Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza

255 Ahozkotasuna hizkuntza geletan: entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreragina

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.

Ikastaro hau Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilerreko irakasleei zuzenduta dago. Lehentasuna izango dute hizkuntza irakasleek, baina beste alorretako irakasleek ere lekua izango dute, hizkuntza irakasleak baitira guztiak ere.

 

Ahozkotasuna egoki lantzea oinarrizkoa da ikasleei gaitasun komunikatiboa garatzen laguntzeko. Ikastaroa L.H zein D.B.H-ko irakasleei zuzenduta dago. Idatzian oinarritutako tradizio pedagogikoek, ahozkoaren inguruko uste okerrek eta ebaluatzeko zailtasunek ahozkoaren lanketa bigarren mailan geratzea ekarri dute. Baina erabilera bultzatzeko zein ikasleen era guztietako gaitasunak garatzeko, funtsezkoa da ahozko jarduerak egoki lantzea. Horretan sakontzea izango da ikastaro honen helburua.

Irakaslea

  • Arkaitz Zarraga Azumendi

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.

Helburuak

  • Ahozko testuen ezaugarriak ezagutzea eta testu errealetan horiek identifikatzen trebatzea.
  • Ikastetxeko Hizkuntza-Proiektuan ahozko generoak txertatzeko irizpideak jasotzea.
  • Ahozko generoak lantzeko sekuentzia didaktikoak diseinatzea.
  • Entzumenari, mintzamenari eta ahozko elkarreraginari lotutako ezaugarriak aztertuta, hizkuntza geletarako estrategiak proposatzea.
  • IKT baliabideek ematen dizkiguten aukerak ezagutzea eta haiekin praktikatzea.
  • Ahozkotasuna landu eta hobetzeko (entzumena, mintzamena, elkarreragina) gelarako jarduera komunikatiboak sortzea eta haiek baliatzea.

Edukiak

  • Ahozkotasunaren ezaugarriak.
  • Ahozkotasuna sustatzeko estrategiak eta baliabideak
  • Entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreraginaren prozesuak.
  • Ekintza komunikatiboak ikas-irakas prozesuaren ardatz moduan
  • Ahozko generoen tipologia.
  • LH eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gelan landuko diren generoen aukeraketarako irizpideak.
  • Mintzamena lantzeko sekuentzia didaktikoak.
  • Ulermen estrategiak eta baliabideak
  • IKT tresnak ahozkotasuna lantzeko

 

Metodologia

Ikastaroaren azken helburua da ahozko ataza komunikatiboak proposatu eta gelan baliatzea izanik, alderdi praktikoak hartuko du berebiziko garrantzia ikastaro honetan. Horregatik, gogoeta teoriko laburretik abiatuta, parte-hartzaileek euren praktika didaktikoa aztertuko dute eta ahozkotasuna geletan bultzatzeko eta lantzeko jarduerak garatuko dituzte, IKTek egun eskaintzen dituzten baliabide anitzak kontuan hartuta.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza irakasleak, Lehen Hezkuntza Euskara irakasleak, Lehen Hezkuntza Ingelesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Inglesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gaztelania eta Literatura irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Ingelesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Euskara irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gaztelania irakasleak, Berritzegune kideak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

hezkuntza, ikastetxe, bilbo, irakasle, komunikazioa, testua, hizkuntza proiektua, IKT, ulermena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.