Jardunaldiak :: Ekonomia, Soziologia, Informatika

IEB2018: Burujabetza teknologikoa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.50 ordu
  • Loa eta otorduak: Bazkaria: 15.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko apirilaren 16a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko maiatzaren 14a

IEB2018 Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura da. Ekitaldi honen izenburua: Burujabetza teknologikoa da.

1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste hamar ekitaldi antolatu dira. Emaitzak arrakastatsuak izan dira, batez beste 125 pertsona baino gehiago bildu izan dira jardunaldi bakoitzean, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak nagusiki. Azken ekitaldian 200 lagunetik gora izan ziren jardunaldian parte hartu zutenak, ekimen honen erreferentzialtasuna azpimarratuz.

Egungo gizartean aurrera egiteko ezinbestekoa da teknologia. Are gehiago, teknologien eragina gero eta handiagoa da jendartean; bai haren izaeran, bai izango dituen eskubideengan eta baita bere buruaren jabe izateko edukiko dituen tresnetan ere. Teknologia egokiak oinarri izango dira jendarte antolatu eta burujabe bat lortzeko bidean.

Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB), teknologia horien inguruko eztabaida martxan jartzeko gune paregabea dela deritzogu. Urteetan izan da eztabaida honetan zeresana duten entitate guztien bilgune; instituzioak, herrigintzatik abiatutako ekimenak, arloko profesionalak eta akademiaren bilgune hain zuzen ere eta aurtengoan, berriro ere bil daitezke burujabetzaren oinarri izan daitezkeen proiektuei buruz hitz egiteko eta teknologia horien ideazio eta ezarpenerako bideak aztertzeko.

Informatikari euskaldunen bilkura izanik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua bilkurako gaien artean. Beraz, eta ohi bezala, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa.

 

Ikusi hemen aurreko bilkuraren grabaketa: IEB2015 bideoa

 

Informazio osagarria:

 

 

Bilkura Enpresa Digitalarekin elkarlanean antolatzen dugu   Bilkurako laguntzailea da PuntuEUS Fundazioa
 

Irakasleak

Helburuak

Helburu nagusia burujabetza teknologikorako bidean dauden beharrak identifikatu, erronka honi heltzeko euskaldunok daukagun indarra neurtu, eta bide horretan aurrera egiteko harremanak sortzea izango da. 

Horretarako jendarteak dituen erronka oinarrizkoenak ukitzen saiatuko gara bereziki: zein azpiegitura teknologiko behar diren, hezkuntza sisteman eduki eta teknologien planteamenduak, parte hartze digitalerako tresnak, hizkuntza teknologiarekiko estrategiak, garapen ekonomikorako ereduari lotutako apustu teknologikoa, garapen aurreratuak eta joeren azterketa, konfidentzialtasuna eta arlo etikoak...

Informatikaren inguruan gabiltzanok –softwaregile eta erabiltzaile, ikasle eta irakasle, teknikari eta beste– bildu, elkarrekin eguna eman, eta komun ditugun arazoei erantzun eguneratu bat bilatzen saiatzea izango dugu, bada, bigarren helburua.

Metodologia

IEB2018 honetan ere, aurreko bilkuretan erabili ditugun 2 formatu nagusiak erabiliko ditugu: 

Hitzaldiak: Jardunaldietako gai nagusiari lotutakoak eta antolatzaileek lotutakoak.

Komunikazioak: Aplikazioak, baliabideak.. Egun euskaraz burutzen ari diren proiektu ezberdinak ezagutzeko plataforma bihurtu da Informatikarein bilkura. Horrela, paraleloan antolatutako komunikazio laburren bitartez parte hartzaileek gogoko dituzten aurkezpenetara joateko aukera dute.

Horrez gain hitzaldien gainean emango den eztabaidari leku berezia utziko diogu. Bazkal orduan antolatutako dinamika parte hartzaileen bitartez gai honek izan ditzakeen hari-mutur ezberdinei erreparatuko diegu, elkarren arteko harremanak bultzatuz.

