Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Soziolinguistika

906 Curriculum Bateratua hizkuntza arloan

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2016ko maiatzaren 10etik 27ra arte.

Ikastaro hau Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilerreko irakasleei zuzenduta dago. Lehentasuna izango dute hizkuntza irakasleek, baina beste alorretako irakasleek ere lekua izango dute, hizkuntza irakasleak baitira guztiak ere.

Hizkuntzen irakaskuntzan emaitza onak izateak berebiziko garrantzia hartzen du bestelako arloetan ere ulermen gaitasuna lortu eta konpetentzia guztietan emaitza hobeak lortzeko. Komunikazio gaitasuna gure ikasleei edozein trebetasun garatzen lagunduko dio. Gaitasun hori eleanitza izan behar da egungo gizartean. Baina gaitasun hori behar bezala eskuratzeko, ezinbestekoa da logika baten baitan egitea eta hizkuntzen arteko lotura egokiak eginda jardutea. Horretan lagungarri ditugu hizkuntzaren irakaskuntzan garatutako azken joerak.

Irakaslea

  • Arkaitz Zarraga Azumendi

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.

Helburuak

  • Ikuspegi soziodiskurtsiboaren ezaugarriekin ohitzea
  • Zer erakutsi jakiteko irizpide argiak izatea
  • Testu generoen mapa egiteko gaitasuna eskuratzea
  • Hizkuntzen arteko treansferentziak egitean parte hartzen duten faktoreak ezagutzea
  • Hizkuntz edukiak aukeratzeko eta sekuentziatzeko irizpideak ematea.
  • Material eta baliabide didaktiko egokiak ezagutzea.

 

Edukiak

  • Hizkuntzen irakaskuntzarako hizkuntza-zientzien ekarpenak.
  • Komunikazio-gaitasuna eta garapena.
  • Hizkuntzen Tratamendu Bateratuaren oinarriak eta programak
  • Testu tipologia
  • Ekintzan Oinarritutako ikas-irakaskuntza.
  • Ulermen estrategiak
  • Ahozko hizkuntzaren irakaskuntza (ahozkoak)
  • Ebaluazio irizpideak
  • Jarrera soziolinguistikoak
  • Material didaktikoak: Komunikazio-proiektuak, Hizkuntzen irakaskuntzarako alternatiba.

Metodologia

Hasteko, eta ikasleen aurrezagutzak, usteak eta nahiak kontuan hartzeko, ikastetxeetako jarduteko moduen inguruko hausnarketa bultzatuko dugu. Ondorengo saioetan oinarri teorikoak eta praktika bideratuak tartekatuta bultzatuko ditugu, beti ere hausnarketa teoriko-praktikoaren bitartez. Beraz, gai bakoitzaren bizkarrezurra ariketa bideratuak eta hausnarketa izango dira.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza Euskara irakasleak, Lehen Hezkuntza Ingelesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Inglesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gaztelania eta Literatura irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Ingelesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Euskara irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gaztelania irakasleak, Berritzegune kideak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, hezkuntza, irakasle, irakaskuntza, ulermena, komunikazioa, testu, baliabide didaktikoak, hizkuntza zientzia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.