banner -- Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldia

Jardunaldiak :: Antropologia, Pedagogia, Psikologia, Soziologia, Osasuna

Bullyingaren mugak gainditzen. Jardunaldia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 20,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 15,00 €. Bazkideak: 15,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko urriaren 23a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko azaroaren 20a

Jardunaldi honetan, bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu nahi ditugu komunitate moduan gai honetan nola eragin dezakegun hausnartzeko. Horretarako, gure abiapuntua bullying eta cyberbullyingaren definizioak eta prebalentzia izango dira. Hori oinarri hartuta, gure komunitateko agente bakoitzak bere ekarpenak partekatuko ditu eta diskurtso amankomun bat eraikitzen ahaleginduko gara, kontuan hartuz momentuko errealitatea.

Eskuratu hemen jardunaldiko kartela: Bullying kartela

Antolakuntza

Jardunaldi hau Azpeitiako Udalaren laguntzaz antolatu da

Irakasleak

  • Leire Aranburu Mendizabal

    Psikologia eta Psikopedagogian lizentziatua. Orientatzailea.

  • Izar Arregi Aizpuru

    Psikologo-terapeuta ( ikuspegi sistemikoa). 10 urtez ikastolan irakasle eta psikologa bezala lan egina. Azken urteetan, gazteak eta gazteen famili-terapian espezializatua.

  • Urko Fernandez Roman

    Sistemen informatika ingeniari teknikoa. PantallasAmigas ekimena proiektuko zuzendaria

  • Maddi Imaz Ruiz

    Gizarteratzeko eta Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria

  • Miren Isasi Arrillaga

    Psikologoa

  • Paula Jauregui Bilbao

    Psikologian doktorea. Osasun Psikologikoa Orokorrean Masterra. Deustuko Unibertsitateko Nortasun, Ebaluazio eta Tratamenduen Saileko irakaslea.

  • Estibaliz Linares Bahillo

    Deustuko unibertsitatean gizarte lanean graduatua eta  Emakumeen kontrako  esku hartzean masterra.

  • Mikel Olaizola Borda

    Magisteritza Haur eta Lehen Hezkuntzan diplomatua, Psikopedagogian espezializatua. Irakaslea

  • Arritxu Olaizola Mendiola

    Magisteritza Hezkuntza Berezia eta Logopedian diplomatua. Irakaslea. Ikastolako Kiva programaren arduraduna.

  • Ana Orozko Landa

    Gizaguneko teknikaria gatazken kudeaketa eta komunitate- zein eskola-eremuko bizikidetzaren sustapenean

  • Izaskun Orue Sola

    Psikologian doktorea. Deustoko Unibertsitateko irakaslea

  • Kepa Torrealdea Koskorritza

    Kepa Torrealdea "Zeuk esan" zerbitzuko koordinatzailea

Helburuak

  • Bullying eta cyberbullyingaren mugak zehaztea.
  • Bullying eta cyberbullyingari aurre egiteko esku-hartzeak ezagutzea.
  • Dispositibo mugikorren eragina aztertzea bullying/cyberbullyingaren kasuetan.
  • Genero-indarkeriaren eta bullying/cyberbullyingaren artean egon daitekeen harremana aztertzea.

 

 

Edukiak

  • Bullying/cyberbullyingaren definizioa.
  • Komunitateko agenteen esku-hartzea bullying/cyberbullying gaian.
  • Dispositiibo mugikorrak: eten digitalaren esanahia eta errealitatea.
  • Dispositibo/gailu mugikorren eragina gazte eta nerabeengan. Adikzioak.
  • Genero-indarkeriaren eta bullyingaren arteko harremana.

Metodologia

Jardunaldian 3 eratako jarduerak egingo dira:

  • hitzaldiak, galdera-erantzunetarako tartearekin
  • mahai-inguruak, iritzi eta kontakizunak trukatzeko aukerarekin
  • tailerrak, norberaren intereseko arloan sakontzeko aukerarekin

Nori zuzendua

Familia, irakasle, gizarte-langile, hezitzaileei…. gai honetan interesatuta dagoen edonork aportatu ahal izango du.

Egitaraua

2017-11-24

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazioa-banaketa

09:00-09:30

Hasierako ekitaldia

  • Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea
  • Iñaki Alegria, UEUko zuzendaria
  • Eli Moreno, jardunaldiaren antolatzailea
09:30-10:30

Bullyinga: zer da eta zer aldagaiekin erlazionatzen da?

Hizlaria:

  • Izaskun Orue Sola. Psikologian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea

 Aurkezlea: Eli Moreno

  • Izaskun Orue Sola
10:30-11:30

Hiritartasun digital arduratsua eta aktiboa nola sustatu haur eta nerabeen artean

Hizlaria:

  • Urko Fernandez Roman. PantallasAmigas ekimenaren proiektu arduraduna

Aurkezlea: Eli Moreno

  • Urko Fernandez Roman
11:30-12:00

Atsedena eta kafe etena

12:00-13:45

Mahai-ingurua:

Hizlariak:

  • Zeuk Esan (Eusko Jaurlaritzako zerbitzua). Kepa Torrealdea
  • Familia baten esperientzia Maddi Imaz
  • Psikologoa, haur eta nerabezaroan espezializatua. Miren Isasi
  • Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai. Bullying Prebentzio Programa
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberri koop.e. Kiva Programa
  • Azpeitiko Iraurgi ikastetxea. Ikasle Laguntzaile Programa

Moderatzailea: Eli Moreno

  • Maddi Imaz Ruiz
  • Mikel Olaizola Borda
  • Leire Aranburu Mendizabal
  • Arritxu Olaizola Mendiola
  • Kepa Torrealdea Koskorritza
  • Miren Isasi Arrillaga
14:00-15:30

Bazkaria

 

15:30-17:00

Aldibereko tailerrak

1. (Ziber) bullyinga eta genero eraikuntzak, hezkuntzan aztertu eta landu behar diren ezinbesteko erlazioak?. Estibaliz Linares

2. Substantziarik gabeko menpekotasunak: zer dago mugikor baten atzean? Paula Jauregui

3. Esku-hartze ekosistemikoa: gazteen bortizkeria egoerak eta bizikidetza hausturak nola kudeatu. Ana Orozko (Gizagune)

4. Bullyingari, aurrez-aurre, aurre eginez: noiz, nola eta nork zer egin?. Izar Arregi

 

  • Paula Jauregui Bilbao
  • Estibaliz Linares Bahillo
  • Izar Arregi Aizpuru
  • Ana Orozko Landa
17:00-17:15

Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldian parte hartzea errazteko asmoz, eta dirua arazo bat izan ez dadin, prezio berezia jarri dugu.

4 matrikula mota egongo dira:

  • Ohikoa: 20€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.
  • Gazteak (18-30 urte bitartekoa): 15€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.
  • UEUko bazkideak: 15€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.
  • Azpeitiarrak: 15€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.

 

Matrikulazio argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, o.gardoki@ueu.eus, (Oihana).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Arratsaldeko tailerrak: plaza mugatuak dituzte,  bakoitzean gehienez 20 pertsona onartuko dira.

Etiketak

bullying, Cyberbullyng, jazarpena, jardunaldia, azpeitia, 2017, harremanak, osasuna

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 677886

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.