Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia

287 Mindfulness (arreta osoa) ikasgelan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 21.00 ordu

Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.

Azken aspaldian gero eta entzunago den Mindfulnessa zer den ezagutu eta gure bizitza pertsonal eta profesionalean izan ditzakeen onurez gain, gela barruko aplikazioak harremanetan, autoestimuan eta emaitza akademikoak ekar ditzakeen onurez jabetzeko ikastaro praktikoa da ondoren eskaintzen dena.

Irakaslea

Helburuak

  • Psikologia positiboa: Arazoetan oinarritutako ikuspuntua utzi eta dauzkagun alderdi onez baliatzeko joera indartzea, ikasleen emaitzak eta gela barruko giroa ere hobetzeko.
  • Mindfulness edo Arreta Osoak eskaintzen dizkigun tresnak eskuratzea, ume eta gazteek euren barrukotasuna landu ahal izan dezaten, eta ondorioz zentratuago, lasaiago eta inguruaz kontzienteago izan daitezen, ondorioz elkarren arteko harremanak, autoestimua eta ikasketa arloko emaitzak hobetzeko.
  • Arreta, oldarkortasunaren kontrola, enpatia eta elkarbizitza sustatzeko estrategiak eta teknika espezifikoak praktikatzea.

Edukiak

  • Seligman eta Csikszentmihalyi. Abiapuntu teorikoetatik praktikara.
  • Mindfulness edo Arreta Osoaren filosofiaren oinarriak. Milaka urteko tradizioa moda bihurtuta. Onurak eta ontasuna merkantilismotik erreskatatuz.
  • Mindfulness edo Arreta Osoaren praktika:
  • Arnasaren garrantzia. Arnasketa motak eta euren funtzioak
  • Jesarrita, zutunik, etzanda zein mugimenduan egiteko meditazio ariketak. Bakoitzaren funtsa eta erabilgarritasuna.
  • Mindfulnessaren aplikazio zehatzak: estresaren kudeaketa, AFNH, irakurketa, janariarekin lotutako nahasmenduak
  • Gela barruko giroa hobetzen lagundu ahal duten beste zenbait giltzarri.
  • Ikasitakoa ikasleei nola helarazi: saioak nola bideratu eta zailtasun fisikoak, lotsak eta beldurrak nola kudeatu

Metodologia

Mindfulness-aren filosofia eta izaeraren sarrera teoriko baten ondoren, saioek izaera praktikoa izango dute. Bertan, ariketa bakoitza egiteaz gain, gela barruan bideratzeko behar diren jarraibideak landuko dira.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean, Berritzegune kideak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, psikologia, autoestimua, arreta osoa, arreta, ume, gazte, harremana, enpatia, estresa, gela, seligman, csikszentmihalyi, esku hartzea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.