Jardunaldiak :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IV. Bilkura: Zerbitzu berriak erabiltzaile berrientzat. Erabiltzaile berriak zerbitzu berrietarako.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.50 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 25a

Erabiltzaileak aztertu eta ezagutzea, informazio-zentro guztietako erronka da.

Zerbitzuak egokitzeko edo proiektu berriak abiarazteko gakoak eskaintzen dizkigu. Erabiltzaileen ezagutza elementu kritikoa izango da, zerbitzua beraren iraunkortasuna bermatuko duena askotan.

 

 

Jardunaldi hau ALDEErekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

Informazio zentro desberdinetako profesionalen arteko elkarrizketa bultzatzea, oinarrizko gai batzuen inguruan:

  • Erabiltzaileek / herritarrek  zer espero dute eskaintzen ditugun zerbitzuetatik?
  • Zer aurkitzen dute alderdi dokumentalean? Informatzailean? Ludikoan? Administratiboan?
  • Nola ikusten dituzte gure zerbitzuak?
  • Zer irudia proiektatzen dugu?
  • Zertarako balio dute eskaintzen ditugun zerbitzuek?
  • Eskubideak bermatzen ditugu? gardentasuna?

Edukiak

  • Artxiboetako erabiltzaileak eta zerbitzuak.
  • Liburutegietako erabiltzaileak eta zerbitzuak.
  • Dokumentazio zentroetako erabiltzaileak eta zerbitzuak.
  • Erabiltzaileen begirada.

Metodologia

35-40 minututako 4 aurkezpen eta mahai ingurua.

Nori zuzendua

Artxibo, biblioteka eta dokumentazio zentrotako profesionalei, eta zentro hauetan eskaintzen diren zerbitzuak hobetzeko interesa duten guztiei.

Ez da titulazio berezirik behar

Egitaraua

2018-06-28

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-09:40

Jardunaldiaren aurkezpena.

  • Mertxe Perez de Ciriza, @_ALDEE, profesionalen elkarteko lehendakaria.
  • Kepa Sarasola, UEUko Zuzendaria.
09:40-10:20

San Frantziskoko liburutegia: kasu aparta Bilboko udal sarean?

  • Andere Ruiz Mirazo. Bilboko Liburutegietako bibliotekaria laguntzailea.
10:20-11:00

Dokumentazio zerbitzuak kulturgintzan.

  • Oihana Aranburu Balerdi. Xenpelar Dokumentazio Zentroko arduraduna.
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:10

Udall artxiboak, egoera eta esperientziak; Hernaniko Udal Artxiboa.

  • Jesus Mari Gomez. Hernaniko Udal Artxiboko teknikaria.
12:10-12:50

Liburutegi publikoen erronkak etorkizuna ailegatu bitartean: Erabiltzaile, zu barik ez naiz ezer.

  • Fernando Juárez. Historian lizentziatua, Muskizko Udal liburutegiaren arduraduna. ALDEEkidea. @ferjur
12:50-13:30

Erabiltzaileen begirada.

  • Mikel Aizpuru. Historian doktorea. EJ Kultura Ondarea.
  • Amagoia Gezuraga. Genealogista, artxiboetako erabiltzailea.
  • Elisabet Mas. Liburuzaina, erabiltzaileen arretan. ALDEEko kidea.

 

13:30-14:00

Galde-erantzunak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

eibar, jardunaldiak, aldee, Informazio zentroak, informazio zentroetako zerbitzuak, informazio zentroetako erabiltzaileak, liburutegiak, artxiboak, dokumentazio zentroak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.