Jardunaldiak :: Herri-administrazioa, Hiri-antolaketa, Lurraldea-antolaketa, Soziolinguistika

Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko urriaren 9a

Lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harreman kezkagarria mahaigaineratu genuen 2014ko Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea), hirigintza-proiektuen Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) izeneko tresna baten beharra agertuz. 

2015eko Lurraldea eta Hizkuntza 2. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak) ELE tresna horren lehen bertsioa aurkeztu genuen. 

Gaiaren lanketa akademikoari jarraipen logikoa emanez, ELE tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu genuen LuHi3 jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Orain eta & geroa), esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz.

Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien hiru edizioek erakutsi dute hizkuntza-politika egin egiten dela politika publiko guztietan, eta politika publiko guztiek badutela eraginik euskararen normalizazio prozesuan; kasu askotan, eragin kaltegarriak, gainera. Eragin hori bereziki nabaria da arnasgune euskaldunetan (euskararen lurgune geografikoak), euskaraz normaltasunez eta naturaltasunez bizi diren herriak eta auzoak izanik, politika publikoak ezartzen baitira horietan, kontuan izan gabe euskararen erabileran duten inpaktua eta, oro har, ezta hizkuntza kudeaketa ere.

Horregatik, LUHI jardunaldien ondorioek argi erakutsi dute herri erakundeen politiketan hizkuntza prebentzioaren ikuspegia txertatzeko beharra, garatzen duten ohiko jarduerak kalterik ez eragiteko gune euskaldunen euskarazko gizarte bizitzan eta kultur garapenean; hau da, soziolinguistikoki diren modukoak izaten jarrai dezaten.

Orain, prebentzioaren ikuspegitik beste urrats bat aurrerago eginez, lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatzera joko da. Mendekotasun egoeran dago euskara, eta arnasguneak behar ditu, egungoari eusteko. Baina horrez gain, arnasguneak beharrezkoak dira, euskarak esparru berriak irabazteko ere.

UEUrekin elkarlanean antolatzaile:

 

kontseilua

 

 

gaindegia

 

Azpeitiako udala

Irakasleak

Helburuak

LUHI 4 jardunaldiak aztertu nahi ditu arnasguneen garapenaren alderdi sozioekonomikoa, soziokultura eta sozioekologikoa, eta horien arteko elkarreragintza. Asmoa da jardunaldian gogoetarako marko bat ezartzea, arnasguneen garapen integral eta orekatu baten bidean, eta aztertzea horretarako ildo estrategikoak eta esku-hartze aukerak.

Metodologia

Hitzaldi, mahai-inguru eta esperientzien aurkezpenak izango dira.

Nori zuzendua

Jardunaldia hizkuntzalaritzaren inguruko adituei zuzentzen zaie bereziki: soziolinguistei, euskara-teknikariei, eta, oro har, euskara indarberritzeko interesa duten guztiei. Halaber, hainbat diziplina arteko gaia izaki, beste zenbait aditurentzat ere interesekoa izango da: geografoentzat, arkitektoentzat, hirigileentzat eta legelarientzat, batik bat.

Egitaraua

2018-10-10

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazioaren banaketa

09:00-09:15

Jardunaldiari sarrera

09:15-09:45

"Arnasguneen garapen jasangarriaz" proiektuaren aurkezpena

  • Iker Salaberria (Kontseiluko koordinatzailea)
09:45-11:00

"Hizkuntza korridoreak" saioa

Gidaria: Anartz Ormaza (Arkitektoa, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan Unibertsitate Aditua, UEU)

  • "Ekologiaren begiradatik": Itsaso Olaizola (Ekogunea)
  • "Arkitekturaren begiradatik": Iurdana Txintxurreta (Arkitektoa)
11:00-11:30

Atsedenaldia eta kafe etena

11:30-13:00

"Oreka eta garapen endogenoa" saioa

Gidaria: Nekane Altzelai (Ekonomilaria, Gaindegia)

  • "Garapen sozioekonomikoa": Joseba Garmendia (UPV/EHU)
  • "Oinarrizko zerbitzuen eskualde garapena": Xabier Bengoetxea (Hezkuntzako hizkuntza normalkuntza teknikari ohia)
13:00-13:30

"Sanagustin kulturgunea" eta "Elikagunea" esperientzien aurkezpena

13:30-15:00

Bazkaria

15:00-16:30

"Kultura eta identitatea" saioa

Gidaria: Gari Goikoetxea (BERRIAko kazetaria)

  • "Garapen soziokulturala": Xabier Aranbarri (Kulturaz kooperatibako gerentea)
  • "Garapen sozioidentitarioa": Lorea Agirre (JAKIN aldizkariko zuzendaria)
16:30-18:00

Mahai ingurua: tokiko garapena eta hizkuntza

Gidaria: Imanol Esnaola (GAINDEGIAko koordinatzailea)

  • "Genero eta lurralde desorekaren ikuspegitik": Miren Elgarresta (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • "Kulturgintzaren ikuspegitik": Xabier Amuriza (bertsolaria eta idazlea)
  • "Ekintzailetasun eta enpleguaren ikuspegitik"- (zehaztu gabe)
18:00-18:15

Ondorioen irakurketa

  • Miren Segurola (UEMA)

Matrikulaziorako argibideak

1. MATRIKULA prezio bakarra dago.

Izena emateko argibideak:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, a.latatu@ueu.eus (Ainhoa).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

 

2. KAFEA eta BAZKARIA matrikula prezioaren barne dago.

  • Alergia edo intolerantziaren bat baduzu, matrikula orrian adierazi.
  • Bazkaria 'lunch' moduan izango da, pintxoez osatuta eta Azpeitiako bi ekimenen berri jasotzeko aukera egongo da: Sanagustin kulturgunea eta Elikagunea.
  • Ez baduzu bertan bazkaltzeko asmorik mesedez oharretan adierazi.

Etiketak

euskara, arnasguneak, zuzenbidea, legedia, parte hartzea, hirigintza, lurralderatzea, eragin linguistikoa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.