Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia
Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
Ikastetxea hezkuntza komunitate bihurtzeko ezinbesteko baldintza da eragile desberdinak elkarrekin ondo konpontzea, helburuak partekatzea, erabakiak guztien artean hartzea eta bakoitzak dituen ideia, pentsaera, sinesmen eta kultur ezaugarriak errespetatzea eta aintzat hartzea. Senide eta ikastetxeko zenbait langile edota komunitateko eragileen parte hartzeak, ikasleen heziketa ibilbidea hobezten du eta ikastetxeko kudeaketa modu eraginkorrean demokratizatzen du. INCLUD-ED txostenean azaltzen zen modura, ikastetxeko hezkuntza-erabaki eta prozesuetan senideen parte hartzeak eragin zuzena du heziketa kalitatean, eta bikaintasuneranzko estrategia efektiboa bihur daiteke.
Baina horrez gain, senide eta beste eragile batzuen parte hartzeak etxearen, komunitatearen eta eskolaren arteko zubi eta koordinazio lanak errazten ditu, eskola bera testuinguru guztien nodo edo topagune bilakatuz. Modu horretan ikasleen konpetentzien garapen integrala ziurtatzen da gure ikasleen bizitza hiru testuinguru esangurtatsuetan garatzen delako.
Ikastetxea topagune bilakatzen denean senideen harrera esparrua ere bihurtzen da, etorkinen eta bertakoen harremanak erraztuz eta eskola inklusiboaren erroak ikasleez gain, familia guztietara hedatuz. Famili desberdinen arteko hareranak sustatzen ditu, kulturartekotasunearen balioak eskola komuniate osora zabalduz. Azkenez, ikastetxea bera senide eta bestelako eragileen prestakuntza gune ere bihur daiteke, senideek dituzten beharrak eta hobekuntza nahiak asetzeko baliabideak eskura ipiniz eta elkarlana bultzatuz.
Hitz batez, senideen partehartze esanguratsu eta aktiboak ikastetxearen “estiloa” definitzen du, agerian dituen nortasun ezaugarriak finkatuz eta eskola komunitatea osatzen duten eragile eta partaide guztien arteko harreman igualitarioak egituratuz.
Aurrez aurreko saioa otsailak 8 (17:30-19:30)
Tokia: Eibar. Markeskoa Jauregia, UEUren egoitza. Otaola 1.
1. Kudeaketa eta antolaketa organoak sortzea eta parte hartzea (5 ordu)
2. Gelako jardueretan zuzenean parte hartzea (15 ordu)
3. Autoprestakuntzaren antolaketa (10 ordu)
4. Ikastaroak ikastetxean izango duen eragina
Alderdi teorikoak
Ikastaroa honetan alderdi teorikoak txostenen bidez landuko dira, batez ere CEAPA edota EHIGE bezalako elkarteak argitaratutakoetan. Baita, INCLUD-ed edo bestelako txosten edo ikerketa batzuetan ere.
Irakasleek txosten hauek irakurri eta eztabaida taldeetan iritzi pertsonala eman beharko dute.
Dena dela, irakasleek martxan ari diren hainbat adibide izango dute hausnarketarako eta ezagutzeko.
Alderdi praktikoak
Atal honetan irakasleek euren ikastetxeetan egin dezaketen praktika baten diseinua egingo dute, indarguneak eta ahulguneak identifikatuz, helburuak eta plangintza estrategikoa garatuz eta jarduera ebaluatzeko irizpide eta adierazleak zehaztuz.
Baita, irakasleek aukera izango dute ere ikastetxeetan egiten ari diren esperientziak zuzenean ezagutzeko, horretarako prestatuko diren ikustaldietan.
Haur Hezkuntza irakasleak, Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila