Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza

259 Arte Hezkuntza: musikaren baliabide tekniko eta espresiboak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.

Hezkuntzan ikaslearen garapen osoa lortzeko musikaren bizipena eta erabilera nahitaezkoa da.

Ikasleen entzumena, adierazpena eta sormena lantzeko egingo ditugun jarduera praktiko eta desberdinetan gorputz, abotsa eta tresnak erabiliko ditugu giro musikal batean. Musika bizi eta egingo dugu, musikaz blai geratzeko!

Irakaslea

  • Ana Urrutia Rasines

    Goi-mailako musika irakaslea, doktorea, kontserbatorian eta musika-eskolan irakaslea izanda, egun UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako musika irakaslea.

Helburuak

  • Musikaren hezkuntzaren oinarrizko kontzeptu eta edukiak ezagutzea
  • Ikasleen entzumena, adierazpena eta sormena garatzea
  • Ikasleen entzumena, adierazpena eta sormena lantzeko baliabideak eta estrategiak ezagutzea
  • Gorputza, abotsa eta tresnak irakaskuntzako baliabide gisa erabiltzen ikastea

Edukiak

  • Soinuaren ezaugarri batzuk: erritmoa, altuera, intentsitatea, tinbrea
  • Erritmo askea eta eta erritmo neurtua. Konpas bitarra, hirutarra, lautarra.
  • Musika-lanaren ezaugarri batzuk: forma, testura
  • Musika eta mugimendua: Mobilizazioak, koreografiak, dantza errezak, dantza gehigarriak, dantzak keinuekin
  • Abotsa: abotsaren erabilera egokia, kantak, hizkuntz-musikala
  • Ahots aparatua: Arnas aparatua, fonazio aparatua, erresonantzia aparatua. Entonazioa.
  • Tresnak: gorputz-perkusioa, kotidiafonoak, “boomwhackers” edo perkusiozko tutuak, perkusio txikia, plakadunak, txirula
  • Entzumenaren heziketa: Musika-lanen entzuketa aktiboa. Garai eta estilo desberdinetako musika-lanak. Musikogramak
  • Erlajazio ariketak
  • Jolasak: sensorio-motor, sinbolikoa eta arautua.
 

Metodologia

Metodologia aktiboa izango da eta, beraz, teoria errealitatera hurbiltzen ahaleginduko gara ikasgelan aplikatu ahal izateko. Gorputza, abotsa eta tresnak erabilitako baliabideak izango dira.

Jarduerak laburrak izango dira, bakarkakoak zein taldekoak eta ikasleak parte hartzaileak izan beharko dira.

Ikastaroan zehar proposamen didaktiko zenbait aurkeztuko dira, eta proposamen didaktiko horietariko baten garapen zehatza egin beharko dute parte-hartzaileek, ikastetxean modu praktikoan aplikatu ahal izateko.

 

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, hezkuntza, bilbo, entzumena, ahotsa, sormena, erritmoa, soinua, tinbrea, koreografia, dantza, fonazioa, entonazioa, perkusioa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.