Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza, Informatika

260 Audacity: musika gelarako baliabide didaktikoak

  • Hasiera-data: 2017(e)ko urtarrilaren 10a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko otsailaren 22a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 35.00 ordu

Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.

Gaur egun teknologiaren presentzia geroz eta haundiagoa da bai gizartean zein ikastetxeko gelan. Hauen ezagupena ezinbestekoa bilakatu da baliabide berriz sortzeko eta erabiltzeko. Sofware askearen fisolofian oinarritutako mugimendua hasi zenetik kode irekiko programa asko sortu dira musikaren inguruan materiala lantzeko. Software libreak eskaintzen dituen abantailak asko dira, horretarako Audacity, Sonic Visualiser edo Musescore (dagoenenko euskaraz) bezalako programak erabiltzen ikasiko da, programa hauen azalpenak eginez baino gehien bat ariketa praktikoak landuz.

Aurrez aurreko saioa urtarrilak 10 (17:30-19:30)

Tokia: Eibar. Markeskoa Jauregia, UEUren egoitza. Otaola 1.

Irakaslea

  • Igor Saenz Abarzuza

    Goi Mailako Musika Titulua: Bioiolotxenloa, Kantuaren eta instrumentuen Pedagogia. .  Gradu-osteko interpretazio historikoaren ikasketak. Musika Gaitasunen Garapenean Masterra. Gaur egun Musikan doktoretza burutzen.

Helburuak

  • Iraskasteko baliabideak esleitzea, beren eskura dauden baliabideak erabiliz, eta baliabide hauek beren beharren arabera garatzeko gaitasuna izatea musika gelan.
  • Bakarkako zein taldeko ikaskuntza-dinamika ezberdinetaz jabetzea
  • Ikaslearen autonomía garatzeko baliabideak garatzea
  • Hezkuntza Musikalaren arloan ikuspegi integratzaile bat izatea, teoria eta praktikaren arteko harremana sustatuz.
  • Ikuspuntu praktiko eta didaktiko batetik, software askeko programen bitartez musika material egokiak ezagutzea, erabiltzea eta sortzeko gai izatea.
  • Sormenaren garapena sustatzea, musika ikasketa prozesuaren ardatz bezala adin goiztiarretatik.
  • Konposizio musikalaren baliabidea erabiltzeko gai izatea, ikasketa prozesuaren sortzaile bezala gelan.
  • Irudimena, inprobisazioa eta musikaren sorkuntza sustatzea.
  • Software askearen oinarriak, filosofia eta ezaugarri nagusiak ezagutzea.
  • Audacity, Musescore eta Sonic Visualiser- en-ren oinarrizko funtzioak ezagu eta erabiltzeko gai izatea.

Edukiak

  • Kontzeptu musikalen itzulpena gaztelera eta euskeraz.
  • Egokitzapen bat egiteko baliabideak. Partitura eta musika idazkera
  • Software askea. Ezaugarri nagusiak.
  • Audacity. Programaren oinarriak. Erabilera eta baliabide praktikoak.
  • Musescore. Programaren oinarriak. Erabilera eta baliabide praktikoak.
  • Sonic Visualiser. Programaren oinarriak. Ikerkuntzarako erabilpena. Entzumena garatzeko baliabide praktikoak.
  • Musika lantzeko teknologia berrien erabilera. On-line baliabideak

Metodologia

Ikasgaiaren metodologia aktiboa izango da, parte-hartzailea eta elkar lana sustatuko da. Musika irakaskuntzarako baliabideak landuko dira. Ikasgaia gainditzeko proposatuko diren zortzi lanak egin eta aurkeztu behar dira

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, eibar, teknologia, informatika, software, sonic visualiser, musescore, hezkuntza, konposizioa, sormena, sorkuntza, irudimena, inprobizazioa, prest gara

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.