Nori zuzendua

  • Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.
  • Burujabetza teknologikoan interesa duen pertsona oro.

Egitaraua

2018-05-17

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta izen ematea

09:00-09:10

Jardunaldien aurkezpena

Ikusi hemen.

09:10-10:00

Hitzaldi saioa: Azpiegitura teknologikoak eta komunikazio burujabetza

Moderatzailea: Gorka Julio Hurtado

Ikusi hemen.

10:00-10:50

Hitzaldi saioa: Hezkuntza teknologikoa eta teknologia hezkuntzan

Moderatzailea: Edurne Larraza Mendiluze

Ikusi hemen.

10:50-11:20

Atsedenaldia- Kafe etena

11:20-12:10

Hitzaldi saioa: Segurtasuna eta pribatutasuna

Moderatzailea: Juanan Pereira Varela

Ikusi hemen.

12:10-13:00

Hitzaldi saioa: Ezinbesteko softwarea herri eta herritar burujabeagoak izateko

Moderatzailea: Aitzol Astigarraga Pagoaga

Ikusi hemen.

13:00-14:00

Aplikazio eta esperientzien saio paraleloak

HEZKUNTZA.

  • Jolasmatika, informatikarien oinarriak hezkuntzan txertatzen.
    • Mikele Zurutuza, Manex Darceles, Vesko Solenkov (Donostiako Informatika Fakultatea, UPV/EHU)
  • Laneki hiztegi kolaboratiboa.
    • Aurkezle: Garbiñe Alkiza eta Iker Manterola (Elhuyar Fundazioa).
    • Kepa Altube (Laneki Elkartea)
  • Hezkuntza eta digitalizazioa
    • Ainara de Miguel (Ikasmin ikasketa Zentroa)

BURUJABETZA TEKNOLOGIKOA.

  • LoRaWAN - The Things Network - IoT sare herritarrak
    • Unai Gorrotxategi (Talaios Koop.)
  • Hiri laborategiak, teknologien burujabetzarako gune
    • Ibai Zabaleta (Hirikilabs- Tabakalera)
  • Euskal telebista Internet etxeko aparailu honetara konektatu zaigun garaian.
    • Luistxo Fernandez (Codesyntax)

Ikusi hemen

14:30-16:45

Bazkari arina eta SARETZE GUNEAK

16:45-17:30

Burujabetza digitala eta Interneten independentzia

Nacho Amadoz. puntCAT Fundazioaren lege-arduraduna.

Ikusi hemen.

17:30-19:00

Euskarazko III. Internet Eguna

PuntuEUS Fundazioaren eskutik.

Ikusi hemen.

Matrikulaziorako argibideak

1. Parte hartzeko ezinbestekoa da matrikulatzea.

Horretarako "Matrikulatu" botoia sakatu (goian, izenburuaren azpian dago), erregistratu eta jarraitu sistemak ematen dizkizun argibideak.

Izena ematerakoan arazorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan: Ainhoa, 943 82 14 26, a.latatu@ueu.eus

2. Bazkaria:

Bilkuraren egunean elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da, lunch moduan izango da, Elkartegian bertan.

  • Menua 15€ dira.
  • Aurretik eman behar da izena, matrikula egiterakoan.
  • Egunean bertan bazkarian izena emateko aukerarik ez da egongo.
  • Ordainketa UEUri egin behar zaio, matrikula egiterakoan emango dira argibideak.
  • Alergia edo intolerantziaren bat izanez gero, matrikula egiterakoan adierazi.

Matrikula egiterakoan, bazkariaren inguruko galdera amaieran agertuko da.

Maiatzaren 11tik aurrera bazkaria hartzeko aukera konifrmatu beharko da.

3. Partaideen posta elektronikoak:

Bilkuraren elkarrekintza helburuarekin bat eginez, partaideen posta elektronikoen zerrenda banatuko da. EZ baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzea, matrikula egiterakoan oharretan adierazi.

Babesleak

Etiketak

IEB, software aplikazioak, garapena, teknologia

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.