Jardunaldiak :: Soziolinguistika

Euskara Batuaren helduaroa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 20a

Politika-askatasuna ez da hizkuntza-pizkundearen ama, hizkuntza-pizkundearen alaba baizik.

(Baionako Euskal Astea -1970- Jose Luis Alvarez Enparantza ''Txillardegi'')

 

Aurton, 2018an, Euskara Batua abiatu zeneko 50. urteurrena da. Euskara Batua kontsidera dezakegu gure hizkuntza estandarra, euskaldun alfabetatu guztien aldaera, nahi bada.

Hizkuntzak sortu, garatu, aldatu eta, kasu askotan, desagertzen dira. Zorionez, euskara hizkuntza bizia da. Gaude, euskararen bizitasuna, neurri handian, estandarizazioaren prozesuari zor zaiola, hizkuntza batasunari, alegia. Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), beste hainbatekin batera, Euskara Batuaren bidegilea izan da, Euskara Batua eta UEU garaikideak, biak ahala biak elkarren arrimuan haziak. Hazi hartatik, hain zuzen ere, hona gaurko fruituak. Helduaroan.

Jardunaldiaren zuzendaria: Xabier Isasi Balantzategi, UPV/EHUko irakaslea. UEUkok Zuzendari-ohia.

Jardunaldi hau 46. Udako Ikastaroen hasiera ekitaldia da.

Edukiak

 

EGITARAUA

8:30-9:00 - Harrera eta dokumentazio banaketa.

 

9:00-9:15  Ongi etorria.

Kepa Sarasola, UEUko Zuzendaria.

 

9:15-9:30  Sarrera

Xabier Isasi Balantzategi, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.

 

9:30-10:15  Euskararen estandarizazioa: oraina eta geroa.

Andres Urrutia Badiola, Deustuko irakaslea, Euskaltzainburua.

 

10:15-11:00  50 urteko balantzea : presagio onik ez.

Kepa Altonaga Sustatxa, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.

 

11:00-11:30 - Atsedena

 

11:30-13:30 Mahai ingurua: Euskararen estandarizazioa, zientzia eta kultura.

Bidegileak: Leire Cancio Orueta (Elhuyar) eta Xabi Paya Ruiz (Hizkuntzalaria).

Gonbidatuak:

  • Igone Zabala Unzalu, UPV/EHUko irakaslea.
  • Idurre Eskisabel Larrañaga, UPV/EHUko irakaslea.
  • Estitxu Garai Artetxe, UPV/EHUko irakaslea.

 

13:30-14:00 - Euskarazko testugintza. Amaitu gabeko historiaren atal baten bertsio pertsonala.

Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.

 

14:00-14:30 - Jose Ramon Etxebarriaren omenezko liburuaren aurkezpena.

Matrikulaziorako argibideak

  • Jardunaldia doanekoa da baina parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

gasteiz, jardunaldiak, euskara, unibertsitatea, estandarizazioa, normalizazioa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.