banner -- Euskaraldia

Jardunaldiak :: Estatistika, Informatika, Internet

Geomatika eta inteligentzia espaziala 2017

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.50 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 15.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko urriaren 16a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko azaroaren 10a

TALDEA BETE EGIN DA (17-11-09, 15:00) . Itxaron zerrenda sortuko dugu. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.

UEUren eta Gislan kooperatibaren eskutik datorkigun topaketa honekin ezagutuko dugu badagoela datu nahaspila informazio bihurtu eta berau hiritarren zerbitzura jartzeko teknologia. Izan ere, informazio espaziala prozesatu eta parametro ezberdinen arabera ustiatzeko gaitasunak ematen du aukera hori. GIS akronimoarekin ezagutu ohi dena da jardunaldi honek mintzagai izango duena.

Geografia Informazioko Sistemen (GIS) helburua, erreferentzia geografikoa sistematizatuz errealitatea aztertzeko, irudikatzeko eta interpretatzeko aukera bide indartsua eskaintzea da. Mapak dira emaitzarik ezagunena (mapa fisikoak, mapa digitalak, bisore interaktiboak, atlas interaktibo tematikoak…). Hala ere, azken urteetan GISak ahalmen berriez hornitu dira, esaterako GPS datuen integrazioa, metadatuen sorrera, mundu birtual eta errealitate areagotuen sorrera, datu jario masiboen ustiaketa eta bisualizazioa, programazio-lengoaia estandarren bidezko pertsonalizazioa, etab.

GIS teknologia hainbat arlotan aplikatzen ari da, esaterako, azterlan zientifikoetan, baliabideen kudeaketan, arkeologian, ingurumeneko eraginaren ebaluazioan, hirigintza planeamenduetan, kartografian, soziologian, geografía historikoan eta abar.

Honekin, egunerokoaren kudeaketan leku nabarmena hartzen ari den teknologiaren oraina eta geroa aztertzeko parada izango dugu.

Eskuratu jardunaldiaren kartela hemen

Irakasleak

Helburuak

Jardunaldiaren helburua Geografia Informazio Sistemek -eta oro har geoteknologiak- dituzten aplikazio eremu ezberdinak ezagutu eta ezagutzera ematea da, horiek hartzen ari diren norabideen inguruan hausnartzearekin batera, ezagutzaren, administrazioaren eta kudeaketaren eremuetan kasu.

Nori zuzendua

Jardunaldia akademikoei, unibertsitate-ikertzaileei eta administrazioaren eremuko koadro teknikoei zuzendurik dago.

Egitaraua

2017-11-17

Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:15

HARRERA ETA DOKUMENTAZIO BANAKETA

09:15-09:30

HASIERAKO EKITALDIA

  • Iñaki Alegria (UEU)
  • Mikel Ayestara (Gislan)
09:30-10:00

HITZALDIA: Geoteknologia aplikatuaren joerak

Hizlariak:

10:00-11:30

GEOATARIEN AURKEZPENA: Datu espazialak hornitzen dituzten plataformak Euskal Herrian

  • IDENA. Mikel Ayestaranek azalduta. Aurkezpena
  • GEOEUSKADI (Eusko Jaurlaritza). Xabier Garitano. Aurkezpena
  • B5m (Gipuzkoako Foru Aldundia). Juan Mari Celihueta. Aurkezpena
11:30-12:00

Atsedenaldia

12:00-13:00

MAHAINGURUA: Datu Espazialen Azpiegituren oraina eta etorkizunana eta etorkizuna

Hizlariak:

  • GEOEUSKADI (Eusko Jaurlaritza). Xabier Garitano
  • B5m (Gipuzkoako Foru Aldundia). Juan Mari Celihueta

Moderatzailea: Mikel Ayestaran

13:00-14:00

TAILERRA: R softwarea: mapen bisualizazioa eta parametro estatistikoen kalkulua

  •     Bilbao Data Lab. Gorka Kobeaga. Aurkezpena
14:00-15:00

Bazkaria

15:00-17:30

KASU PRAKTIKOEN AURKEZPENA

1. Hirien iraunkortasuna: ‘www. auzoak.eus’ (Gaindegiak Gasteizko Udalarentzat garatutako hirien iraunkortasunerako adierazle sistema). Julen Landa (Gislan). Aurkezpena

2. GIS azpiegitura korporatiboak: inteligentzia espaziala udalen kudeaketan: Hernaniko arrakasta kasua. Mikel Ayestaran (Gislan). Aurkezpena

3. Angelu, Baiona, Miarritze eta Bidarteko terrazen bidezko espazio publikoaren okupazioa. Hélène Larralde (AUDAP)

4. Airbnb efektua Donostian: Ibai Zabaleta Urrosolo (Tabakalera-Hirikilabs)

5. UDALMAPeko datuen bisualizazioa mapa dinamikoen bidez. Gorka Kobeaga (Bilbao Data Lab)

6. Geoprozesamenduaren bitartez saguzarrentzako habitat potentzialen predikziorako GIS modeloaren aurkezpena. German Velayos (UPV-EHU)

17:30-17:45

ONDORIOAK ETA AGURRA

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (17-11-09, 15:00) . Itxaron zerrenda sortuko dugu. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.

MATRIKULA doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

 Izena emateko argibideak:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

BAZKARIA: guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:

  • Aurretik izena eman behar da, matrikula egiterakoan eman izena bazkarian ere.
  • Alergia edo intolerantziaren bat baduzu, matrikula orrian adierazi.
  • Bazkaria 'lunch' moduan izango da, pintxoez osatuta. Prezioa: 15,00€.
  • Epea: bazkarian izena emateko azken eguna: azaroaren 10a.

 

Oharrak

Tailerrean parte-hartzeko gomendioak:

  • Norberak bere ordenagailua edo tableta eramatea
  • R softwarea instalatuta izatea ( R studio)
  • Paketeak: rgdal, ggplot2, ggtheme, ckanr, readxl

R softwarea programa instalatua ez baduzu, hau deskargatzeko jarraitu ondorengo puntuak:

Linux sistemetan, R instalatzeko r-base paketea instalatzearekin nahikoa da. Rko paketeak instalatzerakoan mendekotasun arazorik ez izateko, gutxienez 3.3.0 bertsioa instalatzea komeni da. Bertsio zaharragoa badaukazu, edo Linux ez den sistema bat erabiltzen baduzu ikusi [0].

 R-z gain, Rstudio desktop instalatzea komeni da. Instalatzailea [1] helbidean aurkituko duzu.

 R eta Rstudio instalatzeaz gain, gomendagarria da R-ko hurrengo paketeak instalatuta izatea: readxl, ckanr, dplyr, tidyr, stringi, stringr, rgdal, ggplot2, ggthemes. Hurrengo bideoa lagungarria izan daiteke honetarako [2]. rgdal paketea instalatzerakoan arazoak badituzu, saiatu Linuxen libgdal-dev instalatzen eta berriz rgdal instalatzen R-n.

[0] https://ftp.cixug.es/CRAN/

[1] https://www.rstudio.com/products/rstudio/download/#download

[2] https://www.youtube.com/watch?v=u1r5XTqrCTQ

Babesleak

Etiketak

programazioa, informatika, Hirikilabs, datuak, analisia

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.