Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Matematika

021 Matematika eskuekin eta baliabideekin HHn

  • Hasiera-data: 2016(e)ko azaroaren 2a
  • Amaiera-data: 2016(e)ko abenduaren 14a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 35.00 ordu

Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.

Bruner amerikarrak dioen bezala, Manipulaziotik hasi behar gara, konkretutik, irudikapenetik pasatuz, abstrazioara heltzeko. Abstrazioa maila hori lortzeko, Umeek logika lantzeko, kapazitateak garatu behar dituzte: erlazionatzeko kapazitatea, ondorioak ateratzeko kapazitatea, pentsatzeko kapazitatea eta aurretik dakigun zerbait erabiltzea problema bat ebazteko.

Erronka desberdinei aurre eginez, baliabide desbedinez ornituko dira, autoestima indartzen duten bitartean.

Aurrez aurreko saioa azaroak 2 (17:30-19:30)

Tokia: Eibar. Markeskoa Jauregia, UEUren egoitza. Otaola 1.

Irakaslea

  • Lorena Egidazu Ormazabal

    Hezkuntza izan da beti nire proiektua eta horregatik kooperatiba txiki bat sortu nuen. Ikas prozesuan laguntzen diegu baliabide desberdinak erakutsiz, hauek barneratu eta bidea bakarrik jarraitu ahal izateko. Urteekin matematiketan espezializatu garela esan dezakegu, matematikak era manipulatibo eta erronken bidez landuz. Bakarkako saioak nahiz taldekoak egiten ditugu, abstrakziorako bidea landuz, tamalez batzuk berez lortzen ez dutelako. Ikastetxe desberdinetan ere jarduten gara ikastaroak ematen. Matematika manipulatiboak egunerokotasunean txertatuz.

Helburuak

  • Hezitzaileen arteko esperientzia, praktika eta baliabideak partekatzea.
  • Ikasle guztien garapenean haregotzea, eragin positiboa eta eraginkorra lortzea.
  • Ikasleekin manipulazioa lantzeko bitartekoak ezagutzea.
  • Ikasle zein hezitzaileen irudimena lantzea.
  • Abstrazioa lortzeko bideak ezagutzea.
  • Erronken bitartez autuestima indartzea

 

Edukiak

  • Lan talde txikian eta handian egin daizkeen jarduera desberdinak azaldu.
  • Matematika konpetentzia garatzeko eta arloarekiko zaletasuna sustatzeko aproposak diren zenbait material ludiko eta manipulagarriak, ezagutu eta euren erabilpenean trebatu.
  • Zenbakikuntzara bideratzen gaituzten jarduerak prestatzeko estratejiak eman: Seriazioak, osagaiak parekatu, multzoen parekatzea, kantitatearen arabera multzoak sailkatu, kantitateak lerrokatu, grafia ezagutu.
  • Zenbakiak eta eragiketek barneratu: sistema hamartarrari sarrera, kalkulo mentala landu .
  • Geometriaren inportantzia: espazio ezagutu, gure burua kokatu, ingurua aztertu, artea, edertasuna....
  • Manipulatuz (LEGO ko piezak erabiliz) eta pentsatuz problemak ebatzi, matematika konpetentziaren garapena bultzatzeko.

Metodologia

Ikastaroan erabiliko den metodologia online da. Ikastaroa dinamikoa eta parte hartzailea izango da eta ikaskide guztion artean sortuko eta elkarbanatuko ditugu baliabideak.

Ikastaroaren eduki teorikoa eta proposamen pedagogikoak bideotutorialen bidez egingo dira. Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.

Aipatzeko da, lehenengo saioa presentziala izango dela. Lehenengo saio horretan ikasgela birtuala azaltzeaz gain ikastaroaren oinarriak azalduko dira.

Ikastaro bukaeran proposamen pedagogiko bat burutu beharko da matematika eskuekin lantzeko. Sortutako baliabide guzti horiek ere ikasleen artean partekatuko dira.

Nori zuzendua

Haur Hezkuntza irakasleak, Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, eibar, matematika, hezkuntza, manipulazioa, logika, imaginazioa, geometria, eragiketak, lego, irakasle

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.