Irakasleen formakuntza :: Musika, Folklorea, Hezkuntza, Komunikazioa, Pedagogia

244 Kantuz eta jolastuz komunikazioa lantzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko urtarrilaren 11a

Ikastaro hau astelehen eta asteazkenetan (urtarrilak 11, 13, 18, 20, 25, 27 eta otsailak 1, 3) izango da.

Ahozko tradizioaren transmisioaren garrantzia du ikastaro honek oinarri. Abestiak eta musika, ikasteko tresna garrantzitsuak dira; kontzentrazioa, adi egoteko gaitasuna, ahoskera... lantzeko, besteak beste.

Irakaslea

Helburuak

  • Euskal tradizioaren atal desberdinez jabetzea era errez eta dinamikoan. Kanta, jolas, hitz-joko, umeen hizkera...
  • Kantu eta jolasen ingurua kokatzea . Noiz kantatzen zen, zein ingurutan, zein kontestutan, zelan eta zergatik jolasten zen; eta guzti horrek zer eragin izan duen gure nortasunean.

Edukiak

  • Musika edo kanta da irakasteko biderik unibertsalena herri guztietan, jakinduria transmititzeko tresnarik garrantzitsuenetakoa.
  • Umeak herriaren folklorea ezagutu behar du, horrek lagunduko dio bere garapenean eta gizartearen nondik norakoak ulertzen.
  • Ahozko tradizioaren transmisioa (gurasoengandik seme-alabengana) eten egin da neurri handi batean, eta batez ere hizkuntza gutxituen kasuan oinarrizkoa da transmisio hori umearen hizkuntzaren garapenean.
  • Hasierako kantuekin hasten gara gure lehen fonemak ahoskatzen eta haiekin gure lehen estimulu psikomotoreak jasotzen.
  • Haurra, gizarte baten partaide sentitzen dela ikusten du.
  • Haurra eta literatura gaiari buruz hainbeste hitz egiten den sasoi honetan, ahozko literaturak berebiziko garrantzia du.
  • Besteekiko tolerantzian hezi behar ditugu umeak eta besteei entzuten ikasi behar dute.
  • Aditasuna, kontzentrazioa, memoria, sentsibilitatea... garatzen lagundu.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da.

Kanta eta jolas bakoitza dagokion inguru soziokulturalean aurkeztuko da, ohituraz egin izan den antzera. Kanta eta jolasak taldean landuko dira, den-denak buruz ikasi arte.

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Babesleak

  • ez dago

Etiketak

apatxin, ueu, haur, kantak, komunikazio, haurreskola, ikastaro, abesti, jolas

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.