Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Internet

788 Moodlen irakaskuntza eraginkorra nola?

  • Hasiera-data: 2016(e)ko urriaren 18a
  • Amaiera-data: 2016(e)ko azaroaren 23a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astean zehar. 00:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2016ko maiatzaren 10etik 27ra arte.

Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.

Ikastaroaren helburu nagusia Moodle-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.

Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.

Ikastaro zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte hartzaileek praktikak egingo dituzte, on-line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

Aurrez aurreko saioa urriak 18 (17:30-19:30)

Tokia: Eibar. Markeskoa Jauregia, UEUren egoitza. Otaola 1.

Irakasleak

  • Abel Camacho Romero

    Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.

    @abel2es

  • Pedro Lonbide Lizarralde

    Psikopedagogian lizentziatua.

Helburuak

  • Moodle-ren oinarrizko ezagutza praktikoa eskuratzea
  • Konpetentzia digitalak garatzeko baliagarritasunaz ohartzea.
  • Norberaren lanerako erabilgarria izango den molde birtual bat sortzea
  • Moodle-ek eskaintzen dituen baliabide eta jarduerak ezagutzea

 

Edukiak

  • Ikastetxeko Moodle plataforma. Ezaugarriak, erabiltzeko protokoloak.
  • Moodleren osagaiak, baliabideak eta jarduerak
  • Konpetentzia Digitalen markoa.
  • Ikasgai bat molde birtualean sortu

Metodologia

Ikastaroan erabiliko den metodologia online da.

Ikastaro zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte hartzaileek praktikak egingo dituzte, on-line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.

Aipatzeko da, lehenengo saioa presentziala izango dela. Lehenengo saio horretan ikasgela birtuala azaltzeaz gain ikastaroaren oinarriak azalduko dira.

 

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, hezkuntza, web, plataforma, modulu, bloke, blokeak, moduluak, konpetentzia digitala, birtuala, ikasgela birtuala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.