Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikopedagogia

Heziketa afektiboa genero ikuspegitik II. Proiektua.

  • Hasiera-data: 2015(e)ko irailaren 28a
  • Amaiera-data: 2016(e)ko ekainaren 20a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: astean zehar. 17:00-20:00
  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 80.00 ordu

Sakontze proiektu honek, jarraipena emango die haurreskoletan 14/15 ikasturtean landutako proiektuei. Hezkuntza afektibo-emozionaletik abiatuz, 14/15 ikasturtean, hezkidetza lantzeko proiektuak landu genituen. Proiektuen zehaztasun eta sakontasun maila kontuan hartuz, esan dezakegu haurreskolako hezkuntza proiektua aldatu, osatu edo berau hezkidetza proiektu bihurtu genuela. Izan ere, hurrengoak izan dira proiektuetan landutako arloak:

  1. Hezkuntza afektibo eta emozioanala eta identitatearen garapen orekatu eta positiborako ekintzak;
  2. Baliabideak (ipuinak, jostailuak, espazio eta denboren antolaketa, …) eta hauen egokitzapena hezkidetza ikuspegitik;
  3. Haurreskola eta familien arteko elkarlana.

Beraz, hezitzaileen formazio eta sentsibilizazio iraunkorra, familiekin elkar-lana eta sentsibilizazioa eta haurrekin aurrera eramateko ekintzak zehaztu genituen, haurreskolaren osotasunari erreparatuz, alegia. Hortaz, 14/15 ikasturtean lehengo urrats sendoa eman genuen haurreskoletako errealitateari egokitutako proiektuak egiten. 15/16 ikasturtean, proiektuei iraunkortasuna emateko aukera izango dugu: diseinatutako proiektuak osatuz; ebaluatzeko tresnak, edukietan sakontzeko materialak, ekintzak aurrera eramateko bitarteko berriak jasoz eta aztertuz.

Irakaslea

Helburuak

Honako helburu orokorrak erdietsi nahi ditu proiektu honek:

  • Heziketa afektibo-emozionala eta praktika hezkidetzailea garatzeko irakasleen formazioan sakondu, eztabaida garaikideak ezagutuz, hauek praktikari lotuz.
  • Haurreskolako Hezkuntza/Hezkidetza proiektuen jarraipenerako, egokitzapenerako eta ebaluaketarako tresnak ezagutu eta beharrezkoak sortu.
  • Eguneroko praktikan sortzen diren egoera gatazkatsuak edo korapilatsuok askatzeko gakoak eskuratu.

Edukiak

Lau bloketan banatuko ditugu eduki nagusiak (iazko programa osatzen dute):

  1. Haurreskolako Hezkuntza/Hezkidetza proiektua. Arazoen identifikazioa eta hipotesien sistematizazioa. Estrategien lanketa. Planifikazioa eta ebaluazio mekanismoak.
  2. Heziketa afektibo-sexuala. Genero/sexu diskriminazioa gainditzeko identitatearen garapen integrala eta positiboa; garapen afektibo-emozionala. Heteronormatibitatearen azterketa haur txikien hezkuntzan, genero eta sexualitatearen arteko lotura estua eta heterosexuazioa, desioa eta identitatearen eraikuntza, ‘Queerying gender’ haur txikiekin.
  3. Hezkuntza estrategiak. Haur txikien (0-6) garapen afektibo, emozional eta soziala. Sentimenduen adierazpena eta errespetua, parte-hartzea, elkartasuna, harreman afektiboak eta sozialak lantzeko bideak. Eredu femenino eta LGTBQI-en aniztasuna. Eredu maskulino positiboen presentzia eta baliozpena. Lan multi-dimentsionala (hezkuntza komunitatea). Genero hegemonikoen eta eskola espazioaren arteko banaketa.
  4. Familiekin elkar-lanerako estrategiak. Familia rolak eta gurasoen suposizioak; haurren genero ez-onespenari erantzunak (Genero disforia). Familia aniztasuna; haurrekin eta gurasoekin estrategiak.

Metodologia

Hezitzaile bakoitzak 40 orduko lana egingo du. Honela banatuta:

  • A) Aurrez-aurreko saioak: 2,5 orduko 5 saio. 12,5 ordu.
  • B) On-line Gela birtuala: 7,5 ordu.
  • C) Proiektuaren lanketarako orduak: 15 ordu.
  • D) Behaketa lana: 5 ordu.

 

A) Aurrez aurreko saioak:

  • Bilboko taldea: 2015eko irailak 30, urriak 20, azaroak 16, urtarrilak 18 eta ekainak 20, Luis Briñas ikastetxean, 17:30-20:00
  • Eibarko taldea: 2015eko irailak 28, urriak 19, azaroak 2, urtarrilak 11 eta ekainak 13, UEU egoitzan, 17:30-20:00

 

B) On line gela birtuala.

UEUren Ikasgela Birtualaren bidez landuko da.

 

C) Proiektuaren lanketarako orduak.

Hezitzaileek haien kabuz antolatu beharko dute denbora hau.

 

D) Behaketa lana.

Haurreskolaka egingo da eta hezitzaile taldeak hartuko du parte. Behaketa ariketa bat da proposatuko dena.

Nori zuzendua

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.

Babesleak

Etiketak

haurreskolen partzuergoa, proiektuak, heziketa afektiboa, heziketa emozionala, generoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.