Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza
Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
Musikaren arloan dauden baliabide zein metodologiak geroz eta zabalagoak dira. Ikastetxetako musika saioak gutxi izaki, garrantzitsua da denbora hori probetxuzkoa izateko baliabide ezberdinak izatea, bai taldeari egokitzeko zein musikaren arlo zabala landu ahal izateko. Horretarako, ikastaro honetan gaur egungo metodo eta ereduak musika hezkuntzan landuko dira gehien bat, irakaslea gai izan dadin proposamen eraginkorrak egiteko musika gelan.
Horretarako, praktikaren bidez Schafer eta Paynterren inguruko ariketak laduko dira musika garaikidean, ahotsa eta abesbatza lantzeko irizpideak, egokitzapenak egiteko baliabideak, software askearen filosofiaren ezagupena zein kontzeptu musikalen erabilera egokia euskaraz.
Goi Mailako Musika Titulua: Biolontxeloa, Kantuaren eta instrumentuen Pedagogia. . Gradu-osteko interpretazio historikoaren ikasketak. Musika Gaitasunen Garapenean Masterra. Gaur egun Musikan doktoretza burutzen.
Hezkuntza Musikaleko Ikertzaile nagusiak
- XX. mendeko pedagogoen ekarpen garrantzitsuenak eta hauen metodologia pedagogiko-musikalen praktika lantzeko baliabideak: Jaques Dalcroze, Zoltan Kodaly, Edgar Willems, Carl Orff, Shinichi Suzuki.
- Murray Schafer eta John Paynter
Oinarrizko kontzeptu musikalak eta erabilera konposaketan
- Hezkuntza Musikalaren garrantzia adin goiztiarretan. Hezkuntzaren zeregina musikaren garapenean sustapena lortzeko mekanismoetan,
- Kontzeptu musikalen itzulpena gaztelera eta euskeraz.
- Egokitzapen bat egiteko baliabideak. Partitura eta musika idazkera
Ahotsa eta etzumena
- Musika komunikazio elemento bezala: ahotsa, gorputza, mugimendua, entzumena eta instrumentuak. Musika eta kantua lengoai bezala.
- Musika obren entzumena Haur Hezkuntzan: harreman, interpretazio, bereizte, konparaketa eta eratze gaitasunak. Proposamen didaktikoak.
- Ahotsaren Hezkuntzarako jarduera eta ekintzak: arnasketa, Emisioa, intonazioa, artikulazioa eta adierazpen musikala latzeko baliabideak.
- Kantua Haur Hezkuntzan. Kanu monodiko, homofoniko eta polikonikoa. Errepertorioa aukeratzeko baliabideak.
- Abesbatza bat egiteko eta errepertorioa lantzeko baliabideak
Sormena eta inprobisazioa
- Espresio-instrumentala: Orff instrumentuak.
- Inproisazioa teknika-pedagogiko bezala.Jarduera eta ekintza musikalak inprobisazioaren bidez adierazpen-musikala lantzeko.
- Sormena Hezkuntza Musikalean. Konposizioa musikako gelan. Sormen musikal generatiboa. Jarduera eta ekintza musikalak musika konposizioa garatzeko. Partitura grafikoak. Egiteko eta erabiltzeko baliabideak.
Musika eta teknologia berriak
- Software librea. Erabilera eta baliabideak.
- Musika lantzeko teknologia berrien erabilera. On-line baliabideak
Ikasgaiaren metodologia aktiboa izango da, parte-hartzailea eta elkar lana sustatuko da. Musika irakaskuntzarako baliabideak landuko dira. Ikasgaia gainditzeko taldeko lan baten proposamena egin eta aurkeztu behar izango dute ikasleek horren inguruko eztabaida bat egiteko. Saioen egituran baliabide eta metodologia ezberdinen plaktikak landuko dira batez ere.
Lehen Hezkuntza Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Musika irakasleak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila