Jardunaldiak :: Hezkuntza, Pedagogia, Internet

MoodleMoot Euskadi 2017

  • Data: 2017(e)ko urriaren 20a
  • Tokia: Gasteiz - Europa Biltzar Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/EufDq
  • Ordutegia: Ostirala. 9:00-16:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko urriaren 18a

11 urte iragan dira MoodleMoot Euskadi jardunaldien lehen edizioa antolatu zenetik eta urte hauetan zehar Euskal Herriko hainbat hezkuntza-erakundek hartu dute ardura Moodle erabiltzaileen bilgune bihurtu diren jardunaldiak antolatzeko. Aurten Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) izango da Moodle esperientzien elkartrukerako XI. Jardunaldiak antolatzeko arduraduna.

UEUk urteak daramatza unibertsitateko zein etengabeko prestakuntzaren alorrean eta ibilbide luzea du alorreko on-line eskaintzan. Horregatik, aurtengo edizioa unibertsitate mailako zein etengabeko prestakuntzaren alorreko on-line irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan zentratuko da, nahiz beste hezkuntza-etapek ere zeresana izan.

MoodleMoot Euskadi 2017 - #mooteu17 -  euskal komunitatean izandako ibilbidea, esperientziak eta praktikak ezagutzeko eta etorkizuneko aurrerapausoak zehazteko aukera paregabea izango da, ezbairik gabe.

Dokumentazioa:

Antolatzaileen gonbidapen bideoa: mooteu17 gonbitea

Ikusi hemen egunak eman zituenak:

Helburuak

  • Moodle erabiltzaileen esperientziak partekatzea
  • On-line unibertsitatea: egungo egoera aztertzea
  • Unibertsitateko ikaskuntza formala eta informala uztartzeko aukerez hausnarketa bultzatzea
  • Hezkuntza-teknologiak aurrez aurreko unibertsitateari egindako ekarpenak aztertzea
  • Etengabeko prestakuntza eta on-line metodologiaren harreman estua aztertzea eta indartzea

Egitaraua

2017-10-20

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Partaideei harrera

09:00-09:30

Ongi etorria.

09:30-10:30

Hitzaldi nagusia: “On-line unibertsitaterako ikuspuntu metodologikoa: teoriatik praktikara”

  • Abel Camacho (UEU)
  • Mikel Iruskieta (UPV/EHU)

Aurkezpena

Hitzaldiaren bideoa

10:30-11:30

KOMUNIKAZIOAK

A GELA

B GELA

  • 10:30-10:50 - M.Jaione Urreizti eta Ainhoa Iribar (Lizardi Institutua): ''Hizkuntzen Trataera Integratua gelan.'' Aurkezpena
  • 10:50-11:10 - Juan Ezeiza (Axular Lizeoa): ''Moodle BHko Filosofia ikasgaian.'' AurkezpenaHitzaldiaren bideoa
  • 11:10-11:30 - Xabier Basogain (UPV/EHU): ''Pensamiento Computacional en las Aulas de Primaria y Secundaria a través de la Plataforma de Aprendizaje Moodle.'' Aurkezpena  / Hitzaldiaren bideoa

C GELA

  • 10:30-10:50 - Jabi Luengo (Herrikide Eskola): ''45n5w, Minecraften arituz talde lana eta autonomia landu.'' Aurkezpena.
  • 10:50-11:10 - Itziar García Blázquez (MU): ''On-line ebaluazioa.'' Aurkezpena / Hitzaldiaren bideoa
  • 11:10-11:30 - Maialen Igartua (UEU):''On-line irakaskuntza Moodle-n bitartez: irakasle baten lehenengo esperientzia.'' Aurkezpena / Hitzaldiaren bideoa

Komunikazioak aldi berean emango dira hiru geletan. Gela batetik bestera mugitu ahal izateko, hasiera/amaierak puntual egingo dira.

11:30-12:00

Atsedenaldia.

12:00-12:45

Mahai-ingurua: “On-line irakaslearen ezaugarriak eta garatu beharreko gaitasunak”

Moderatzailea: Amaia Arroyo (UEU, Ikt on). Aurkezpena

Partaideak: Rakel Gamito (UEU) , Itziar Kerexeta (airea-elearning)  eta Make Irigoien (irakaslea).

Mahai-inguruaren bideoa

12:45-13:30

Pecha-kuchak

13:30-14:30

Networking bazkaria.

14:30-15:30

Tailerrak-mintegiak.

Tailerrak aldi berean emango dira eta partaideek matrikula egiterakoan zein egin nahi duten aukeratu beharko dute (tailer bakoitzean gehienez 50 partaide onartuko dira):

A GELA

  • Abel Camacho (UEU) eta Iñaki Arenaza (MU): ''Moodle hazten eta itzultzen. Animatzen al zara?'' Tailerraren bideoak: bideoa1 eta bideoa2

B GELA

  • Iñigo Zendegi (MU): ''Learning Analytics.'' Aurkezpena

C GELA

  • Manex Etxabe (Ikastolen Elkartea): ''Moodlen itxura.'' Aurkezpena
15:30-16:00

Amaiera saioa.

  • Ondorioak: egunak eman duena. Juan Villarrek egindako laburpen bisuala.
  • Lekukoa hurrengo antolatzaileari ematea.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Jardunaldiaren prezioaren barne sartzen dira: jardunaldira sarrera, material didaktikoa eta otorduak (atsedena eta bazkaria).

Talde bazkaria egongo da eta lunch formatuan izango da. Alergia, elikadura dieta berezi edo elikagairen bati intolerantziaren bat baduzu, adierazi matrikula egiterakoan, mesedez.

Babesleak

Etiketak

mooteu, mooteu17, moodle, on-line, irakaskuntza, ikaskuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.