Jardunaldiak :: Psikologia

Psikologo Euskaldunen II. Topaketak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 12a

Asko dira Euskal Herrian psikologia arloan diharduten profesionalak, arlo eta zeregin profesional anitzetan banatuta. Beste arlo espezifikoagootan ere badira baina, eremu klasikoa hartuta, hezkutzan, psikologia klinikoan, zerbitzu sozialetan eta unibertsitatean (ikerkuntzan zein irakaskuntzan) dihardutenak aurkituko ditugu. Horietatik asko, gero eta gehiago, euskaldunak dira eta ezaugarri espezifikoz jantzita daude eguneroko jardunean eta, horietatik zati handi bat, UEUren gerizpean mugitzen dira. Jantzi horren aldetik nabarmenena da psikologoek erabiltzen duten hizkuntza eta murgilduta dauden testuinguru kluturala, batez ere gaztelerarekin eta frantsesarekin lan egiten duten profesionalekin alderatuta eta guzti horrek dakartzan berezitasuna. Beraz, gaur egun, inoiz baino gehiago, Psikologo Euskaldunen Toapketa egiteko beharrizana ikusten da, eremu desberdinetako esperientziak trukatu ahal izateko eta, batez ere, gizarte moderno honetako lan garrantzitsua betetzen duten profesionalen mesederako.

Eskuratu hemen kartela

Irakasleak

Helburuak

  • Psikologo euskaldunen indarguneak eta ahulguneak detektatzea
  • Psikologo euskaldunen beharrizanak diagnostikatzea eta horienganako asetze bideak aurkitzea
  • Psikologo euskaldunen komunikazio-sare sendo eta egonkorra antolatzea

Edukiak

  • Psikologo euskaldunen egoera gaur egun: diagnosi orokorra
  • Psikologo euskaldunak hezkuntza munduan
  • Psikologo kliniko euskaldunen arazoak, kezkak, proposamenak...
  • Gizarte zerbitzuetako psikologoen zeregina
  • Psikologiako ikerkuntza eta irakaskuntza unibertsitatean

Metodologia

  • Hitzaldi laburrak gaia kokatzeko eta eztabaidarako bideak markatzeko
  • Talde eztabaida arloka dinamika parte hartzaileen bitartez
  • Eztabaida orokorra, sintesi bidean eta etorkizunerako egitasmoak zehazte aldera

Nori zuzendua

  • Psikologiako arlo desberdinetan lan egiten duten profesionalei
  • Psikologiako eta psikopedagogiako ikasleei
  • Zerbitzu sozialetako arduradunei
  • Gaian interesa dutenei

Egitaraua

2018-06-16

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Harrera eta ongi etorria

09:15-09:45

Gaur egungo psikologia

  • Nekane Balluerka Lasa
09:45-10:15

Psikologia euskaraz gaur egun

10:15-10:30

Psikologo euskaldunak hezkuntza munduan

  • Jon Agirre Zaldunbide
10:30-10:45

Psikologia klinikoa euskaraz

10:45-11:00

Gizarte zerbitzuetako psikologoak

11:00-11:15

Psikologia euskaraz unibertsitatean

11:15-11:30

Galdera-erantzun orokorrak

11:30-12:00

Kafe etena eta atsedena

12:00-13:00

Talde dinamika: arlo bakoitzean dauden indargune eta ahulguneak detektatzea

13:00-13:45

Eztabaida orokorra: sintesia eta ondorioak

13:45-14:00

Amaiera: etorkizunerako proposamenak eta erronkak

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

eibar, jardunaldiak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.