Jardunaldiak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza

Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa: Zer berri?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 26a

2013ko udan antolatu genuen Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa, bi urtez behin egiteko asmoarekin. Egungo Ikerlerroak deitura ezarri genion lehenengo topaketa hari. Hizkuntza aztergai zuten proiektuak edota tesi-lanak —abian zirenak zein amaitu berriak— jendaurrean plazaratzeko gune bat izan nahi zuen jardunaldiak.

2015ean, IkerGazte-ren lehen edizioarekin bat zetorrela-eta, II. Topaketari beste ikuspegi bat ematea pentsatu genuen, eta eleaniztasuna alderdi ezberdinetatik aztertzen zuen hitzaldi-sorta bat antolatu genuen: Eleaniztasunak baditu hamaika aurpegi.

Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa honetan, lehenengoaren hariari heldu nahi diogu, euskal ikertzaileei berriro aukera emanez hizkuntza ardatz duten lanak aurkez ditzaten. Hortik jardunaldiaren deitura: Zer berri?

  Jardunaldi hau IKER, Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroarekin elkarlanean antolatu da. 

 

Antolatzaile lanetan: Ruben Urizar (UEUko Hizkuntzalaritza sailburua), Itziar Aduriz (UEUko Hizkuntzalaritza sailburua), Larraiz Uria (IXA) eta Ainara Estarrona (IXA).

Irakaslea

  • Endrike Amonarriz Gorria

Helburuak

Hizkuntza ikergai duten jakintza-arlo guztietako ikerlariak biltzea da gure helburua. Hartara, jakin ahal izango dugu zertan ari garen, zein proiektu darabiltzagun esku artean edo zein tesi lantzen ari diren alor ezberdinetako doktoregaiak.

Edukiak

Hizkuntza Zientziek askotariko alorrak biltzen dituzte, hizkuntza ikuspuntu askotatik, eta helburu teoriko edota aplikatuekin aztertzen dutenak: hizkuntzalaritza orokorra, filologia, soziolinguistika, neurolinguistika, hizkuntzalaritza konputazionala, lexikografia, terminologia, itzulpengintza, glotodidaktika… Hizkuntzalariok arlo horietan ditugun ikergaiak aurkeztuko dira topaketa honetan.

Egitaraua:

  • Kike Amonarrizek emango dio hasiera topaketari hitzaldi batekin.
  • Ondoren, ikerlarien komunikazioak etorriko dira, bakoitza galdera-erantzunetarako bere tartearekin.
  • Euren proposamena poster edo demo bidez aurkeztu behar dutenek bina minutu izango dituzte jendaurrean euren lana 'saltzeko': poster booster.
  • Ondoren, poster-saioaren tartea etorriko da.

 

Metodologia

Jardunaldi teoriko-praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Hizkuntza aztergai duen orori.

Euskal Herrian hizkuntzari buruz egiten ari den ikerketa zertan den jakin nahi duen orori.

Egitaraua

2017-07-04

Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:00

Harrera eta dokumentazio-banaketa.

09:00-09:15

Agurra.

09:15-09:45

Hizlari gonbidatua: Kike Amonarriz.

  • Endrike Amonarriz Gorria
09:45-11:00

Komunikazioak (I)

  • Testuetatik Euskararen historiara, edo Euskararen Corpus Diakronikoaren beharra. Dorota Krajewska (Aziti bihia, EHU), Ekaitz Santazilia (Aziti bihia, NUP)
  • Euskal soziolinguistikan buru-belarri ikertzen: Soziolinguistika Klusterraren ibilbidea. Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra)
  • CS metaforikoen eginkizun pragmatiko-diskurtsiboak euskaldun “zahar” gazteen txat mintzidatzietan”. Elixabete Perez (Deustu)
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:45

Komunikazioak (II)

  • Umap.eu. Twitterreko euskarazko jardunaren azterketa soziolinguistikoa. Urtzi Odriozola, Josu Azpillaga, Asier Sarasua (Codesyntax)
  • Diskriminazio Fonemikoaren Garapena Euskara-Gaztelania Haur Elebidunengan. Saioa Larraza (EHU), Arthur G. Samuel (BCBL, Ikerbasque), Monika Molnar (BCBL, EHU)
  • Zubererazko Dardarkarien azterketa sozio-fonetikoa. Xantiana Etchebest (UPPA, EHU)
12:45-13:00

Poster booster

13:00-14:00

Poster saioa

  • Euskarazko ornitonimia: izen-bilketa baten emaitza eta txorien euskal izendegiaren inguruko zenbait gogoeta. Asier Sarasua (Codesyntax)
  • ¿Y cómo llamamos a nuestra hija? Beñat Garaio (Eusko Ikaskuntza, EHU)
  • Afasia aztertzeko CAT tresna: euskal egokitzapenaren erronkak. Amaia Munarriz eta Marie Pourquié (BCBL, EHU)
  • Barne- eta kanpo-partikulak: euskararen ebidentzia. Sergio Monforte (EHU)
  • Bertsoetako silabak euskararen tipologiaz kantuan. Ainhoa Aizpurua (EHU)
  • Nautikako terminologia biltzeko proposamena: nabigazio-egunerokoen testu-generoa abiapuntu gisa. Itziar Gonzalez-Dios (IXA)
  • Lapurdi mendebaleko euskararen ahoskera. Maitena Duhalde (UPPA-IKER, EHU)
14:00-15:30

Luntxa

15:30-16:45

Komunikazioak (III)

  • Euskaratik erdaretarako literatur itzulpena. Garazi Arrula Ruiz, Elizabete Manterola (EHU, EIZIE)
  • Zaitasunak adizki jokatuaren inguruan B2-C1 euskalduntze prozesuan: Kasu baten analisia. Juan Abasolo (EHU)
  • Euskarazko hitzen ordena hautesteko, nondik eskapo norantz? Julian Maia (EHU)
16:45-17:00

Atsedena.

17:00-18:15

Komunikazioak (IV)

  • Euskararen terminologiaren garapena Terminologiaren Teoria Komunikatiboaren argitan. Igone Zabala (IXA, EHU)
  • Informazio fraseologikoa, corpusetik Konbitzul datu-basera. Uxoa Iñurrieta (IXA, EHU)
  • Euskarazko denbora-informazioaren azterketa prozesamendu automatikorako. Begoña Altuna (IXA), María Jesús Aranzabe (IXA), Arantza Díaz de Ilarraza (IXA, EHU)
18:15-18:30

Agurra.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  •  Matrikularen barne sartzen da egitarau akademikoa, eguneko kafea eta eguerdiko luntxa.
  • Komunikazio egilea matrikulatu egin beharko da

Babesleak

Etiketak

jardunaldiak, udako ikastaroak, ikerketa, proiektuak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 649065

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.