Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia

290 Portaera arazoak dituzten nerabeekin esku-hartzea

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.

“Ez dira gaurkoak irakasleontzat garai errazak, ume eta gazteen heziketan gero eta eskakizun handiago eta zailagoak ailegatzen zaizkigulako. Beste inori ez bezala, ikasleak emozionalki, sozialki eta akademikoki garatzeko ardura egozten zaio gure lanbideari. Gizartea gero eta konplexuago bilakatzen ari den honetan, gure rola ere zailtzen doa. Ikasleek ikasteko duten potentziala faktore sozial eta emozionalek zuzenean eraginda egonda, ezin dugu bermatu ikasleen hezkuntzaren arrakasta bakarrik gure jakintza akademikoan oinarrituta.

 

Errealitatean topatzen duguna da, helduek bezala, umeek ere bidesari altua ordaintzen ari direla gizarte modernoaren presio eta eskariei aurre egiteko. Neurri kezkagarrietan, gero eta ume eta nerabe gehiago ari dira bizitzen era guztietako estres eta trauma egoerak, larritasun maila guztietakoak. Guzti hori oso eszenatoki kaotikoa izan daiteke irakasleontzat behar bezala prestatuta ez gaudenean.” (Carmen Y. Reyes-en blogetik itzulita)

Argi dago irakasleok ezin dugula psikologoen papera bete, baina bai aplikatu ditzakegu psikologiaren printzipio eta teknika batzuk hain neke eta frustrazio handia sortzen diguten jarrera disruptiboak saihestu eta kontrolatzeko.

Irakaslea

Helburuak

DBHko gelan ematen diren portaera disruptiboen jatorria eta ezaugarriak aztertu eta jarrera horiei aurre egiteko tresnak eskuratzea eta praktikan aplikatzea.

 

 

Edukiak

Portaera disruptiboak: ezaugarriak eta arrazoiak:

- Portaera disruptiboa, ikaslearen munduaren adierazle

- Portaera-motak eta ezaugarriak.

- Portaera horiek bultzatzen dituzten faktoreak: genetika, ingurunea (maila soziala,ekonomikoa eta kulturala) eta familia (hezkuntza estiloak, familia ereduak, harreman emozionalak)

Portaera disruptiboei aurre egiteko estrategiak:

Prebentziorako estrategiak:

- Irakaslea: autoritatearen kudeaketa (diziplina proaktiboa), hezkuntza positiboa (kontrol locusa, helburuak, autoestimua, lankidetza eta parte hartzea), komunikazio ez bortitza (entzute aktiboa, asertibitatea, enpatia, eskubide asertiboak),: Mindfulness ildoko ariketak

- Gelaren kudeaketa: espazioa, harremanen eta istiluen kudeaketa, lasaitzeko eta zentratzeko estrategiak

- Maila curricularra: proposamen metodologiko berriak, eskola inklusiborako egokitzapenak

- Ikasketa zentro osoa: elkarbizitza-planak, zuzendaritzaren babesa eta koordinazioa,

- Mindfulness ildoko ariketak: irakasleon estresaren kudeaketa, ikasleekin arreta eta kontzentraziorako, elkarbizitza-planetan eragiteko

Interbentziorako estrategiak:

- Arazo iturriak identifikatu (banakako arazoak ala talde dinamikak)

- Azaro horien arrazoietan sakondu: genetiko edo izaerazkoak, ingurunekoak, emozionalak.

- Esku-hartzea diseinatu eta garatu, portaera motaren arabera.

- Jarrera arazo klinikoak: hiperaktibitatea, jarrera ezkor desafiatzailea, jarrera disoziala; esku-hartze konduktistak, kognitiboak eta holistikoak.

- Gurasoekin harremana: guraso-motak eta interbentzio aukerak

- Erakundeekin harremana: hezkuntza eta gizarte zerbitzuak

Metodologia

Moodle plataformaren bitartez bideratuko da. Bertan, astero, irakasleak gai bati buruzko informazioa eskainiko du, gaiaren inguruko ikuspuntu teorikoak izan zein gelan aplikatzeko estrategiak izan (3h). Ikasleari irakurri, ikusi edo entzundakoaren gainean hausnarketa edo ekarpen bat egiteko eskatuko zaio astero (1h).

 

 

 

Nori zuzendua

Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Ataza Aprendizaiak (ZIG)

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, hezkuntza, estresa, trauma, psikologia, jarrera disruptiboak, familia, harreman, mindfulness, esku hartzea, guraso

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.