Jardunaldiak :: Hezkuntza, Komunikazioa, Soziologia, Internet

Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 19a

Gutxi dira orain arte Ingurune digitalaren inguruan Euskal Herrian egin diren ikerketak, master bukaerako lanak edota doktorego-tesiak, ez bada alde teknologikotik. Hutsunea bereziki gizarte-zientzietan eta diziplinen arteko ikuspuntutik sumatzen dugu, eta horregatik gai hauek ardatz dituzten ikerlariak bildu genituen Ikergazte kongresuan maiatzean.

Bide berean, pausu bat gehiago emanez, ikerketa hauek sustatu eta barnebilduko lituzkeen institutu batez arituko gara oraingoan. Lehenik eta behin, Oxford Unibertsitateko esperientzia ezagutu dugu: institutua sortzeko arrazoiak eta honek irekitako aukerak azalduko ditu Victoria Nash irakasle/ikerlariak. Bigarrenik, euskal adituen mahai-inguruari esker, ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian zein puntutan dauden jakingo dugu eta, hirugarrenik, erakunde publikoetako eta gizartearen ordezkariek institutu horrek euskal gizarteari eta Euskal Herriari egin diezaiokeen ekarpena landuko dute.

Laburbilduz, atzerriko esperientzietatik ikasiz, euskal adituek eta administrazioek Ingurune digitalaren institutu baten aukerak zeintzuk diren landuko dugu.

Koordinatzaileak:

  • Iñaki Alegria, UEUko zuzendaria
  • Koldo Diaz Bizkarguenaga, UPV/EHU eta UCL (University College London) unibertsitatetako doktorego-osteko ikertzailea (NOR ikerketa-taldea), UEUkidea
  • Xabier Landabidea, Deustuko Unibertsitateko ikertzaile elkartua (Euskal Gaiak ikerketa-taldea), UEUkidea

Irakasleak

  • Iñaki Alegria Loinaz

    UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakaslea/ikerlaria. UEUkidea. Linux sisteman aditua.

  • Lorea Arakistain Aizpiri

    PuntuEUS Fundazioko komunikazio-arduraduna.

  • Koldo Diaz Bizkarguenaga

    UPV/EHU eta UCLko doktorego-osteko ikerlaria, NOR taldeko ikerlaria, UEUko kidea.

    Twitter: @koldobizkar

  • Mari Luz Guenaga Gomez

    Deusto Fundazioko DeustoTech Learning arduraduna

  • Jean Michel Larrasquet
  • Amaia Pavon Arrizabalaga

    Mondragon Unibertsitatea

Helburuak

  • Euskal Herrian Interneten eta IKTen gaineko ikerketa zentro baten beharra jendarteratu eta indartzea
  • Euskal Herriko zein atzerriko Interneten inguruko zentroen esperientziak ezagutzea.
  • Unibertsitateak, administrazioak eta enpresak elkarlanean jartzeko aukerez hausnartu.

Edukiak

  • Internet eta IKTak aztertzen dituen insitutu baten esperientzia
  • Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian
  • Internet eta IKTak aztertuko dituen institutu baten sorrerak Euskal Herrian eta euskal jendartean izan dezakeen eragina

Metodologia

Hitzaldiak

Mahai inguruak

Nori zuzendua

  • Unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta arduradunei.
  • Administrazio publikoetako langile eta arduradunei.
  • Gizarte-eragileei.

Egitaraua

2017-06-22

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-09:45

Agurra. Euskal Unibertsitatea Online.

Iñaki Alegria. UEUko zuzendaria

Koldo Diaz. Jardunaldiaren koordinatzailea

09:45-10:15

Keynote-a: Ingurune digitalaren institutu baten garrantzia eta beharra

Victoria Nash (Oxford Internet Institute)

10:15-11:30

Mahai-ingurua: Ingurune digitalaren inguruko ikerketak euskal unibertsitateetan

Mahaiburua: Lorea Arakistain (.eus fundazioa)

  • Mari Luz Guenaga (Inspira STEAM, Deustuko Unibertsitatea)
  • Jean Michel Larrasquet (ESTIA, UEU)
  • Amaia Pavon (Mondragon Unibertsitatea)
  • Ramón Salaverria (Center for Internet Studies and Digital Life institutua, Nafarroako Unibertsitatea)
  • Kepa Sarasola (UPV/EHU, Ixa taldea, UEU).
11:30-12:00

Kafe-etena

12:00-13:15

Mahai-ingurua: Gizartea, erronkak, beharrak eta aukerak

Mahaiburua: Koldo Diaz (UEU eta UPV/EHU)

  • Eneko Astigarraga (ESLEko presidentea, Prospektiban aditua)
  • Izaskun Goñi Razquin (Nafarroako Gobernua Politika Ekonomikoaren Zuzendaria. Agenda Digitalaren arduraduna)
  • Anjeles Iztueta (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburu ohia).
  • Garbiñe Iztueta (Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria)

 

13:15-14:00

Ondorioak eta aurrera begirako erronkak.

Koldo Diaz (UEU eta UPV/EHU)

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldi hau doakoa da baina aretoaren leku mugatuak direla eta, izena eman beharko da ezinbestean.

Babesleak

Etiketak

jardunaldiak, udako ikastaroak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 682079

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.