Jardunaldiak :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen III. Bilkura: Eskola Liburutegiak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 27a

III. Bilkura honetan Eskola Liburutegien egoerari buruzko hausnarketan murgilduko gara.

  • Zein da liburutegiaren funtzioa eskolan? Zer dauka eskaintzeko eskolaren ardura den irakurtzeko gaitasuna eskuratzeko prozesuan?
  • Zeintzuk dira liburuzainaren eta ikasle liburuzainen betebeharraK?
  • Uztar daitezke liburutegi publikoaren jarduna eta eskolako irakurketa plana?
  • Zein da liburutegietako materialen balio pedagogiko zehatza? Nola baliatu?

Intxaurrondo, Amara Berri, Markina-Xemein, Album Ilustratuak...

Adibide zehatzetatik abiatuta saiatuko gara zalantzak argitzen.

Jardunaldi hau ALDEErekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Juankar Alonso Albisu
  • Jone Arroitajauregi Aranburu

    ALDEEko kidea. Mondragon Unibertsitateko liburutegia.

  • Ana Elias Goikoetxea

    Amara Berri ikastetxeko eskola liburuzaina.

  • Igor Idoeta Irazabal

    Markina-Xemeingo udal lburuzaina.

  • Iñaki Markotegi Intxausti

    Intxaurrondo Ikastolako eskola liburuzaina eta Galtzagorri Elkarteko presidentea.

  • Mertxe Perez de Ciriza Valencia

    ALDEE

  • Iban Zaldua Gonzalez

    Idazlea. UPV/EHUko irakaslea. UEUkidea.

Helburuak

  • Eskola Liburutegien funtzioak zehazten hastea
  • Eskola liburuzainen betebeharrak eta profila identifikatzea
  • Eskola eta liburutegi publikoaren arteko elkarlanerako esparrua soslaiatzea?
  • Album ilustratuen balio pedagogikoa aztertzea

Edukiak

  • Liburutegiek eskolan duten funtzioa; bi adibide:
  • Eskola liburutegiak zergatik, zertarako (Intxaurrondo Ikastola)
  • Liburutegia, ezinbesteko errekurtsoa eskolako egunerokotasunean (Amara Berri Ikastola)
  • Herri biblioteka eta eskolako irakurketa proiektua (Markina-Xemein)
  • Liburutegiko baliabideen erabilpen pedagogikoa: Albumaren kasua

Metodologia

Aurkezpenak, hitzaldiak eta eztabaidarako tarteak egongo dira.

Nori zuzendua

Eskola liburuzainak, irakasleak, biblioteka publikoetako liburuzainak, Dokumentazio eta informazioko ikasleak...

Egitaraua

2017-06-29

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Ongi etorria eta aurkezpena.

09:15-09:45

Irakurtzea: sendabide, ala gaixotasun?

  • Iban Zaldua. Idazlea.
09:45-10:30

Eskola liburutegiak zergatik, zertarako.

  • Iñaki Marcotegui. Intxaurrondo Ikastolako eskola liburuzaina eta Galtzagorri Elkarteko presidentea. Aurkezpena
  • Iñaki Markotegi Intxausti
10:30-11:15

Haurren garapen psikoemozionalaren sustapena album ilustratuen bidez

  • Juankar Alonso Albisu
11:15-12:00

Herri biblioteka, eskolako irakurketa proiektuan? Zergatik eta zertarako?

  • Igor Idoeta. Markina-Xemeingo udal lburuzaina.  Aurkezpena
  • Igor Idoeta Irazabal
12:00-12:30

Atsedena.

12:30-13:15

Liburutegia, ezinbesteko errekurtsoa eskolako egunerokotasunean.

  • Ana Elias Goikoetxea. Amara Berri ikastetxeko eskola liburuzaina. Aurkezpena
  • Ana Elias Goikoetxea
13:20-14:00

Galderak eta eztabaidarako tartea.

  • Mertxe Perez de Ciriza Valencia
14:30-17:30

Talde bazkaria.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

ALDEEko kideek UEUren bazkideen deskontu bera izango dute. Matrikula egiterakoan adierazi ALDEEko kidea zarela.

Babesleak

Etiketak

jardunaldiak, udako ikastaroak, irakurzaletasuna, irakasle liburuzaina, eskola liburuzaina, album ilustratua, irakurketa plana, irakurtzeko gaitasuna

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 682079

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.