Irakasleen formakuntza :: Psikologia, Sexologia, Osasuna

026 Nola eta noiz hitz egin sexualitateaz haurrei

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko irailaren 15a

Irakasleak

Helburuak

Helburu orokorrak:

  • Hezitzaileek sexu heziketa ona egiteko gako batzuk izatera lagundu: desberdintasunari errespetu eta norberaren zainketan oinarrituta.
  • Hezitzaileekin sexuen inguruko gaiak landu, haien sexualitatea “eraikitzea” suposatzen duenari lagunduz, eta ezagutza eta pentsamendu kritiko eta sortzailea sustatu.

Helburu zehatzak:

  • Sexualitatea bizitza osoan sortzen den  prozesua dela ulertzea.
  • Historian zehar Sexualitatearen inguruan egon diren Jarrerak aztertu eta hauek gure baitan izan ditzaketen eraginak.
  • Sexualitatearen ulermen hau 0-6 adin tarteko ezaugarriekin erlazionatzea.
  • 0-6 adin tarteko haurrekin sexualitatearen gaia lantzeko behar diren informazioa eta tresnak eskaintzea.
  • Abusuen aurrean dauden jarrerak aztertu eta jokabide irizpideak erabaki.

Edukiak

  • Giza Izate Sexualaren azalpena.
  • Kultur moral sexuala aztertu eta gure jarreran duen eragina.
  • Sexualitate ebolutiboa landu.
  • Sexu-hezkuntza eredu ezberdinak aztertu eta ondorioak atera.
  • Sexu-hezkuntzarako gakoak landu.
  • Egoerak planteatu eta guztien artean landu.
  • Abusuen aurrean gizartean dauden jarrerak aztertu eta jokabide irizpideak erabaki.

Metodologia

Gure lan egiteko era teoriko praktikoa da, hau da, alde batetik teoria ezberdinaklantzeko tarteak izaten dira, eta bestetik, eztabaidarako eta material ezberdinak aztertzeko ere bai, esperientzien elkartrukea oso hezigarria iruditzen bait zaigu. Hausnarketarako eta lan pertsonala egiteko ere lekua ematen dugu. Parte hartzaileen beharrak  hartuko dira kontutan, izan ditzaketen zalantzak ebazteko.

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzan lan egiten duten irakasleei

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren webgunera jo: GARATU 09/10

Babesleak

  • Hezkuntza Saila

Etiketak

sexo, sexologia, haur, ume, garatu

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.