banner graduondokoak

Jardunaldiak :: Arkitektura

''Arkitekturan, euskaraz?'' II. Topaketa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko urriaren 27a

Pasa den urtean egin bezala, arkitektura, hirigintza zein arkitektura-ikasketekin zer ikusirik duen edozein lanbidetako profesionalei deialdi bat luzatu nahi zaie, mundu profesionala eta euskararen inguruko hausnarketa kolektibo bat sustatze aldera. Iaz lan-munduan euskararen egoeraren diagnosi bat burutu bagenuen, aurten balizko ekintzei buruz egingo dugu berba, epe motzera eta ertainera helburuak zehaztuz.

Irakaslea

Helburuak

  • I. Topaketan sortutako diagnostikoa onestea.
  • Arkitektura eta hirigintza munduan euskararen normalizazioa lortzeko eman beharrezko pausoen bide-orria osatzea.
  • Urtean zehar lanean arituko den balizko lan talde baten egitura diseinatzea.
  • Arkitekto euskaldunen ahotsa sendotzea eta plazaratzea

Edukiak

Donostiako Arkitektura Goi Eskolak euskaraz ematen ditu bai Gradua, bai Masterra. Badira urte batzuk euskarazko ikasketak burutu zuen lehenengo belaunaldia lanean dela, baina euskarazko proiektuak, lan-munduaren esparruan, urriak dira, eta gehienetan itzulpenak izaten dira. 2016ko topaketetan egoera bitxi honen zergatia aztertu genuen, eta guztion artean burutu diagnosia. II. Topaketa hauetan, hausnarketa horren emaitzak azalduko dira, eta hemendik aurrera egin beharrekoak zehaztu.

Metodologia

Asanblada ireki baten itxura hartuko du Topaketa. Ikastaroan erabiliko den metodologia guztiz praktikoa izango da eta talde hausnarketan oinarrituta egongo da. Parte hartzaileak asanbladan zein talde txikietan lan egingo dute, gaiaren inguruko hausnarketa eta baliabideak partekatuz., honako egiturarekin:

  1. 2016ko Topaketetan eginiko diagnosiaren azterketa eta hobespena
  2. Epe motzera eta ertainera lortu nahi diren helburuak zehaztu
  3. Bide-orri bat idatzi
  4. Lan taldeen eraketa.

Nori zuzendua

Arkitektura zein hirigintzaren esparruan (lan-munduan, arlo akademikoan, herri-administrazioan) lan egiten duten pertsonei irekia dago topaketa.

Matrikulaziorako argibideak

  • Jardunaldia doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

jardunaldiak, ikastaroak, eibar, hirigintza, arkitektura ikasketak, euskara, arkitekto euskaldunak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 658361

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.