Jardunaldiak :: Hezkuntza

IkerGazte: Nazioarteko ikerkuntza euskaraz (2017)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko martxoaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko maiatzaren 9a

IkerGazteren lehen edizioa Durangon ospatu genuen 2015.eko maiatzean eta orduan erakutsi genuen badela euskaraz ikertzen duen euskal komunitate zientifikoa; giza zientzietan, gizarte zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologian, arkitekturan edota osasunean jarduten duen nazioarteko ikertzaile-komunitate euskalduna. Ikerketak euskaraz dakiela zioen Berriako titularrak. Hemen ikus daiteke IkerGazte2015 kongresuaren laburpen bideoa.

berria

Orduan jarritako mugarria abiapuntutzat hartu eta aintzinera jotzeko unea heldu da.

Informazio guztia eta eguneratua IkerGazte webgunean topatuko duzu.

Eta hemen, IkerGazte 2017 kongresuaren laburpen bideoa ikus daiteke.

Ikergazte 2017 Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean antolatzen dugu.

Irakasleak

  • Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute
  • Itziar Alkorta Idiakez

    Zuzenbide Zibileko irakasle titularra, UPV/EHU. UEUkidea.

  • Ander Altuna Gabiola

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko argitalpenen hizkuntza-zuzentzailea. UEUkidea.

  • Josu Amezaga Albizu

    Soziologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUkidea

  • Inmaculada Arostegui Madariaga
  • Amaia Arroyo Sagasta

    Hezkuntzan eta Komunikazioan doktorea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria. UEUko kidea.

  • Mª Vega Asensio Herrero

    Biologian doktorea eta Zientzia Bisualean eta Ilustrazio Zientifikoan aditua.

  • Arkaitz Carracedo Perez

    Ikerbasque ikertzailea eta CIC bioGUNEn ikerketa taldeburua

  • Karlos del Olmo Serna

    Senez itzulpen aldizkariaren zuzendaria eta Donostiako Udaleko itzultzaile-interpretea.

  • Koldo Diaz Bizkarguenaga

    UPV/EHU eta UCLko doktorego-osteko ikerlaria, NOR taldeko ikerlaria, UEUko kidea.

    Twitter: @koldobizkar

  • Mari Luz Esteban Galarza

    Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn eta Mugimendu Feministako partaidea. UEUkidea.

  • Rakel Gamito Gomez

    Haur Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan masterra eta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.

    Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide.

  • Xabier Isasi Balanzategi

    Psikologian doktorea, EHUko irakaslea, UEUkidea.

  • Xabier Landabidea Urresti

    Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua.

    Twitter: @txerren

  • Emilio Majuelo Gil

    Historialaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea

  • Amagoia Martinez Lauzirika

    Arte eszenikoetan formatua eta komunikazioaren munduan esperientziaduna. Interpretazio munduan jasotako eskarmentua enpresa mundura eta egunerokotasunera eramaten dut, harremanak eta norbere buruarekiko konfiantza hobetuz.

    unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

  • Juanan Pereira Varela

    Informatikan doktorea, EHUko irakaslea, Euskalbar, Babelium eta DiarioLinux proiektuen sortzailea, UEUkidea.

    Twitter: @juanan

  • Gorka Salces Alcalde

    UPV/EHUtik Doktorea, Errota Digitala elkarteko kidea eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

    Twitter: @gorkasalces

  • Asier Vallejo Ruiz

Helburuak

Lehen kongresuan bezala, ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea izango da bigarren kongresuaren xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; ikerketa lan baten egile zaren horri, tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua.

Horrez gain, beste bi helburu ere baditugu:

  • Ikertzaileen arteko SAREA egituratzea.
    • Ikertzaileen arteko harremanak sendotuz gero, elkarlana bultzatzea dugu helburu.
  • Euskarazko zientzia produkzioa AREAGOTZEA.

