Jardunaldiak :: Matematika

GeoGebra erabiltzaileen I. topaketa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko urriaren 20a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko azaroaren 3a

Udako Euskal Unibertsitateak GeoGebra erabiltzaileentzako ikastaroak antolatu ditu azken urteetan, bai bere plataformaren bidez, baita GARATU programaren baitan ere. Horrez gainera, GeoGebra erabiltzaileakinstitututan antolatzen dira nazioartean, eta UEUk bere baitan hartzen du GeoGebra Institutuak Euskal Herrian duen tokiko egoitza. Besteak beste, softwarearen euskarazko bertsioaren ardura beregain hartua du.GeoGebrak erabiltzaile ugari dituen arren, komunitatea sakabanaturik dago, eta tarteka, komeni daerabiltzaile horien bilkurak egitea; UEUk Topaketa gisa izendatzen ditu. Honela bada, aprobetxatuz 2017koazaroaren 3an eta 4ean egingo direla “Matematikaren irakaskuntzarako V jardunaldiak Nafarroan”,GeoGebra erabiltzaileen I. Topaketa deitu nahi dugu, azaroaren 4ean, jardunaldi horien testuinguruan.

Irakasleak

  • Elisabete Alberdi Celaya

    UEUko Matematika Saileko kidea, Matematikan doktorea, UPV/EHU-ko Meatze eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea.

  • Aitzol Lasa Oyarbide

    Matematikan lizentziatua. Bigarren Hezkuntzako Irakasletza Masterra. Doktorego-tesia egiten Matematikaren Didaktikan.

    Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Matematikaren Didaktika Arloko irakaslea da.
    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Etapa guztietako matematika-irakasleei Geogebrak eskaintzen dituen aukerak erakustea.
  • Geogebra erabiltzaileen esperientziak partekatzea.
  • Softwarearen erabileran trebatzea.
  • Software libre honek behar duen mantentzean kolaboratzea.

Edukiak

  • GeoGebra euskarri nagusi dituzten matematikako ikaskuntza eta iraskakuntza proposamenak landuko dira.
  • Softwarearen azken bertsioak dakartzan berrikuntzak landuko dira.

Metodologia

Topaketa dinamikoa izango da eta parte-hartzaileen arteko elkarrekintza bilatuko da. Parte-hartzaile bakoitzak aukera izango du bere esperientzia kontatzeko, gainerako parte-hartzaileena entzuteko, iritzia emateko, etab. Honela, guztion artean eta norberaren esperientziatik abiatuz, komentatu egingo dira proposamen horiek, nola hobetu daitezkeen, e.a. Horrez gainera, softwarearen azken bertsioek dakartzaten berrikuntzei buruz ariko gara. Bestalde, Topaketako parte-hartzaileek “Matematikaren irakaskuntzarako V jardunaldietan” antolatu diren gainerako ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute.

Nori zuzendua

Ohikoan GeoGebra erabiltzen duten irakasleei zuzendua. Edozein irakaskuntza-etapako matematikako edota zientzietako irakasleei zuzenduta. GeoGebra erabiltzen hasi nahi duten irakasleei zuzendua.

Egitaraua

2017-11-04

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

GeoGebra erabiltzaileen I. topaketa

09:00- 9-10. Ongietorria eta sarrera. Hizlaria: Aitzol Lasa.

09:10- 10:10. GeoGebra erabiltzaileen proposamenak entzungo dira. Interbentzioen luzera moldatu egingo da, parte-hartzaileen kopuruaren arabera. Hizlariak: Topaketako parte-hartzaileak

10:20- 11:30. Tailerra: GeoGebraren berrikuntzak Jarduera-proposamenak. Hizlaria: Aitzol Lasa.

11:30- 11:45. Etena eta kafea.

11:45- 12:45. Komunikazio laburrak. Hizlariak: Matematikaren irakaskuntzarako V jardunaldiak Nafarroan.

Matrikulaziorako argibideak

  • Jarduera DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailuarekin lan egingo du.

Nork bere ordenagailu eramangarria ekar dezake.

Antolaketak ordenagailua eskainiko dio behar duenari, aurretik horrela eskatzen badu.

Etiketak

kalkulua, jardunaldia, NUP, UEU, udazkeneko eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.