Jardunaldiak :: Abeltzaintza, Arrantza, Basogintza, Nekazaritza, Biologia eta Natur Zientziak, Botanika, Ekologia, Zoologia

NZ3T. Natur Zientzien III. Topaketa: Sinbiosian.

  • Hasiera-data: 2018(e)ko azaroaren 17a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko azaroaren 18a
  • Tokia: Gasteiz - Europa Biltzar Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/EufDq
  • Ordutegia: Larunbata-Igandea. 9:00-19:00 / 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko azaroaren 16a

UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatuta, NZ3T Natur Zientzien III. Topaketa izango da 2018ko azaroaren 17an eta 18an.

Topaketa hauek jaio ziren Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko. Bere aurreko edizioak 2013 (NZTOPA!) eta 2015ean (NZ2TOPA!) burutu ziren, eta alorreko kide asko erakarri zituzten.

Naturzaleak askotarikoak diren heinean, euren ekarpenak ingurumenari ere modu ugaritan eman daitezke. Erakundeetako kudeatzaile eta langileak, unibertsitateko ikerlariak eta natur taldeetako kideak bildu eta nork bere jakintza elkarbanatzeko plaza bihurtuko dugu Gasteizko Europa Jauregia. Hau da, norberak egiten duen lana gainerakoei azalduta elkar elikatzen saiatuko gara. Horretarako, Euskal Herriko naturan eta zientziena eragin zuzena duten gaiak landuko dira aipatutako hiru ikuspuntuetako ekarpenak kontuan hartuz: lehen sektorearen erronka, arazo eta irtenbideen inguruan eztabaidatuko dugu talde txikietan; ehizak sortutako gatazkak ertz guztietatik aztertu eta adostasunak bilatzeko ariketa egingo dugu inplikatuak mahai inguruan jarrita; eta azkenik, elkar hobeto ezagutzeko eta landutako gaiei buruz aritzeko aukera ezberdinak izango ditugu.

Topaketaren web gunea: www.nztopaketa.eus

POSTER DEIALDIA: topaketarako posterrak aurkezteko deialdia ireki da. Informazio gehiago: NZ3T poster deialdia

Helburuak

  • Ingurumenari eragile mota bakoitzak egindako ekarpenak partekatzea.
  • Ingurumenaren inguruko eragileen arteko elkarlana sustatzea.
  • Zientziaren alorreko ondorioak gizarteratzea.
  • Euskal naturzaleen arteko saretzea bultzatzea.
  • Ingurumen gaiak euskaraz jorratzea.
  • Euskal Herriko herrietako tokiko proiektu eta ekintzak ezagutzera ematea.
  • Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako ikasleei lan irteeren aniztasuna erakustea.

Nori zuzendua

  • Natur zientziak eta Ingurumen arloko ikerketa taldeetako kideei.
  • Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleei.
  • Naturaren kudeatzaileei.
  • Ingurumen arlorrean eskumenak dituzten erakundeei.
  • Natur Elkarteetako kideei.
  • Naturzaleei.
  • Natur hezitzaile eta irakasleei.
  • Euskal Herrian naturarekin interesatuta dagoen edonori.

Egitaraua

2018-11-17

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Akreditazioa eta dokumentazioaren banaketa.

09:00-09:30

Aurkezpena eta ongi etorria.

09:30-11:30

1. Hitzaldi-saioa: Ibai osasuntsuak espezie mehatxatuen bizigarri.

Hizlariak:

  • ''Piriniotako muturluzearen ezkutuko bizimodu frenetikoa.'' Amaiur Esnaola (UPV/EHU)
  • ''Leitzaran ibaiaren konektibitatea berreskuratzen: LIFE IREKIBAI proiektua.'' Aitor Lekuona (GFA) - aurkezpena
  • ''Urumea, berritarren bilgune.'' Amaia Miner (Haritzalde) eta Xabier Rubio (Ereñotzuko Olak) - aurkezpena
11:30-12:00

Atsedena.

12:00-14:00

2. Hitzaldi-saioa: Kobazuloak: kultur eta natur ondarea giltzapean.

Hizlariak:

  • ''Karsta iraganaren gordailu.'' Arantza Aranburu (UPV/EHU) - aurkezpena
  • ''Lurpeko ondare kulturala: kobazuloak eta aztarna arkeopaleontologikoak.'' Alvaro Arrizabalaga (UPV/EHU) - aurkezpena
  • ''Itxituren ordaina: saria ala eragozpena?'' Amaia Castellano (UPV/EHU) - aurkezpena
14:00-15:30

Bazkaltzeko tartea.

15:30-17:30

Eztabaida saioak: Lehen sektorearen erronkak.

Hizlariak:

  • ''Arrantzaren bilakaera eta egoera Euskal Herrian.'' Unai Aldalur (Azti)
  • ''Basogintzaren eredu ezberdinera Arteako esperientzia.'' Igor Etxaniz (Arteako udala)
  • ''Nekazaritza eredu ezberdinak aztertzen.'' Andoni Iparragirre eta Aitzol Iturbe (nekazari agroekologikoak, Iralatorre baserria)
Saio paraleloak dira.
17:30-19:00

Posterren saioa.

2018-11-18

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-11:30

3. Hitzaldi-saioa: Ingurumen hezkuntza, gizarte jasangarrirako bide?

Hizlariak:
  • ''Ingurumen hezkuntzaren programen ebaluazioa.'' Jose Ramon Diez (UPV/EHU) - aurkezpena
  • ''Ingurumen hezkuntzaren argiak eta itzalak.'' Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Zientzia Elkartea) - aurkezpena
  • ''Ingurumen Hezkuntza EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan.'' Edurne Huesa (Eusko Jaurlaritza, Ingurumena) - aurkezpena
11:30-12:00

Atsedena.

12:00-13:30

Mahai-ingurua: Ehiza euskal gizartean: zenbat buru hainbat aburu.

Gonbidatuak:

  • Urtzi Goiti (UPV/EHU)
  • Mikel Olano (GFA)
  • Idoia Lekue (ATEA-Animalien tratu etikoaren aldeko elkartea)
13:30-14:00

Amaiera eta agurra.

14:00-18:00

IRTEERA: Salburuan, hitzetatik errealitatera.

  • ''Ingurumen hezkuntzaren hitzaldiaren osagarriak: Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi) eta Joserra Diez (UPV/EHU).
  • Ibaien hitzaldiaren osagarriak: Iñaki Galdos (AFA).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
IRTEERA
Azaroaren 18ko arratsaldeko irteeran parte hartzeko aurretik izena eman behar da. Behin matrikula eginda, zurekin harremanetan jarriko gara argibideak emateko.
OTORDUAK
Bi egunetako atsedenetako mokauak eta bazkariak matrikula-prezioaren barne daude. Alergiak eta intolerantziak izen emate-orrian adierazi mesedez.

Oharrak

UPV-EHUren Farmazia Fakultateak 0,60ECTS aitortuko ditu.

  • Baliozkotzea lortzeko, jardunaldiaren ostean emango den parte-hartze ziurtagiria Fakultatean aurkeztu behar da.

UPV/EHUren ZIT Fakultateak ECTS 1 aitortuko du.

  • Baliozkotzea lortzeko, jardunaldiaren ostean emango den parte-hartze ziurtagiria Fakultatean aurkeztu behar da.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

  • Ebazpena: 2018-10-15
  • Kodea: 1868348036

Babesleak

Etiketak

naturzaleak, erakundeak, unibertsitatea, ikerlariak, natur taldeak, Gasteiz, lehen sektorea, ehiza, ingurumena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.