Edukiak

EGITARAU OROKORRA

Asteazkena, maiatzak 10

Osteguna, maiatzak 11

  • 09:00-10:00 Hitzaldi orokorra. “Bizitza eta karrera ikerkuntzan: Nire esperientzia” (Arkaitz Carracedo. CIC BioGUNEko Onkologia Molekularra ikerketa taldeko burua.)
  • 10:00-11:00 Aurkezpenak / Posterrak
  • 11:00-11:30 Kafea
  • 11:30-13:30 Aurkezpenak / Posterrak
  • 13:30-15:00 Bazkaria
  • 15:00-18:00 Tailerrak
    • (T) Ikerketatik irakaskuntzara: gaitasun digitala giltzarri
    • (T) Bibliografiaren kudeaketa Zotero erabiliz (
    • (T) Ingurune digitalaren inguruko ikerketak diziplina aniztasunaren ikuspegitik: sarea egiten
    • (MH) Euskarazko aldizkarien etorkizuna
  • 21:00 Afari berezia eta saio osagarria

Ostirala, maiatzak 12

  • 10:00-11:00 Hitzaldi orokorra. Elin Haf Gruffydd Jones. Aberystwyth unibertsitateko irakasle eta ikertzailea.
  • 11:00-11:30 Kafea
  • 11:30-13:30 Aurkezpenak / Posterrak
  • 13:30-14:30 Bukaerako saioa eta sarien banaketa

 

Hitzaldi orokorren inguruko informazio gehiago, hemen.

Tailerren inguruko informazio gehiago, hemen.

Saio osagarrien inguruko informazio gehiago, hemen.

Eta egitarauren gaineko edozein argibide jasotzeko, idatzi a.latatu@ueu.eus helbidera.

Metodologia

Programa akademikoa 4 saio motak osatuko dute: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta tailerrak.

Hitzaldi orokorrak:

  • Ikerketari edo euskarazko ikerketari edo baliabide orokorrei (dokumentazioa, inbertsioak...) lotutako hitzaldiak
  • Omenaldi eta errekonozimenduak
  • Lan erreferentzialen inguruko hitzaldiak
  • ...

Ahozko aurkezpenak eta posterrak:

  • Tesiak eta tesinak (bukatuak zein bidean)
  • Bukatutako proiektuak (emaitza zehatzak dituztenak). Postdok moduan egindako proiektuak edo zentro teknologikoetan egiten direnak ere sartzen dira atal honetan.

5 jakintza arloetan banatutako aurkezpenak izango dira, paraleloan programatuko direnak, baina 2/3 poster-saio batera programatuko dira, arloen arteko komunikazioa bultzatzeko.Ahozko eta posterretako programa arlokako batzordeek erabakiko dute.

Tailerrak:

Tailerrak trasnbertsalak izango dira eta jakintza-arloen arteko harremanak bultzatzeko tresna.

Nori zuzendua

  • Tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri
  • ikerkuntzako azken joerak eta lanak ezagutu nahi duzun horri
  • ikerkuntzako ibilbidea hasi nahi duzun horri
  • ikerketa-taldeko ardura duzun horri
  • edozein ikertzaileri

Matrikulaziorako argibideak

Kongresuan ekarpena aurkezteko derrigorrezkoa izango da matrikulatzea.

Matrikulazio garaian bi epe egongo dira:

  • martxoaren 1etik apirilaren 9ra: prezio murriztua (185 €)
  • apirilaren 9tik maiatzaren 10era: prezio orokorra (215 €)

Matrikulatzeko oharrak (martxoaren 1etik aurrera):

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).

 

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra

Oharrak

Zuen arteko elkarlana sustatzeko asmoarekin, partaideen posta elektroniko helbideen zerrenda bat osatuko da, eta jardunaldian banatuko da. Ez baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzea, jakinarazi iezaguzu mesedez.

Babesleak

Etiketak

kongresua, ikerkuntza, sarea, dibulgazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.