banner -- Euskaraldia

Jardunaldiak :: Matematika

Matematikari Euskaldunen III. Topaketa eta Geogebra Erabiltzaileen II. Topaketa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko uztailaren 2a

Aurten, Matematikari Euskaldunen III. Topaketa eta GeoGebra erabiltzaileen II. Topaketa eskutik datoz eta UEU-ko Udako Ikastaroen baitan egingo dira.

2013an antolatu genuen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen I. Topaketa eta aurtengoa III.a izango da. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko, gure arteko sarea antolatzen jarraitzeko eta, posible bada, elkarlanari bide emateko helburuaz dator hirugarren topaketa. Parte hartzera animatzen den orok bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du, hau da, besteei zertan dabilen azaltzeko aukera.

GeoGebra erabiltzaileen II. Topaketari dagokionez, hiru arlotan egin nahi dugu aurrera: (1) Proposamen didaktikoak elkar-trukatzeko parada izan nahi du, hau da, zure irakasle jardunean Geogebra nola erabiltzen duzun aurkezteko aukera izango duzu, bai eta besteen proposamenak entzutekoa ere; (2) GeoGebraren tresna berriak ikasteko tailerra, etengabe berritzen doan softwarea baita hau; eta (3) Komunitatean parte hartzeko parada, softwarearen euskarazko bertsioa zaindu behar baita, proposamen didaktikoak antolatu behar baitira sarean, softwarearen erabileran dauden ikerketak plazaratu eta ezagutarazi, eta horretarako guztirako matematika irakasleen laguntza beharrezkoa baita.

Jardunaldiaren antolatzaileak: Eli Alberdi, UEUko Matematika sailburua eta UPV/EHUko irakaslea, Naiara Arrizabalaga, UPV/EHUko irakaslea, eta Aitzol Lasa, NUPeko irakaslea.

Ikusi Elhuyar aldizkarian topaketari buruzko artikulua: Matematikari euskaldunak eta GeoGebraren erabiltzaileak elkartu dira

Irakasleak

  • Elisabete Alberdi Celaya

    UEUko Matematika Saileko kidea, Matematikan doktorea, UPV/EHU-ko Meatze eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea.

  • Aitzol Lasa Oyarbide

    Matematikan lizentziatua. Bigarren Hezkuntzako Irakasletza Masterra. Doktorego-tesia egiten Matematikaren Didaktikan.

    Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Matematikaren Didaktika Arloko irakaslea da.
    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
  • Judith Rivas Ulloa

Helburuak

  • Matematika arloan lanean dihardutenen topagune izan nahi du topaketak. Batez ere bakoitzaren ikerketa kontatzea eta arlo honetan erreferentzi den norbaitengandik ikastea.
  • Geogebra erabiltzaileen topagune izan nahi du, elkarren berri izatea, elkarrengandik ikastea eta GeoGebraren erabileran trebatzea.

Edukiak

Hitzaldi gonbidatua (Matematikari + Gegogebra erabiltzaileak): Judith Rivas, UPV/EHUko irakaslea.

Saio paraleloa:

  • Matematikarien komunikazioak
  • Gegogebra erabiltzaileen esperientziak

Tailerrak

  • Modelizazio geometrikoa eta funtzionala bigarren hezkuntzan: Aitzol Lasa
  • TikZ/PGF erabilita LATEX-eko irudiak sortzen: Eli Alberdi

Metodologia

Hitzaldi nagusi bat, komunikazioak/ esperientzien aurkezpena eta 2 tailerrek osatuko dituzte topaketak.

Nori zuzendua

Matematika ikasketetako azken ikasturteetako ikasleak, matematikekin lotutako masterretako ikasleak, matematika irakasleak, matematikan ikerlariak.

Matematika irakasleei (edozein mailatan: lehen eta bigarren hezkuntza, DBH, Batxilergoa, unibertsitatea, e.a.)

Egitaraua

2018-07-04

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Ongi etorria.

09:15-10:15

Hitzaldi nagusia: “Matematikaren erritmora dantzan”.

  • Judith Rivas, UPV/EHUko irakaslea.
10:15-11:15

Komunikazioen saio paraleloak.

10:15-11:15: Lehen komunikazioen saioa Matematikariak (4 hitzaldi) 10:15-11:00: Lehen komunikazioen saioa Geogebran (3 hitzaldi)

- 10:15-10:30: Alderantzizko problemak. Matematika eguneroko bizitzan. Andoni Garcia Alonso.

- 10:30-10:45: Kontserbazio lege fraktalak. Xuban Diez Izagirre.

- 10:45-11:00: Orientazio problema handiak ebazteko algoritmo zehatzak arintzen. Gorka Kobeaga.

- 11:00-11:15: Mugikortasunaren eragina haririk gabeko sareetan. Elene Anton.

- 10:15-10:30: Ingeniaritzako zenbait ikasgaitan geometriako kontzeptuak lantzera bideratutako applet-en sorkuntza. Irantzu Alvarez Gonzalez.

- 10:30-10:45: GeoGebra bidezko irudi lauen irakaskuntza Van Hieleren teorian oinarrituz. Jaione Abaurrea.

- 10:45-11:00: Geogebraren integrazioa DBH-ko ikasmaterialean. Maite Gomez Lete eta Xabier Garcia Izagirre.

11:15-11:45

Atsedena.

11:45-13:30

Komunikazioen saio paraleloak.

11:45-13:45: Bigarren komunikazioen saioa Matematikariak (8 hitzaldi) 11:30-13:00: "GGB softwarearen euskarazko bertsioa: mantentze lanak" Aitzol Lasa.

- 11:45-12:00: AUCaren gainestimazioaren zuzenketa: metodo ezberdinen arteko konparaketa. Amaia Iparragirre.

- 12:00-12:15: Hardy-ren ziurgabetasunaren printzipio diskretua. Aingeru Fernandez Bertolin.

- 12:15-12:30: Talboten efektua eeta haren egitura matematikoa. Daniel Eceizabarrena.

- 12:30- 12:45: Klotoideari buruzko diziplinarteko esperientzia ingeniaritza zibilean. Irantzu Alvarez Gonzalez.

- 12:45-13:00: Stern-en segidan oinarritutako ℚ+-ren zenbakitze sistema multzo egituratu bat. Yosu Yurramendi Mendizabal.

- 13:00-13:15: Zulaketa bidezko erresistibate neurketen simulazioa problema errealen ebazpenean. Jon Ander Rivera.

- 13:15-13:30: Adbekzio-difusio ekuazioaren errorearen adierazpena eta helburuetara orientatutako egokitzapena espazio-denboran Runge-Kutta esplizituak erabilita. Judit Muñoz Matute.

-13:30-13:45: Ikerkuntza operatiboko erabilera zenbait aplikazio komertzialetan. Carlos Gorria.

 
13:30-15:00

Luntxa.

15:00-17:00

Tailer paraleloak.

- TikZ/PGF erabilita LATEX-eko irudiak sortzen. Eli Alberdi

- Modelizazio geometrikoa eta funtzionala bigarren hezkuntzan. Aitzol Lasa

17:00-17:15

Itxiera eta agurra.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

eibar, jardunaldiak, geogebar, irakaskuntza, ikerketa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.