguet, Itziar Bonilla, Nagore Puente, Izaskun Elezgarai, Inmaculada Gerrikagoitia, Pedro Grandes, Irantzu Rico-Barrio.

4- Transkriptoma kodetzailea eta ez-kodetzailearen azterketa aluminiodun txertoen eraginpean.

  • Martin Bilbao-Arribas, Endika Varela-Martínez, Naiara Abendaño, Begoña M. Jugo.

5- Linboko zelula amen iturri izan daitezkeen korneen karakterizazioa biltegiratze metodo eta denbora desberdinetan.

  • Maddalen Rodriguez Astigarraga,, Paula Romano Ruiz, Jaime Etxebarria Ecenarro, Noelia Andollo Victoriano.

6- Pseudohipoparatiroidismorako terapia genikoa: CRISPR/Cas9 eta bektore ez-biraletan oinarritutako garapen esperimentala.

  • Yerai Vado Ranedo, Jon Zarate Sesma, Guiomar Pérez de Nanclares Leal.

7- CB1 kannabinoideen hartzaile gabeziaren eragina garuntxoko zuntz paraleloetan.

  • Ianire Buceta, Irantzu Rico-Barrio, Nagore Puente, Izaskun Elezgarai, Pedro Grandes.

8- Astrozitoen markaketa subzelular egokienaren bila: GLAST vs GFAP.

  • Svein Achicallende, Itziar Bonilla-Del Río, Jon Egaña-Huguet, Itziar  Terradillos, Ianire Buceta, Naiara Royo, Irantzu Rico-Barrio, Nagore  Puente, Izaskun Elezgarai, Inmaculada Gerrikagoitia, Pedro Grandes.
11:30-12:00

ETENALDIA (KAFEA eta POSTER ERAKUSKETA)

12:00-13:30

2. BLOKEA: Neurozientziak.

Moderatzaileak: Oier Ateka eta Jose Ramon Bilbao.

12:00 – 12:10 (2.1). Depresioaren teoria noradrenergikoa

  • I. Muneta-Arrate, I. Horrillo, J.E. Ortega, J.J. Meana.

12:10 – 12:20 (2.2). Angelman sindromearen mekanismo molekularrak ulertzen

  • N. Elu, J. Ramirez, B. Lectez, N. Osinalde, U. Mayor.

12:20 – 12:30 (2.3). Botiloiaren epe luzeko ondorioak eta ingurune aberastuaren eraginkortasuna terapia gisa

  • I. Rico-Barrio, S. Peñasco, I Buceta, N. Puente, L. Lekunberri, J. Rojas, A. Olea, L. Reguero, A. Ramos, I. Gerrikagoitia, I. Elezgarai, P. Grandes.

12:30 – 12:40 (2.4). Zelulaz kanpoko matrizeko HEVIN proteina, giza garunean

  • A. Nuñez, L.F. Callado, J.J. Meana, V. Vialou, A.M. Erdozain.

12:40 – 12:50 (2.5). Immunitate sistemaren karakterizazioa Wilson gaixotasun animalia eredu batean

  • M. Barberia Urteaga, I. Cenzano Armendariz, E. Rodríguez García, D. Moreno Luqui, C. Olagüe Micheltorena, O. Murillo Sauca, M. Hommel, G. González-Aseguinolaza.

12:50 – 13:00 (2.6). Erabilpen terapeutikorako Kannabis olioaren enkapsulazio-metodoaren garapena eta azterketa

  • I. Delgado, A. Villate, A. Usobiaga, N. Etxebarria.

13:00 – 13:10 (2.7). Sistema endokannabinoidearen parte hartzea epilepsia gaixotasunaren sagu eredu batean

  • J. Egaña-Huguet, I. Bonilla-Del Río, J.L. Mendizabal-Zubiaga, N. Puente, I. Elezgarai, P. Grandes.
13:30-15:00

MOKADUA eta POSTER ERAKUSKETA

15:00-16:30

3. BLOKEA: Osasuna.

Moderatzaileak: Izaskun Elezgarai eta Angel Bidaurrazaga.

15:00 – 15:10 (3.1). Pertsonarengan Oinarritutako Preskripzio eredu baten eragina bizitzaren amaieran ospitalizatuta dauden gaixo geriatrikoetan.

  • A. Ferro, I. Beobide.

15:10 – 15:20 (3.2). Hizkuntza patologien azterketa euskaraz eta eleanitzengan: ikerketa lerroak, diziplinarteko onurak

  • M. Pourquié.

15:20 – 15:30 (3.3). CRISPR/Cas sistemaren bitarteko glikolato oxidasaren inhibizioa tratamendu efikaz eta segurua da hiperoxaluria primario gaixotasunarentzako

  • N. Zabaleta, M. Barbería, C. Martín-Higueras, N. Zapata, I. Betancor, S. Rodriguez, R. Martinez-Turrillas, L. Torella, A. Vales, C. Olagüe, A. Vilas-Zornoza, L. Castro, D. Lara-Astiaso, F. Prosper, E. Salido, G. Gonzalez-Aseguinolaza, J.R. Rodriguez-Madoz.

15:30 – 15:40 (3.4). CRM1/XPO1 esportazio-hartzailea, minbiziaren aurkako itu berria

  • M. Sendino, M.J. Omaetxebarria, J.A. Rodríguez.

15:40 – 15:50 (3.5). Giza hortz muineko zelula amen itsaspen, integrazio eta osteogenesia inplante bio-mimetikoen gainazalaren gainean hazkuntza faktoreetan aberatsa den plasma (PRGF) eta plaketetan aberatsa den fibrinarekin (PRF) konbinatua.

  • I. Irastorza, J. Luzuriaga, R. Martinez-Conde, G. Ibarretxe, F. Unda.

15:50 – 16:00 (3.6). ERITASUN ZELIAKOAREN DIAGNOSTIKORAKO METODO EZ INBADITZAILE BATEN GARAPENA

  • M. Sebastian-de la Cruz, A. Olazagoitia-Garmendia, N. Fernandez-Jimenez, M. Legarda, C. Tutau, I. Irastorza, A. Huerta, J.R. Bilbao, A. Castellanos Rubio.

16:00 – 16:10 (3.7). FDG-PET eta gandor iliakoaren hezur muin biopsiak jokatzen duten papera Zelula Handien B motako Linfoma Hedatsuaren estadiajean.

  • A. Lizartza, I. Zeberio.

16:10 – 16:20 (3.8). Eritasun zeliakoaren Aleatorizazio Mendeliarra tresna diagnostikoen bilaketari aplikatua

  • N. Fernandez-Jimenez, A. Castellanos-Rubio, A. Olazagoitia-Garmendia, C. Tutau, M. Legarda, I. Irastorza, J.R. Bilbao.
16:30-16:50

ITXIERA HITZALDIA

Nola probatzen dira tratamenduak: pentsamendu kritikoa sustatzeko tresna.

  • Marimar Ubeda Carrillo eta Eukene Ansuategi Zengotitabengoa. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Liburutegia. ESI Donostialde.

 

16:50-17:00

AMAIERA EKITALDIA

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian dagoen ikonoa) eta han agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

ikerketa, klinikoa, osasungintza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.