Jardunaldiak :: Soziologia

Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 29a

Ikusi hemen bi egun horietan bizitakoak:  #UI45 Usurbil

------------------------------

Gure eguneroko bizitza eta besteekiko bizikidetza hizkuntza, genero, klase sozial eta jatorriaren arteko harremanetan josten da. Batzuetan korapilatu eta bestetan askatu. Harreman horien nolakotasunak esaten digu zerbait geure buruaz, geure taldetasunetaz, eta azken finean, herria egiteko geure moduez, ezinez eta indarguneez.

Galdera asko ditugu begien aurrean ikusi nahi izatera: Hizkuntza eta kultura anitz bizi dira gure artean, hizkuntza eta kultura asko bizi ditugu, nola kudeatuko dugu aniztasun hori euskararen normalizazioan lagungarri izan dadin? Euskal hiztunok zer dugu eskaintzeko beste hizkuntza ez-hegemonietako hiztunei? Zer da klasea gaur egun? Zertan eta zertara aldatu da klasearen kontzeptu klasikoa gurean? Zenbat aurpegi ditu prekaritateak? Zenbat azal kolore? Ze jatorri? Ze genero? Hizkuntza, generoa, klasea, jatorria non, noiz eta nola gurutzatzen dira? Non gertatzen dira menperakuntzak? Non indartzen? Eta non eta nola ahaldundu gaitezke hiztun gisa, emakume gisa, langile gisa, migrante gisa? Borroka horien aliantza ez al dugu beharrezko? Eta, azkenik, nola egingo dugu jendarte justuago eta berdinzaleago bat eraikitzeko eguneroko jardunetik?

Eseri, eta galdera horiek, eta gehiagok marrazten diguten bidegurutze horretan zer gertatzen den ikusi nahi dugu, jokoan ze botere harreman dauden aztertu eta aniztasunetik elkarrizketa abiatu, horretarako elkarguneko feminismoaren begirada baliatuz.

Horren guztiaren inguruko hausnarketari denbora eta lekua eman nahi diogu lehen Jakin Jardunaldi hauetan eta horretarako hamabi aditu eta aritu bilduko ditugu, diskurtsoa eraikitzen eta praktika egikaritzen dabiltzanak denak. Lehe egunean diskurtsoari helduko diogu gehien bat, eta, bigarrenean, bizi-ibilbideen errepasoa baliatuko dugu bidegurutzea zeharkatzeko. Horretarako euskararen ondoan, kitxua, wolof eta galiziera hizkuntzek ere izango dute lekua.

 

           Jardunaldi hau Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatu dituzte.

Jardunaldiez gainera, berariaz antolatutako kultur ekitaldiak ere izango dira.

Irakasleak

  • Lorea Agirre Dorronsoro
  • Ignacio Ayestaran Uriz
  • Amelia Barquí­n López

    HUHEZIko irakaslea.

    Bloga: Kinka. Zapia buruan, ibili munduan!

  • Jéssica Ana Lucía Chalampuente Chico
  • Sustrai Colina Acordarrementeria
  • Aminata Diop
  • Petra Elser
  • Idurre Eskisabel Larrañaga

    Kazetaritzan lizentziatua, EHUko irakaslea.

  • Mari Luz Esteban Galarza

    Gizarte Antropologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Mugimendu Feministako partaidea. UEUkidea.

  • Itziar Gandarias Goikoetxea
  • tarana Karim
  • Maria Reimondez Meilan

    Idazlea. Itzultzailea.

Edukiak

.

UZTAILAREN 13a, osteguna

8:30-9:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.

9:00-9:10 - Ongi etorria.

9:10-9:30 - Sarrera: Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria) eta Idurre Eskisabel (Kazetaria eta UPV/EHUko irakaslea)

9:30-10:10 - Mari Luz Esteban (Antropologoa, UPV/EHUko irakaslea)

10:10-11:20 - Ignazio Aiestaran (Filosofoa, UPV/EHUko irakaslea)

--- > Lehen zati honen bideoa, hemen.

11:20-11:50 - Atsedenaldia

---

11:50-12:30 - Maria Reimondez (Itzultzaile, interpretari eta poeta)

12:30-13:10 -  Itziar Gandarias (Psikologo soziala, Deustuko Unibertsitateko irakaslea)

13:10-13:30 -  Galderen tartea.

--- > Bigarren zati honen bideoa, hemen.

13:30-15:00 - Bazkaltzeko tartea

---

15:00-17:00 - Mahai-ingurua: Mari Luz Esteban, Ignacio Aiestaran, Itziar Gandarias, Maria Reimondez. Moderatzailea: Idurre Eskisabel

17:00-17:30 - Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina

--- > Hirugarren zati honen bideoa, hemen.

Arratsalde-gaueko saioak:

18:00 HARRIA-HITZ bisita gidatua. Ondoren Zumeta Arte Estudiora bisita (*).

22:00 Joseba B.Lenoi eta Miren Narbaiza eta ondoren La Basuren kontzertua Mikel Laboa plazan.

 

*Bisita gidatuan izen ematea komeni da, idatzi mezu bat ondoko posta elektronikora: info@kultour.pro

 

 

UZTAILAREN 14a, ostirala

9:00-9:30 - Amelia Barquin (Kulturartekotasunean aditua, Mondragon Unibertsitateko Huheziko irakaslea)

9:30-10:00 - Petra Elser (Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria)

10:00:10:30 - Tarana Karim (Ana Yurd Emakume Elkarteko kidea)

--- > Laugarren zati honen bideoa, hemen.

10:30-11:00 - Atsedenaldia

---

11:00-11:30 - Jessica Chalampuente (Ecuador Etxeko kidea)

11:30-12:00 - Aminata Diop (Amher elkarteko kidea)

12:00-13:30 - Mahai-ingurua: Jessica Chalampuente, Aminata Diop Seck, Amelia Barquin, Tarana Karim eta Petra Elser.

13:30-14:00 - Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina

--- > Bosgarren zati honen bideoa, hemen.

* itzulpena egingo da euskara, kitxua, galiziera eta wolof hizkuntzen artean.

Matrikulaziorako argibideak

  • Jardunaldia doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

jardunaldiak, udako ikastaroak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 649065

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.